Clonezilla eta NAS zerbitzaria: Klonazioa eta babeskopiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB
Clonezilla
Zer da? Zer egiten du?
Clonezilla diska eta partizioak klonatzeko software librea da. Diska edo USB bidez erabiltzen da. Garrantzitsua da kontuan izatea hardwareak berdin-berdinak izan behar direla klonazioa ondo burutzeko. Datuak lokalean edo SSH edo SAMBA zerbitzari batean gorde daitezke.
NAS Proiektua
Zer da NAS zerbitzari bat?
NASa sarean funtzionatzen duen biltegiratze sistema bat da. Sarera konektatutako ekipo guztiek NASean gordetako informaziora atzitu dezakete.
Zertarako erabiltzen da?
Informazioa zentralizatzeko eta edozein momentutan erraz eskuratzeko erabiltzen da. Segurtasun neurri egokiekin, informazioa modu seguruan gordetzen da.
Beharrezko materiala
- Makina birtuala
- FreeNAS ISOa
Zuen NAS zerbitzariak zein funtzio betetzen du?
Gure proiektua snapshot-etan oinarritzen da. Zerbitzarian disko gogorraren egoera gordetzen dugu, eta ordenagailuan aldaketak egitean, rollback bat eginez aurreko puntua berreskura dezakegu.
Azaldu zuen NAS proiektua. Labur, baina funtsezkoak diren pauso guztiak aipatuz.
Lehenik, makina birtual bat hautatu eta FreeNAS ISOa eskuratu genuen. Makinaren konfigurazioa egin genuen, disko gogor handi bat esleituz. Ondoren, ISOa sartu eta "Install/Upgrade" aukera hautatu genuen. Sortutako diska gogorra aukeratu eta administradore pasahitza ezarri genuen. BIOS boota aukeratu genuen. Instalazioa bukatzean, konfigurazio leihoan agertutako IP helbidea erabili genuen FreeNAS web orrialdera sartzeko, "root" erabiltzailea eta ezarritako pasahitza erabiliz. Web orrialdean, "Restoration" izeneko pool bat sortu eta karpeta partekatu genuen. "Sharing" atalean, karpetaren ruta aukeratu eta "Allow Guest Access" aukera markatu genuen. Erabiltzaile bat sortu eta bere karpeta esleitu genion, "Permit sudo" baimena emanez. Ondoren, "Storage" atalean karpetaren snapshot-a sortu genuen, modu errekurtsiboan. Sarean, FreeNAS-aren IP-a erabiliz, "Restoration" karpetan sartu eta hainbat karpeta sortu genituen snapshot-a egiaztatzeko. Bukatzeko, rollback bat egin genuen, eta karpeta hutsik agertu zen, aldaketak baino lehen bezala.