Britainia Handiko Hesitzeak, XVIII. eta XIX. Mendeetan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB
Aztertzen ari garen testu hau “View of the agriculture of Middlesex”-ko atal bat da. Testua historiko eta publikoa da, edukiaren aldetik ekonomikoa da. Jatorriaren aldetik lehen mailako iturriko dokumentua. J Middleton-ek idatzitako testu hau, 1798-an idatzi zen. John 1796-ko uztailaren 24an jaio zen eta 1856ko azaroaren 9an hil zen. Zuzendaritzan eta politikan irudi ospetsu bat izan zen, eta horretaz gain AEBko estatuko idazkari ofiziala izan zen. Testuaren kokapenari buruz, nekazaritza iraultzan koka dezakegu, hau da, XVIII. mendean.
Testuaren azterketari dagokionez, ideia nagusi bat bereiz dezakegu, nekazaritza iraultzaren ondorioz sortutako berrikuntza teknikoak eta lurraren jabetzak izandako aldaketak, enclosure acts-ri esker
Berrikuntza teknikoen gainean, ereiteko makina asmatu zen eta horrek aukera ematen zuen aitzurtzea mekanikoen bidez egiteko, Norfolk sistema ere asmatu zen. Sistema horren arabera lurra ongarritu egiten zen. Azkenik beste asmakizun berriak egiten hasi ziren, adb: golde perfektua, abere hazkuntzarako hobekuntzak, sega mekanikoa…
Lurraren jabetzari dagokionez, aldatu egin zen, Momentura arte bi sistema nagusi erabiltzen ziren: lursail irekia eta herri lurrak. Beste sistema batzuek baino produktibitate txikiagoa ematen zuten. Honekin, lurra hesitu, lana indibidualizatzea eta ekoizpenaren handitzeak bilatzen zuen.
Berrikuntza hauek, ondorio asko ekarri zituzten: siderurgia sistemarentzat indar handia hartu zuela eta industrializatu egin zela, urbanizazio prozesua eman zen, biztanleria tasa handitu zen... Horretaz gain, kapitala eta lehengaiak sortu ziren, biztanleen kopurua igo egin zen, eskulana lehen sektoretik bigarrenera aldatu zen, urbanizazio prozesua bizkortu egin zen, siderurgia industriak indarrak hartu zuen, tresna eta makina gehiago eta hobeak behar zirelako, nekazaritzaren errendimenduak gora egin zuen eta lurren jabetza jende gutxien artean banatu zen.
horrelakoa
aztergai dugun testu hau “horrelakoa da britain handia”izena duen lanaren atal bat da. Testu hau historikoa, ekonomiko eta soziala da, horretaz gain atal hau lehen mailako iturrikoa da eta testu publikoa. William Johnton-ek idatzi zuen, 1851.urtean eta Britain handian koka dezakegu.
Testuaren azterketari dagokionez, lan honetako ideia nagusia trenak ekarritako iraultzari buruz hitz egiten du, horretarako mozkinekin kapital handia inbertitu behar izan zen.
Testu hau lehen industria iraultzan kokatzen da non aldaketa ekonomiko handia funtsezko gertaera izan zen mundu garaikidean. Nekazari-gizarte batetik industrial eta hiritar gizarte batera pasatzea suposatu zuen, kapitalismoa eta burgesiaren boterea finkatu zituen eta proletalgoaren agerpena eragin zuen. . Iraultza honek Britain handian izan zuen abiapuntua eta beste herrialde batzuetara hedatu zen. XVII. mendearen bigarren erdialdean bultzada eman zioten errepideen eta kanalen eraikuntzari. Inglaterrako klima euritsuak erraztu zuten ibaien arteko kanalen eraikuntza, eta horrek bizitasun handia eman zion merkataritzari. Ibaietan zeharreko garraioa asko zabaldu zen, beste garraiobide batzuk baino merkeagoa zelako eta bolumen handiagoko zamak garraiatzeko aukera ematen zuen. 1769an, James Watt eskoziarrak lurrun makina bat patentatu zuen. Stephenson lehen lurrun lokomotorrak eraiki zituen. Ahalmen handiko produktuak garraiatzeko. 1830an inaguratu zuten bidaiarien lehen linea, Manchester eta Liverpoolen artekoa. Burdinbide sarea eraikitzeko azpiegiturak, zubiak, geltokiak… egin ziren eta jendearentzat lan postu berrien sorrera izan zen.
testu honetan Britain handia 25 urtetan gertatuko gertakari garrantzitsuenari buruz hitz egiten da eta ekarritako onurak