Biztanleria aktiboa definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB
BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA
Toki jakin bateko 65 urte edo gehiago dituen biztanle kopuruaren eta biztanle osoaren erlazioa adierazten duen indize demografikoa da, ehunekotan azalduta.
Zahartze indizea= 65 urteedo gehiagoko biztanleria x100 / biztanleria osoa = %
Indizea %12 baino handiagoa denean, herrialde horren biztanleria zaharkitua da eta industralizazio ondorengo ezaugarria da. Espainian 2008an %16,57 zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan %18,64, beraz gizarte zaharkituak dira. EAE Espainiako autonomi erkidegoen arteko zaharkituena da gaur egunean: 2014an %20.7a biztanleria zaharra zen. Arrazoiak: bizi-itxaropena handiagotu eta adinekoek kopuruak gora egin du, bereziki oso zaharren taldea eta iraganeko emigrazioa ez da gaur egungo imigrazioarekin konpentsatu.
MIGRAZIO-SALDOA
Toki jakin bateko imigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantza da.
Migrazio-saldoa=Imigrazioa-
Emigrazioa
Positiboa bada, biztanleriaren hazkundea dagoela diogu; negatiboa bada, biztanleriaren murriztearen faktore bat da. Espainian eta Euskadin barruko eta kanpoko migrazioak erabakigarriak izan dira, batez ere, 1960ko hamarkadan eta biztanleriaren gaur egungo ezaugarriak baldintzatzen dituzte;1990eko hamarkadatik atrzerriko imigrazio gorakorra ere kontuan hartzekoa da. Izan ere, 2010etik 2015era migrazio-saldoa negatiboa izan da.
NEKAZARITZA-EXODOA EDO LANDA EXODOA
Nekazaritza, baserri edo landa-eremuetatik hirietara edo industrialdeetara joaten den migrazio mota tradizionala da. Espainian 1900 eta 1975 urteen bitartean gertatu zen, gehiengo kopurua 1950 eta 1975 urteen bitartean. Arrazoiak: lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea eta askatasun pertsonal handiagoak lortzea; hazkunde demofrafikoa; nekazaritza tradizinalaren krisia makanizazioaren eraginez, garapen-planek bultzatutako industriaren loraldia eta turismoak izandako hazkundea Mediterraneoko kostaldean eta uharteetan. Emigranteak Galiziakoak, penintsularen barruko aldekoak eta ekialdeko Andaluziakoa ziren; eta jomuga hauek izan ziren: Madril, Katalunia, Euskadi, Mediterraneoko kostaldea, Balear eta Kanariar uharteak.
BIZTANLERIA AKTIBOA
Lanean ari den edo lan egiteko prest dagoen eta ekoizpen edo kudeaketa prozesuan parte hartzen duen biztanleria taldea, 16 urtetik gorakoak. Beraz, soldata baten truke lan egiten duten pertsonak eta lan bila ari direnak biltzen ditu. Biztanleria ez-
aktiboa ordaindutako lanik egiten ez duena eta lan hori gauzatzeko eskuragarri ez dagoena: pentsiodunak, ikasleak eta etxeko lanak egiten dituztenak.