Cinquecento eta Quattrocentoko Pintura: Pizkundeko Artearen Gailurra Italian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,41 KB
Cinquecentoko Pintura
Testuinguru Historikoa
Berpizkundea Aro Modernoaren hasieran kokatzen da. Humanismoaren agerpenak Aro Klasikoko printzipioak berreskuratzeko joera ekarri zuen. Erlijioak Erdi Aroko monopolioa galdu zuen, giza baloreei tokia utziz. Inprimategiaren asmakuntzak idazle klasikoen lanak berreskuratzea ahalbidetu zuen. Artea Aro Klasikoan oinarritu zen. Italiak indar ekonomiko handia zuen, eta hiri italiarretan bizitza ekonomiko eta kulturala loratzen zen. Berpizkundea, funtsean, arte italiarra da. Artisten indibidualismoa areagotu zen.
Periodizazioa
- Quattrocento (XV. mendea)
- Cinquecento (XVI. mendea): XVII. mendean erreferentzia politiko eta ekonomikoa Florentziatik Erromara aldatu zen. Proiektu eta lan handiak Julio II.a eta Leon X.a aitasantuen babespean egin ziren.
- Manierismoa (1530-1600)
Cinquecentoko Testuingurua
XVI. mendean, erreferentzia politiko eta kulturalak Florentziatik Erromara mugitu ziren. Florentzian krisi politikoa zegoen bitartean, Erroman, Julio II.a eta Leon X.a aitasantuen babespean, garrantzia berreskuratzeko proiektu eta lan handiak egin ziren.
Sarrera
XVI. mendean, berpizkundeko artearen gailurra eta krisia gertatu ziren. XVI. mendeko pinturaren erreferentzia nagusia Erroma da, nahiz eta artisten jaiolekua askotan Toscana izan. Artista asko Julio II.a eta Leon X.a aitasantuen zerbitzura joan ziren lan egitera. Konposizioak garbiagoak, sinpleagoak, askotan triangularrak dira, eta irudiak begirada eta eskuen bidez komunikatzen dira. Koadro bakoitzean eszena bakar bat agertzen da, askotan figura nagusi bakarrarekin. Margoa marrazkiari gailentzen zaio; irudiek bolumen handiagoa dute. Kontornoak difuminatzen hasten dira (Sfumato). Argiak garrantzi handiagoa hartzen du. Itzala baloratzen da, eta perspektibarekiko obsesioa desagertzen da. Sakontasuna lortzen da.
Artista Nagusiak
Leonardo da Vinci (1452-1519)
Verrocchioren ikaslea izan zen. 1482an Milanera joan zen; 1500ean Florentziara, Cesar Borgiaren zerbitzura; gero Milanera itzuli zen; eta 1513an Erromara. Asmatzaile, zientzialari, arkitekto, musikari, matematikari eta pintore izan zen. Pintore gisa, bere ekarpen handiena Sfumato-aren sorrera da, kontornoak difuminatzean datza. Obra nagusiak: Azken Afaria (1497) eta Gioconda (1506).
Rafael de Sanzio (1483-1520)
Urbinon jaio zen; Peruginoren ikaslea izan zen; geroago Florentzian ikasi zuen. 1508an Julio II.ak Erromara deitu zuen; han ezagutu zuen Michelangeloren lana Sixtinan, eta haren monumentalitatea bereganatu zuen. Bere ekarpen garrantzitsuena espazioaren kontzepzio sakona eta zabala da. 37 urterekin hil zen. Obra nagusia: Atenaseko eskola (1510).
Michelangelo Buonarroti (1475-1564)
Capresen jaio zen, eta Florentziara joan zen; han Ghirlandaioren ikaslea izan zen, Lorenzo il Magnificoren babespean. 1505ean Erromara joan zen Julio II.aren hilobia egitera, eta 1508an hasi zen Kapera Sixtinan lanean. 1524ean Florentziara itzuli zen Medicitarren kapera egitera, eta 1534ean Erromara bueltatu zen betirako. 1536an hasi zuen Sixtinako Azken Epaiketa. Michelangelo eskultorea sentitzen zen, eta bere pinturetan marrazkia eta bolumena dira garrantzitsuenak, paisaia eta kolorea bigarren mailan utziz. Azken Epaiketan arte manieristaren ezaugarriak ikusten dira. Obra nagusiak: Adanen sorrera (Sixtina, 1512) eta Azken Epaiketa (Sixtina, 1541).
Quattrocentoko Pintura
Testuinguru Historikoa
Berpizkundea Aro Modernoaren hasieran kokatzen da. Humanismoaren agerpenak Aro Klasikoko printzipioak berreskuratzeko joera ekarri zuen. Erlijioak Erdi Aroko monopolioa galdu zuen, giza baloreei tokia utziz. Inprimategiaren asmakuntzak idazle klasikoen lanak berreskuratzea ahalbidetu zuen. Artea Aro Klasikoan oinarritu zen. Italiak indar ekonomiko handia zuen, eta hiri italiarretan bizitza ekonomiko eta kulturala loratzen zen. Berpizkundea, funtsean, arte italiarra da. Artisten indibidualismoa areagotu zen.
Sarrera
Giotto da XV. mendeko pinturaren aitzindaria. Erretaula ia desagertzen da; kuadro bakoitza mundu bat da, eszena bakarrez osatua. Gai erlijiosoak ugariak dira, baina badira gai profanoak eta mitologikoak ere, humanismoarekin lotuta. Paisaia, edertasun idealizatua (antzinate klasikoan oinarritua) eta bolumenaren irudikapena garatuko dira. Marrazkia oso garrantzitsua da; lerroak nagusi dira; kontornoak oso markatuak dira; eta irudiek itxura leuna dute. Argia gero eta hobeto menperatzen da, plano ezberdinak markatzeko, eta sakontasunaren ikasketa obsesio bihurtzen da, perspektibaren bidez. Konposizioak zailak eta oso landuak dira. Teknika erabiliena tenplea da, oholaren gainean aplikatua.
Artista Nagusiak
Masaccio (1401-1428)
27 urte zituela hil zen, eta mito bihurtu zen. Sentsibilitate berri bat sortu zuen, gotikoarekin zerikusirik ez zuena. Giottorekin erlazionatzen da. Obra nagusiak: Hirutasuna (1427) eta Paradisotik kanporatzea (1427).
Fra Filippo Lippi (1406-1469)
Fra Angelicoren aurkakoa zen; ez zuen bokaziorik. Sentsibilitate handiko irudiak egiten ditu, kolore suabeekin, marrazki fina eta garbiarekin. Obra nagusia: Ama Birjina Haurrarekin (1465).
Piero della Francesca (1416-1492)
Umbrian jaio zen. Irudi estatikoak kokatzen ditu proportzio matematikoak landutako konposizioetan. Marrazkiaren nagusitasuna nabarmentzen da. Argiaren erabilera bikaina da. 1470etik aurrera matematikan aritu zen. Obra nagusia: Ama Birjina Haurrarekin (1474).
Sandro Botticelli (1445-1510)
Florentzian jaio zen. Gai erlijiosoak eta mitologikoak landu zituen. Neoplatonismoaren jarraitzailea zen, eta mundu klasikoa eta kristautasuna elkartzen saiatu zen. Teknikoki, oso marrazki garbia zuen, lerro kurboekin, eta konposizio oso eratuak. Obra nagusiak: Venusen jaiotza (1485) eta Udaberria (1481).
Andrea Mantegna (1431-1506)
Irudi eskultorikoak margotu zituen (bolumen handia). Giza anatomiaren ezagutza sakona zuen. Ezaugarri teknikoak: a) Eskortzo bortitza; b) Konposizio sakonak; c) Ikuspuntu baxuetatik margotutako eszenak. Obra nagusiak: San Sebastian (1458) eta Kristo hilotzik (1490).
Pietro Perugino (1446-1524)
Perugia inguruan jaio zen. Perspektiba asko landu zuen. Konposizio oso simetrikoak eratu zituen. Rafaelen irakaslea izan zen.