Datazioa eta Estatigrafia: Geologia Zientzian Oinarritutako Metodoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

METODOAK:

Datazio absolutua (zehatza) → Metodo erradiometrikoa/erradiaktibitatea

Elementu baten desintegrazio periodoa eta zer neurritan desintegratu (ehunekoa) den jakinez gero, desintegratzen noiz hasi zen jakin dezakegu eta bere adina jakin dezakegu. Elementuak desintegratzen dira eta pasatzen den denborari semidesintegrazio periodoa eta erdibizitza deritzo.

Bizidunek-karbonoa 14ren(C-14) semidesintegrazio periodoa (%50) 5700. urte arrokak Uranio -238ren kasuan semidesintegrazio periodoa 4700 miloi urte dira.

Erlatiboa (konparatuz) → Estatigrafiaren oinarrizko printzipioak:

Aktualismoaren printzipioa: Lehen zeuden eta orain dauden gertaera geologikoak berdinak dira. Markak uzten dituzte biok, hau da, ondorio berak uzten dituzte.

Geruzen antolamendua: Gertaera bakoitza, bere orden logikoa dauka eta gertaera bakoitza, geruza batean gelditzen da.Lehengo sedimentatzen dira eta geroago, tolesturak eta failak gertatzen dira. Failak eta tolesturak gertatzerakoan geruza zaharrena goian geldituko da.

Gainjartzearen printzipioa: Gertaeraren arabera, geruza behean edo gorago dago.Geruza beheko aldean dagoenean, zaharragoa dela esan nahi du. Stenok formulatu zuen, 1699 urtean.Segida faunistikoaren printzipioa: Gertaera berdinean izan ziren animaliak eta orain fosilak direnak, geruza berdunean daude.Smithen arabera 1779 urtean.

HIRAUNGITZE PERIODOAK

Ordoviziar amaiera:Glaziazioa eta ondoren, negutegi efektua. Organismo guztien %85 desagertu: Trilobiteak, Bryozoak, Brakiopodoak, Ekinodermatuak eta Graptolitoak.

Permiar amaiera: Lehorte handiak, beroak eragindako landareen eta animalien gainbehera; erupzio bolkaniko luzeek CO2 isuri atmosferara, tenperaturak igoz eta oxigenoa jeitsiz ozeanoetan 10-20 Ma behar bizitza dibertsitatea berreskuratzeko.Organismo guztien %96 desagertu: Eurypteridoak, Acanthodioak, Fusulinidoak, Foramniferoak, Trilobiteak, Monura eta bestelako insektuak.

Kretazeo amaiera:Bolkanismo handia eta itsas-mailaren jeitsierak euri azidoa eta tenperatura jeitsiera eragin, animalien eta landareen gainbehera ekarriz miloika urtetan zehar; asteroide rraldoi batek Lurra jo hondamendia areagotuz.Itsasoko espezieen %70 desagertu: Rudistoak, Dinosaurioak, Plesiosauruak, Mosasauruak eta Pterosauruak.

Holozenoa: Zientzialarien ustez, datozten 5 mendeetan Lurreko espezieen %75 desagertuko da. Dagoeneko hasia da gaur egungo desagertzea, azken 500 urteetan ezagutzen genituen 865 espezie desagertu dira. Ia 20.000 espezie arriskuan daude. Abiadura honetan, guk eragindako desagertzeak dinosaurioak desagerrarazi zituenaren tamaina izango du. Suntsipen masiboan ote gaude?

GERTAERAK BIOLOGIKOAK:

1.Lurreko kontinente masak eta ozeanoak:4400m.u 2.Fotosintesia-Prokariotoak:3.500m.u3.Eukariotoak: 1800m.u 4.Landare lurtarrak-goroldioa:475m.u 5.Gimnospermoak/Anfibioak: 380m.u 6.Narrastiak/Baso erraldoiak:320-310m.u 7.Dinosaurioak:231m.u 8.1 hegazti eta ugaztun txikiak: 201,3-145m.u 9.Angios permoak:145-66m.u 10.Iraungipena 65.milio:65m.u 11.Homosapiens:2m.u

Garraioa:Prozesu baten ondorioz erauzitako arroka zati edo partikulen lekualdatzea.Sedimentazioa:Askatutako partikulak garraiatzen dituen eragileak energia galtzean material horiek metatzeko prozesua.Higadura: Leku bateko materialen zatitzea, birrintzea edo desegitea.

ZIENTZIALARIAK:

Buffon (75.000 urte.):Planeta hozten ari den fusio-masa bat zela, hozte-abiadura egokia jakinaraziz (Erlatiboa).JohnPhilips (90-99m.u):geruza bakoitzaren lodiera neurtu,sedimentazio tasaren bataz bestekoa zehaztuz (Erlatiboa). LordKelvin (24m.u):gure planetaren barne tenperatura aztertuz.Lurra, fusio-masa bat zen eta fenomeno batzuen ondorioz konbekzio korronte batzuk sortu ziren ondorioz lurra solidotu zen(Erlatiboa).ArthurHolmes (4.500m.u): Metodo erreaktiboekin uranio eta torio elementuen desintegrazio periodoak kontuan hartuz(Absolutua).

FOSILAK:

Fosilek informazioa asko ematen digute(antzinako bizidunak nolakoak ziren, espeziaren eboluzioa ulertu eta bere garaia eta ingurunea). Fosil gida garrantzi berezia dute, haiek agertzen diren geruzak zehatz datatu baitaitezke. Fosilak denboraldi mugatu, jakin eta erlatiboki nahiko labur batean bizi izandako izakien fosilak dira, lurraren historioan oso denbora zehatza markatzeko gai direnak. Bizdun horiek azkar eboluzionatu zuten eta erraz fosilizatzen ziren.Garaiak/fosilak:Zenozoikoak:Nummulitea; Mesozoikoa: Amoniteak, Belemnitea;Paleozoikoa:Trilobitea;Kanbriaraurrea:Estromatolitoa

Entradas relacionadas: