Definizioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,17 KB
Zentsu errolda: Hamar urtean behinestatuak egiten duen herritarren kontaketa da. Zenbatzeaz gain herritarrei buruz hainbat datu jasotzen da; helburua herritarren kopurua jakin eta bere ezaugarriak aztertzea da. Azkena 2001an egin zuten,hurrengo 2011an egingo dute.
Populazio dentsitatea: Lurralde baten kilometroko biztalen kopurua da (dentsitate= biztanleria/zabalera). Espainiako dentsitatea 82,6 biztanle km2 da. EAE-ko dentsitatea 291,44 bizt./km2 da.
Biztanleriaren benetako hazkundea: Berezko hazkundea eta migrazioa saldoa zenbatzearen emaitza da. Benetako hazkundea= berezko hazkundea+migrazio saldoa. Balioa absolutuetan (biztanleria hainbatetan egin du gora edo behera) edo ehunekoetan (% hainbat gora edo behera egin du) adierazi daiteke. (Gaur egun Espainiako benetako hazkunderik handiena Mediterraneoko probintzia dinamikoetan izaten da, Ebro haranean eta bi hartxipielagoetan, bertara inmigrante gehiago iristen da eta. Madril eta inguruko probintziek ere hazkunde polita dute.)
Trantsizio demografikoa: Demografiaren bilakaeraren bigarren etapa da, demografia eredu zaharra eta demografia erregimen moderno bitartean. Ezaugarri nagusiak jaio tasa altua, heriotza tasaren jeitsieta eta, ondorioz, hazkunde natural oso handia dira. Etapa berri hau Industria Iraultzaren ondorio zuzena izan zen. Heriotza tasaren jeitsiera elikadura hobea eta medikuntza eta higienearen hobekuntzaren ondorioz gerattu zen.
Bizi-itxaropena: Edozein tokitako herritarrak batez-beste biziko diren urteak dira. Erregimen demografiko modernoa duten herrietan, bizi-itxaropen altuaren ondorioz (elikadura, higienea eta medikuntzaren hobekuntzaz), biztanleriaren zahartzea gertatzen da.
Biztanleriaren zahartzea: Herritarren batez-besteko adinaren igoera da. Demografia erregimen modernoa duten herrien ezaugarria da, heriotza-tasaren jeitsiaeraren ondorioz bizi-itxaropena oso handia delako. Zahartzearen ondorioz jubilatuen proportzioa igoko da eta biztanleria aktiboa jeitsiko da.