Bost euskal idazle klasiko: Iztueta, Etxahun, Iparragirre, Bilintx eta Mogelen lanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Joan Ignazio Iztueta (1767-1845)

Bizitza

Zaldibian jaio eta hil zen. Espetxean egon ondoren, presozain bilakatu zen.

Obrak

Gipuzkoako dantzen eta probintziaren historiak idatzi zituen bi liburutan. Batean euskal dantzak deskribatzen ditu, eta bestean, foruen defentsa sutsua egiten du. Hala ere, Kontxesi izeneko bertso-sailarekin da ezaguna.

Iritzi kritikoa

Errimari eta erritmoari garrantzi handia ematen dio Iztuetak. Doinu berriak erabiltzen hasi zen.

Kontxesi poema

Erromantikoa da. Poetak Kontxesi ikusteko ezinegona adierazten du, kartzelan dago eta. Azkenik, autoreak itxaropena erakusten du.

Etxahun (1786-1862)

Bizitza

Zuberoan jaioa zen, eta haurtzaro gogorra izan zuen. Etxeko neskamearekin maitemindu zen, baina gurasoek familia aberats bateko alabarekin ezkonarazi zuten. Emazteak adarrak jarri ondoren, amanteari tiro egin zion, eta, ondorioz, espetxean hainbat urte pasa zituen. Geroztik, eskale bat izan zen. Bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen, eta bere bizitzako gorabeherez idazten zuen.

Obrak

  • Olerki autobiografikoak: Urxapal bat.
  • Olerki satirikoak: Maria Solt eta Kastero.
  • Zirkunstantzia-olerkiak eta beste: norbaiten omenez edo ezkontzetan erabiliak.

Iritzi kritikoa

Olerki satirikoak eta ziri-bertsoak dira aipagarrienak, batez ere. Laburbilduz, Etxahun poeta nahiko erromantikoa dela esan ohi da.

Iparragirre (1820-1881)

Bizitza

Urretxun jaio, eta txikia zelarik, Madrilera bizitzera joan zen familiarekin. 13 urterekin itzuli zen Euskal Herrira, eta karlisten aldeko borrokan sartu zen, euskal foruen aldeko lehian. Artzain eta tabernaria izan zen.

Sei bertso mota

  • Aberkoiak: Gernikako arbola. Zuhaitzaren sinbologia Euskal Herriari lotua dago.
  • Amodiozkoak.
  • Umorezkoak.
  • Kritikazkoak.
  • Kontatzaileak.

Iritzi kritikoa

Ez zen poeta teknikoa izan, baina herriko jendearen sentimenduekin lotura handia izan zuen.

Bilintx (1831-1876)

Bizitza

Donostian jaio zen, eta sufrimenduz jositako bizitza izan zuen (bere olerkietan azaltzen du). 1876an, lehergailu batek larriki zauritu zuen, eta haren ondorioz hil zen.

Obrak

Maitasuna da gai nagusia: Juana Bixenta Olabe, Loriak udan, Kontxesirentzat

Iritzi kritikoa

Oso olerkari zehatza zen erritmoekin. Etxahunekin bezala, bere bizitzaren pasarteak kontatzen zituen. Konparaketak eta metaforak oso ohikoak ziren bere olerkietan.

Joan Antonio Mogel (1745-1804)

Bizitza

Eibarren jaio zen (bizkaieraz aritzen da), eta apaiz-lanetan aritu zen hil arte.

Obrak (gaiak)

Erlijioa, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura. Peru Abarka da obrarik garrantzitsuena.

Iritzi kritikoa

Peru Abarka

Bizkaieraz idatzita. Bi pertsonaien elkarrizketa bizia egiten duen obra da. Idatzi eta beranduago argitaratu zen. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da. Obrak ez du tramarik. Maisu Juan kaletar ezjakina da, eta Peru Abarka, baserriko eskolan zaildutako gizona.

Entradas relacionadas: