Budismoa eta Hinduismoa: Antzinako Erlijioen Sakontasuna
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB
Budismoa
Sarrera
Budismoa K. a. V. mendean Indian Siddhartha Gautamak (Buda) emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da. Buda ez da jainkoa, ezta Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. Buddha hitzak "iratzarri dena" esan nahi du.
Budaren irakaspenak
Budismoan, Buda hitza ez da pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik erabiltzen, baizik eta Siddharthak bezala "iratzarri" den edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere hartzen, ikergaitzat baizik. Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna eta sufrimendua erauztea da. Budismoaren arabera, sufrimenduaren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hau da, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik, egoera honen behin-betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote.
Budismoaren eskolak
Berezitasun filosofikoetan oinarrituz, budismoaren eskolak bi multzotan banatzen dira: hegoaldekoak (Theravada) eta iparraldekoak/ekialdekoak (Mahayana). Teknika mota kontuan hartuta, Mahayana-tik hirugarren eskola bat sortu zen, Budismo Tantrikoa (Vajrayana).
Lau Egia Nobleak eta Zortzi Urratsdun Bidea
Budak bere irakasbidea Lau Egia Nobleetan laburbildu zuen:
- Bizitza oinazez betea da.
- Oinazearen zergatia irrika da, batez ere bizitzarekiko atxekimendua.
- Irrika suntsitzea da oinaze guztien sendabidea.
- Irrika suntsitu eta oinazea kentzeko, Zortzi Urratsdun Bidea jarraitu behar da.
Zortzi urratsak hauek dira: irizpide zuzenak, asmo zuzena, hizkera zuzena, jokabide zuzena, bizibide zuzena, ahalengin zuzena, oharmen zuzena eta barne-kontzentrazio zuzena. Hiru kategoriatan banatzen dira: jokaera morala, diziplina mentala eta ezagutza intuitiboa. Guzti honen helburua nirvana da.
Praktikak eta errituak
Budismoak ez du jainko bat edo pertsona bat gurtzen. Garrantzitsua Budaren irakaspena da: pertsonen bizitza nahasten duen grina deuseztatzea eta pertsonak nirvanarantz bideratzea. Meditazio eta otoitzez gain, Budismoak ez du erritu berezirik. Budaren omenezko ekitaldiak egiten dituzte, hala nola, maiatzean Budaren jaiotza, argitzapena eta Nirvanan sartzea ospatzen dute.
Tripitaka
Aro kristauaren hasieran, budismoaren doktrina idatziz jasotzen hasi zen palieraz. Idazki hauek Tripitaka edo "saski hirukoitza" izenez ezagutzen dira, eta hauek dira Theravada budismoaren oinarrizko inspirazioa:
- Sutrak: Budari egozten zaizkion hitzaldiak.
- Vinaya: Monjeek jarraitu behar dituzten arauak.
- Abhidharma: Budismoaren doktrina sakontzen duten zazpi idazlan.
Hinduismoa
Sarrera
Hinduismoa munduan aski hedaturik dagoen erlijioa da, 700 milioi kide baino gehiagorekin. Ez du giza fundatzailerik eta Indian jaio eta praktikatzen da. Antzinakoenetako erlijio bat da, testu sakratu zaharrenak duela 4000-3500 urte idatzi baitziren.
Jatorria eta bilakaera
Hinduismoa indoeuropar ekarpenaren eta bertako erlijio-oinarriaren arteko emaitza da. Duela 40 mende, tribu ariarrak Indiara iritsi eta Indus ibaiaren arroa inbaditu zuten. Bertako jendearen, ariar inbaditzaileen eta beste etorkinen artean sortu zen erlijio vedikoa, eta hortik dator hinduismoa. Hinduismoa eraldatzen joan da 40 mende hauetan.
Tenpluak eta eskaintzak
Indian, jainkoen omenez eraikitako tenplu ugari daude. Apaizek (brahmanak) egunero eskaintza-errituak egiten dituzte, ura, sua, argia, intsentsua eta janaria eskainiz. Janaria bildutakoen artean banatzen da. Familia hinduek tenplu txiki bat dute etxean otoitz egiteko eta jainkoei eskaintzak egiteko.
Festak eta erromesaldiak
Urte hindua festen eta erromesaldien inguruan antolatzen da. Festarik ospetsuena Diwali da, Rama bere erreinura itzultzea ospatzen duena. Argiaren festa da, eta etxeak oliolanparaz apainduta daude. Urte berri egunean ospatzen da. Badira tokiko festak ere.
Jainkoak
Hinduismoak jainko ugari ditu, baina jainkotasun horiek guztiak funtsezko errealitate bakar baten aurpegiak dira: Brahma (arima unibertsala). Hirutasun gorena osatzen duten jainkoak hauek dira:
- Brahma: Unibertsoaren eta izaki bizidun guztien sortzailea.
- Vishnu: Munduaren kontserbatzailea. Bere berraragiztapen nagusiak Rama eta Krishna dira.
- Shiva: Suntzitzaile eta berragiztatzailea. Bere emaztea Kali da, eta semea, Ganesa.
Testu sakratuak
Hinduismoaren testu sakratuak hauek dira:
- Vedak: Himno-multzo bat, bi zatitan banatua:
- Shruti: Antzinakoenak, lau bilduma (Samhita): Rig-Veda, Yajur-Veda, Sama-Veda eta Atharva-Veda.
- Smriti: Hinduismoaren tradizioa jarraitzen du.
- Mahabarata eta Ramayana: Idazki epikoak.
- Puranak: Testurik berrienak, aurreko testuen komentarioak.