Burdinbideen Lege Orokorra eta Mendizabalen Desamortizazioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,05 KB
BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA
Sarrera
Aurrean dugun testua lehen mailako testu juridikoa da, lege bat hain zuzen ere. Francisco de Luchana Ministroak Parlamentuan aurkeztu zuen eta onarpena lortu zuen. Tren bidearen eraikuntza bultzatzeko asmoz egindako legea da, eta legea denez gizarte osoari zuzenduta dago.
Laburpena
Lege honek adierazten du Gobernuak zein baldintzekin bultzatu nahi duen trenbidearen eraikuntza. Hau dio:
4. artikuluak dio trenbidearen eraikuntza Gobernuak ala “partikularrek” aurrera eramango dutela.
6. artikuluak dio Gobernuak partikularrei baimena eman behar diela.
8. artikuluak dio Partikularrek funts publikoak erabiltzeko baimena izango dutela zenbait baldintza betez.
19. artikuluak dio Gobernuak atzerriko kapitalei zenbait segurtasun ematen dizkiela. “Konfiskazio edo bahimenduetatik libre” geratzea adibidez.
20. artikulua garrantzitsuena da. Trenbide enpresa guztiei honelako abantailak eskaintzen zaizkie:
- Jabetza publikoko lursailak
- Langileentzako “egur, larre eta gainerako aprobetxamendurako”
- Harrobiak
- Bidesariak
Zerga baxua lehengaietan, makinetan eta egurretan eraikuntzak irauten duen bitartean.
Azkeneko artikuluak dio zein nolako neurri izango dituen trenbideak.
Iruzkina
Espainiako ekonomiaren modernizazioak 2 oinarri izan zituen:
- Desamortizazioak: Jabetza pribatua eta kapitalismoa hedatu ziren honi esker.
- Tren bidearen eraikuntza: Merkatu nazionala osatu zitekeen eta industria ala nekazaritza produkzioak Espainia osoan saltzeko aukera izan zuten.
Bi aldaketa ekonomiko hauek liberal aurrerakoiei esker atera ziren aurrera.
1833 eta 1868ren artean, bi unetan liberal aurrerakoiak agintean aritu ziren.
1836. urtean La Granjako Sargentuen matxinada gertatu eta gero Mendizabal lehen ministroa izan zen eta lehen desamortizazioa eman zen.
1854ko uztailean, O´Donnel eta Serrano jeneral moderatuek Vicalvaro eta Manzanaresen egindako pronuntziamendu militarren bidez, 2 urteko gobernu aurrerakoia ekarri zuten, Espartero lehen ministro izanik.
Etapa honen gertakizun garrantzitsuak hauek dira:
Ekonomia modernizatzeko asmoz zenbait ekintza jarri ziren martxan: Madozen desamortizazioak (1855), Trenbideen 1855eko legea eta Bankuen 1856ko legea onartu ziren eta urte berean Espainiako Bankua sortu zen.
Espainian trenaren hedapena ez zen mendearen bigarren erdira arte iritsi arrazoi hauengatik: itxura orografiko ezegokia, geldialdi ekonomikoa, atzerapen teknikoa, inbertitzeko prest zegoen kapital pribaturik ez egotea, diru sarrerarik gabeko estatua eta ezegonkortasun politikoa.
Burdinbideei buruzko 1855eko Lege Orokorraren bidez, aurrerakoiek zenbait pausu eman zituzten:
- Politika ekonomiko liberkanbista aplikatu zen Aduanak desagertuz, horrela Frantzia eta Bretainia Handiko teknologia eta materiala erraz sartu zitekeen Espainian.
- Lurrak desjabetzeko pribilegioa eman zien tren konpainia pribatuei.
Balorazioa
Trenbide sarea azkar egin zen, XIX. mendeko bigarren hamarkadan eraiki zen Espainian eta horrek atzerapena suposatu zuen Europarekin konparatuz: Espainiako merkatu nazionala eratzeko komunikabide onak behar ziren eta hauen atzerapena merkatu ekonomiak sufritu zuen. Azkenean garapena eman zen baina trenbidearen abantailak aprobetxatu gabe.
Lege hau oso garrantzitsua izan da Espainiako ekonomiaren historian. Zoritxarrez trenbidearen eraikuntza berandu egin zen eta oso hedapen motela izan zuen. Honek espainiako ekonomiaren atzerapena ekarri zuen.
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)
Sarrera
Aurrean dugun testua lehen mailako testu politiko, juridiko eta ekonomikoa da. Mendizabal ministroak 1835. urtean desamortizazioak egiteko bultzatu zuen legea da. Egilea Ministro-kontseilua da baina Maria Kristina erregeordeak sinatu zuen. Parlamentuan onartu zen eta Madrilgo Gazetan inprimatu zen. Lege guztiak bezala, gizarte osoari zuzenduta dago.
Laburpena
Lege honek hainbat helburu ditu:
- Zor publiko handia murriztea. Hau lortzeko desamortizazioen bidez, lehen Gobernuak eskuratutako lurrak eta orain nazioaren jabetzakoak direnak, salmentan ala enkantean jarriko dira.
- Kapitalismoaren ikuspegia bultzatzea. Honek eskatzen zuen, esplotatzen ez zen lurra “berpiztea” edo “jabe familia oparoa” sortzea lurraren salmentaren bidez.
- Merkatu nazionalaren proiektua bultzatzea. “Industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea”
Beste modu batean esanda, lege hau “animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako”
Iruzkina
XIX. mendearen hasieran, Monarkia absolutistaren aurka sortutako sistema liberalek, gizartea antolatzeko sistema berria ekarri zuen. Alde batetik, konstituzioan oinarritutako 3 botereen banaketa, eta beste aldetik, kapitalismoaren sorrera.
Kapitalismoaren teoriaren arabera, gizabanakoen eskubide nagusia zoriontsu izatea da. Helburu hori lortzeko, gobernu liberalek 2 elementu hauek bermatu behar zituzten:
- Gizabanakoen eskubideak: Askatasuna hainbat gauzatarako. (Inprimatzeko, adierazteko…)
- Ondasunak edukitzeko askatasuna. Jabetza pribatua. Liberalismo ekonomikoarentzat jabetza izatea zoriona lortzeko ezinbesteko bidea da.
Jabetza edukitzeak benetako zentzua ematen dio bakoitzak lanagatik duen interesari. Azkenean, nazioen aberastasunaren euskarri bihurtzen da.
Ikuspegi ekonomiko kapitalista azaldu zen Cadizeko gorteetan. Gizabanakoen aldarrikapenarekin batera, kapitalismoaren oinarriak finkatu ziren: askatasun ekonomikoa bermatzeko, gremioak eta Jaurerri eskumendunak ezabatu ziren eta zerga sistema modernoa ezarri zen.
Kapitalismoa bultzatzeko garrantzitsuak izan ziren desamortizazioak, lehenengo elizaren ondasunena eta gero udal eta herriena.
2 urratsetan egin zen: lehenengo Estatuak ondasunak konfiskatu zituen, hau da, ondasun nazional bihurtu ziren, eta bigarren, ondasunak saltzea jendaurreko enkantean. Ondasunak salduz lortutakoa, Estatuak bere beharretarako erabiltzen zuen.
Desamortizazio prozesua
XVIII. mendean hasi ziren aplikatzen, baina salmenta prozesu luze hori ez zen jarraitua izan, zenbait desamortizazio egon ziren, aipagarrienak: Mendizabalena (1836-1851) eta Pascual Madozena (1855-1924).
Mendizabalen desamortizazioa
Aro Garaikideko historian benetako desamortizazioaren adibidetzat gelditu da. 1835ean, Londresetik iritsi zen Gobernua burutzeko. Bere ardura nagusia, Isabel II.aren tronua bermatzea zen, eta horretarako gerra karlista irabazi beharra zegoen. Helburua betetzeko dirua behar zenez, finantzabide berriak erabili behar zirela erabaki zuen, batez ere Elizaren ondasunak.
Desamortizazioen bidez zenbait helburu lortu nahi ziren:
- Gerra karlista irabaztea.
- Zor publikoa ezabatzea
- Burgesia diruduna liberalen ideietara erakartzea
- Eliz ondasunen egitura aldatzea askea eta indibiduala izateko.
Mendizabalen legearen onuradunak goi mailako burgesia eta antzinako noblezia izan ziren.
Ekonomiaren modernizazioa lortzeko lege hau martxan jarri zuten.
Lege honen helburuak hauek ziren:
Gerra Karlista irabazteko, desamortizazioak aprobetxatu ziren zor publikoa murrizteko.
Kapitalismo ikuspegia zabaltzea. Esplotatzen ez zen lurra berpiztea edo jabe familia oparoa sortzea.
Gobernuaren hirugarren helburua merkatu nazionala eraikitzea da.
Balorazioa
Desamortizazioen helburua ez zen lurrak herri xehen artean banatzea, ikuspegi kapitalista bultzatzea eta dirua lortzea baizik.
Prozesu horrek nekazaritza produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen eta Espainiaren ekonomiaren modernizazioari bultzada handia eman zion.
Aztertu dugun testua garrantzi handikoa da Espainian XIX. mendeko aldaketa ekonomiko eta politikoak ulertzeko. Hauen bidez egitura ekonomikoa aldatu zen jabetza pribatuan oinarritutako kapitalismoa martxan jarriz.