Bizkaiko Meatzarien Bizimodua XX. Mendearen Hasieran

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

Bizkaiko Meatzarien Bizimodua XX. Mendearen Hasieran: Vicente Blasco Ibáñezen "El Intruso" Eleberriaren Pasarte Baten Analisia

Sarrera

Jarraian, Vicente Blasco Ibáñezen "El Intruso" eleberriaren (1904) pasarte baten analisia aurkezten da. Testu narratibo honek, jatorri historikoa duena, XX. mendearen hasierako Bizkaiko meatzarien bizimodua deskribatzen du. Idazlea, Valentzian jaiotako nobelagilea, gustuko zuen gai bat jorratzen du: Bizkaiko meatzarien egoera, haien lan-baldintzak, elikadura eskasia eta etxebizitzen egoera kaskarra azaleratuz.

Testuaren Analisia

Testuak bi paragrafo ditu. Lehenengoan, garaian kokatzen gaitu, eta bigarrenean, etxebizitzen eta lantokiaren egoeran sakontzen du. Zehazki, barrakoietan bizi ziren langileen egoera deskribatzen du, Aresti izeneko pertsonaia baten bizipenak kontatuz.

Bigarren paragrafoan, etxebizitzen egoera kaskarra azpimarratzen da. Langileek arroparekin egiten zuten lo, sabaiak egoera txarrean zeuden, eta aireztapen eskasa zegoen. Botak kentzea zen gehienez egiten zutena, eta batzuetan txaketak, baina arropa bustia edo zikina izanda ere, horrekin egin behar izaten zuten lo. Sabaia oso baxua zen, eta denbora pasa ahala, arnasa hartzeko zailtasunak izaten zituzten, oxigeno faltagatik.

Gainera, meatzeen eta harrobien arteko ezberdintasun txiki bat aipatzen da. Ustez, harrobiak arriskutsuenak dira, kanpoan eta aire librean egiten den lana baita, esperientzia edo agiririk eskatu gabe. Horregatik, atzerritar asko joaten ziren harrobietara lanera.

Testuinguru Historikoa

Idazle valentziar honen testu literarioa garai hartako Bizkaiko langileen egoera deskribatzen duen testu garrantzitsuenetariko bat da. 1904. urtean kokatuta egon arren, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako gizartearen berreraikuntza garaia islatzen du. Biztanleriak gorakada handia izan zuen, Gipuzkoa, Araba, Burgos, Kantabria eta beste tokietatik etorritako immigrazioaren ondorioz.

Kapitalismoa oinarri hartuta, enpresarien helburua ahalik eta etekin gehien lortzea zen. Patronalak behartuta zeuden meatze-langileei lo egiteko toki bat eraikitzera, eta horrela sortu ziren proletalgoarentzako "etxeak", barrakoiak izenaz ezagunak. Hala ere, barrakoi hauek ez ziren batere osasungarriak: milaka ohe zeuden batera (bakoitza 2 edo 3 langileentzako), eta langile guztiek batera egiten zuten lo.

Langileek, lan egiteaz gain, beste betebehar bat zuten: etxebizitzaren arduradunek jarritako kantinetan kontsumitu behar zuten. Kantina horietan, prezioak oso altuak ziren, eta bertako jakiak oso egoera txarrean zeuden. Askotan, haien dieta ogia, garbantzuak, patatak eta ardoa izaten zen, eta horrek garaiko gaixotasun ugari azaltzen ditu.

Normalean, 11 ordu edo gehiago egin behar zuten lan, eguraldiak oztoporik jartzen ez bazuen behintzat. Lan oso nekagarria zen, eta askotan igandetan ere ez zuten jai izaten. Hori gutxi balitz, protesta egitea ezinezkoa zen; izan ere, edozein lan hartzeko prest zeuden langile asko zeudenez, kexa edo greba egiten zuenak ez zuen hurrengo egunean lanera bueltatzeko aukerarik, bere lanpostua ordeztua zegoelako jada.

Azkenean, 1890eko greba orokorraren ostean, langileek hobekuntza batzuk lortu zituzten: 10 orduko lanaldiak eta kantinetan erostera derrigortuak ez egotea. Hala ere, hau ez zen beti betetzen, eta beranduago arte ez zituzten beraien eskubideak errespetatuak ikusi. Dudarik gabe, Vicente Blasco Ibáñez bezalako idazleen ekarpena aurrerapauso garrantzitsua izan zen proletalgoaren defentsan.

Iruzkina

Bizkaiko industrializazioak XIX. mendearen erdialdean metalaren meatzaritzan izan zuen oinarria. Ugaritasunak, kalitateak, erauzteko erraztasunak eta itsasorako gertutasunak esportazioa erraztu zuten. Horregatik, ferri asko ibiltzen ziren inguruan. Frantziako, Ingalaterrako eta Belgikako enpresak inguruetan instalatu ziren. Meatzeak eta mineral garraioak Europako sinbolo bilakatu ziren. Eskulanaren beharrak inguruko langileak erakarri zituen Nerbioi ibaiaren ingurura. Etorrera horrek azpiegitura askoren beharra eta sorrera ekarri zituen.

Laburbilduz, testuak Bilbo inguruko meatzarien bizimodua islatzen du: soldata baxuak, bizileku desegokiak, lanordu luzeak, meatzeen agintarien mesedeko eginkizunak... Guzti honek langile mugimendu indartsu baten sorrera eragin zuen.

Entradas relacionadas: