Casas viejas gertaera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,11 KB
1.Zer Alderdik lortu zituzten zinegotzi gehien hauteskunde horietan?Emaitza horiek lortu arren, nolatan aldarrikatu zuten Errepublika?
Errepublikanoak hiriburuetan. Monarkikoak[Símbolo] herrietan.Errepublikano-sozialistak irabazi zuten eta agerian utzi zuen monarkiak ez zuela babesik.
2.Nola hartu zuten herritarrek Errepublikaren ezarpen?
Errepublika ezartzea nahi zuten ez zutelako kazikismora itxuli nahi.
3.Zergatik zegoen gaizki ikusita monarkia?
Erreforma politiko eta sozialak behar zirelako eta herrialdeko arazo larriak konpondu: demokrazia ezartzea, lurraren arazoa, erlijio-auziak, hezkuntzaren erreforma eta autonomía lortzeko asmoak.
4.Zerk izan zuen eragina koalizio errepublikano-sozialistaren erabateko garaipenean?Zer ondorio izan zituen emaitza horrek konstituzioa egiteko garaian?
Jauntxoaen Sistema(kazikismoa) bertan behera utzi zen; lehen hauteskunde garbiak izan ziren. Eskumakoen artean banaketa asko zeuden, gaizki antolatu ziren hauteskundeetan eta gutxiengo txikiak osatu zituzten.
Denak batuta ez zituzteb 50 diputatu lortu.
Koalizioak gehiengoa lortu zuen: Parlamentuaren %90 inguru: -Alderdi sozialistek 116 -Alderdi errepublikano erradikalak 90 5.Laburtu zer jarrera zuen Espainiako Eliza Katolikoak konstituzioarekiko.
Konstituzioak kulturaskatasuna aitortu zuen, eta bertan behera utzi zuen Eliza Estatuaren bidez finantzatzea.
6.Zer lortu nahi zuen Elizak gutun pastoralaren bidez?
Gizarteak ez jokatzea Jainkorik ez balego bezala eta erlijioa haintzat hartzea. Gizartea errepublikaren aurka jartzea.
7.Zein sektoreri egin zien kalte gehien munduko ekonomia-depresioak?
Salgaien-esportazioei .
8.Zer bilakaera izan zuen kanpo.Merkataritzak?Zer egoeratan zegoen herrialdeko ekonomia?
Kanpo-merkataritza sektorerik kaltetuena izan zen, izan ere, %30 murriztu egin zen. Ekonomian betiko arazoak: inbertsio falta, egitura zahartuak, langabezia…
). Ekonomia okerrera egin zuen. Horregaitik zaila zen erreformak egitea. Gainera gizarte gatazka handitu egin zen; arazo politikoek kalte gehien egin zien erreformei.
9.Zergatik handitu zen finantza publikoen defizita?
Gastuak handitu egin zirelako eta ez zetozen bat diru-sarrera arruntekin. Hau da, ekonomia baliabideak ez ziren behar adinekoak.
10.Zer argudio izan zituen Azañak Kataluniako Estatutua defendatzeko?
Espainia osoko gertaera zela, beste estatuetan sortu diren gertaeren oso antzekoa. Baliteke Espainiak eta Espainiako Errepublikak gainerako estatuei aurrea hartzea eta Kataluniaren antzeko egoeran dauden Europako beste herri batzuei irakastea nola konpontzen diren mota horretako arazoak, konponbide autonomistaren bidez.
11.Zer eskualdetan zeuden nekazaritzako lursail gehienak?
Penibetikoetan, Betikoan, Extremadura eta Mantxan.
12.Zenbatekoa zen nekazaritzako langabezia, langabezia osoaren aldean?Zer adierazten zuen horrek?
Langabeen zati handia nekazariak ziren. Langabeen artean nekazariak ziren gehienak, horren adierazten zuen nekazaritza berritu beharra zegoela.
13.Zer bizi baldintza zituzten nekazari haiek?
Espainiako nekazaritzaren zati handi bat zaharkituta zegoen eta nekazaritza-sektoreko gizarte-arazo larria okertu egin zen nazioarteko ekonomia-krisi handiaren ondorioz. Beraz, nekazarien egoera oso latsa zen. Hala ere, nekazaritza erreformak, baldintzak obetu zituen, azkenean helburu guztiak bete ez arren. Langabezia handia zen eta nekazaritza-lurretako jornalariak etsita zeuden. Hori dela eta matxinada anarkistak sortu ziren, ordena publikoko indarren kontra.
14.Aztertu zer eragin izan zuen Casas Viejas-ko gertaera gobernu-koalizioaren krisian:
1933.Urtean Cadizko herri batean (Casas Viejas) gertatutako lizkarra, CNTko nekazari taldeen eta Guardia Zibilaren eta Erasoko Guardiaren artekoa izan zen. Ordena publikoko indarrek 8 nekazari tiroz hil eta 12 fusilatu zituzten. Horren ondorioz, sinesgarritasuna sortu zen gobernuarekiko; gobernua erori egin zen.
15.Esan Espainiako zer eremutan izan zuen eragin handiena sindikatu bakoitzak:
CNT[Símbolo] Bartzelona, Zaragoza, Sevilla, Asaturias eta Coruña. UGT[Símbolo] Madril, Bizkaia eta Murtzia.
16.Zergatik ugaritu ziren hainbeste gizarte-gatazkak 1932an?
Langabezia gero eta handiagoa zelako eta nekazarien lan baldintzak txarragoak.
17.Zer mezu zabaltzen zuen horma-irudiak?(352.Orr)
CEDA edo Revolucion Española-ri botoa emateko. Sozialismoarekin ekonimia-krisia etorriko dela erreibindikatzen ari da.
18.Zer egiteko asmoa zuen CEDA alderdiak, hauteskundeak irabaziz gero?
Indargabetu helburu laikoak eta sozializatzaileak oinarri hartuta egindako konstituzio- eta lege-xedapena. -Jabetzak konfiskatu eta pertsonei, elkarteei eta erlijio-sinesmenei jartzen zieten xedapen guztiak bertan behera uzteko. -Amnistia handi eta oparo bat ezartzeko eskatu, bakea lortu nahi dutela agerian uzteko.
19.Zer korronte politikok irabazi zituzten hauteskundeak?
CEDA-n kongresuko diputatu handiena lortu zuen. Eskuineko alderdia jaso zuen boto kopuru handiena; irabazi zuten.
20.Zer politika gauzatu zituen Alderdi Erradikalak eta CEDA-k osatutako gobernuak?
Zentro-eskuineko politika: erlijio-politikako hainbat alderdi aldatu zituzten eta zuzenketak lan-legedian eta nekazaritzan. Gainera amnistia-legea proposatu zuten (zerbitzura itxuli ziren 1932ko kolpe saiakern parte hartutako generalak).
21.Zer gertatu zen Asturiasen 1934an?
Gizarte iraultza gertatu zen. Izan ere, langile-aliantza bat sortu zuten, UGT, CNT eta Komunistak elkartuta. Bi meatzaritza-gunetan sortu zen iraultza eta horren kontra Zibilak errepresio gogorra ezarri zuten.