Briofitoen ugalketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB
-Sexu bakarreko landareak: Organo desberdinetan bereizitako gametangioak dituzten landareak dira. Honen barnean, alde batetik, monoikoak daude, zeinek, sexuak banako berdinean bereizita daukaten eta bestetik, dioikoak, sexuak banako desberdinetan banatuta daukate.
Sexurik gabeko ugalketa
Guraso bakar batek parte hartzen du, ondorioz, gametoak ez dira elkartzen. Landareek hainbat prozedura baliatzen dituzte ugalketa egiteko:
-Tuberkuluak: Elikagaiak biltzeko muturra lodituak dituzten errizomak dira. Adb.: patata.
-Errizomak: Lurpeko zutoin horizontalak dira eta ezkata itxurako hostoek, begiek, adabegiek eta adabegi-arteek zutoinak direla adierazten dute. Adb.: jengibrea.
-Erraboilak: Aldatutako lurpeko begiak dira. Zurtoin laburrez osatuta daude eta biltegiratzeko hosto lodiak dituzte. Batzuetan, alboko begiak dituzte, erraboil seme txiki bihurtzen direnak. Adb.: tipula.
-Estoloiak: Zoruaren gainean horizontalki kokatzen diren zurtoinak dira. Adabegiarte luzeak dituzte. Luzera guztiak zehar begiak garatzen dira, eta bakoitzak zoruan sustraitzen den aireko sistema berri bat sortzen du.
Sexu bidezko ugalketa
Bi banakok parte hartzen dutenez, bakoitzak gameto bat ematen du. Gametangioak (gametoak sortzen diren lekua) zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke. Alde batetik, gametangio emeei, oogonio (briofitoetan) eta arkegonio (pteridofitoetan) deitzen zaie. Bestetik, arrei espermatogonioak (espermatofitoetan) eta anteridioak (briofitoetan eta iratzetan)
3.2)Landareen zikloa
Landareen kasuan, belaunaldiek eta espezie bat beste baten gainetik gailentzeak landare talde handien ezaugarriak zehartzen dituzte.
Briofito: Hauen kasuan landare nagusia gametofito haploidea da. Esporofito diploidea parasito eran bizi da gametofitoaren gainean, eta oinak eta esporangioak osatutako multzoa da bakarrik, esporogonio esaten zaiona.
Pteridofito: Bi belaunaldi independenteak dira. Landare nagusiongi garatuari esporofito diploide esaten zaio.