Definizioak (giza reku)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,03 KB

-Teozentrismo: Unibertsoko gune nagusitzat edo garrantzi handieneko elementutzat Jainkoa hartzen duen doktrina filosofikoa da.

·Ilustrazio: XVII. mendeko mugimendu filosofiko eta kulturala, bere uste osoa giza arrazoimenean eta aurrerapenean jarri zuena.

·Mesta: XII. mendean sortutako Gaztelako erakundea, abelbideetako azienda babesteko eta transumantzia antolatzeko helburua zuena.

·Erregeorde: Erresumaren lurralde batean erregearen ordezkaria zen agintaria.

·Komunitate: XVI. mendean sortu zen mugimendua, Gorteen funtzioa sustatu eta erregearen agintea murritzarazi nahi zuena. Gizarteko jende mota askok osatu zuen.

·Protestantismo: XVI. mende amaieran Martin Lutherrek egindako berrikuntzen haritik sortu ziren talde erlijiosoen multzoa: luteranoak, higanotak, kalbinistak, anglikanoak etab.

·Simonia: Elizako karguen edo gauza espiritualen (sakramentuak) salmenta.

·Nepotismo: Pribilegioak, karguak, lanpostu publikoak edo sariak ematerakoan lagunen edo senitartekoen alde egitea.

·Induljentzia: Egindako bekatuei dagozkien zigorren barkamena, Elizako agintariek emana.

·Kaparetasun unibertsal: Kapare izaera lurralde zehatz bateko biztanle guztiengana hedatzea.

·Muga-zerga: Zenbait produktu atzerrira inportatzeagatik ordaindu beharreko kopurua.

·Labe garai: Dorre formako labea, burdin mea arrabio edo burdinurtu bihurtzeko erabiltzen zena (burdinaren industrian eta altzairugintzan lehengaitzat erabiltzen zen arrabioa).

·Sufragio unibertsal: Salbuespenak aparte utzita, hiritar guztiei parte hartzeko eskubidea ematen diena.

·Nekazarien exodo: Nekazariek beren lurrak utzita multzo handietan hirietara jotzea, nekazaritza-inguruak ia jenderik gabe utziz.

Entradas relacionadas: