Bizkaiko Meategietako Langileen Bizi eta Lan Baldintzak: "El intruso" Eleberriaren Analisi bat
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,42 KB
Testuaren sailkapena eta kokapena
Testu hau literatur lan baten zati bat jasotzen du, "El intruso" izenburuko eleberriarena hain zuzen ere. Liburu hori Vicente Blasco Ibáñez valentziar politikari, kazetari eta idazleak 1904 urtean kaleratu zuen. Eleberri bat izanda, irakurle guztien eskura dago, beraz, haren izaera publikoa da. Haren xedea Bizkaiko Enkarterrietako meategietako langileak zituzten bizi eta lan baldintzak salatzea eta ezagutzera ematea zen. Testua Bizkaiko eta Espainiako industrializazioaren (1840-1923) barnean kokatzen da.
Testuaren analisia
Vicente Blasco Ibáñez (1867-1928) idazle, kazetari eta politikari valentziarra zen. Idazle gisa nahiko arrakasta izan zuen eta errealismoaren eta naturalismoaren sustatzaileetako bat izan zen. Politikari gisa errepublikazale federalista izan zen, antiklerikala eta valentzianista, eta Madrilen diputatu izan zen 1892tik 1908ra bitartean. Langileen bizi eta lan baldintzengatik eta analfabetismoagatik arduratuta zegoen.
Egileak deskribatzen dituen "Kuartelak", "barrakoiak" edo "peoien etxeak" Bizkaiko meategietan enpresen jabeak lantokien ondoan langileentzat eraikitako etxolak ziren, non langileak bizitzera derrigortzen zituzten eta horregatik enpresari soldataren zati bat ordainarazten zieten. Horiekin batera, enpresek "kantina" bezala ezagutzen ziren dendak zeuzkaten, ohiko prezioak baino garestiagoekin, eta langileei bertan erostera derrigortzen zieten.
Enkarterri: Bizi baldintzak
Lehenengo parrafoetan idazleak kuarteletako bizi baldintza negargarriak salatzen ditu: tamaina txikia eta pilaketa, aireztapen txarrarekin, haize korronteekin, garbitasun eta elikadura eskasa, bizkarroiak...
Enkarterri: Lan baldintzak
Azken parrafoan aldiz, Enkarterrietako (Bizkaiko mendebaldeko eskualdea, Kantabria, Burgos eta Arabarekin muga egiten duena) meategiak aire librekoak izanda langileek ez zutenez prestakuntza berezirik behar, hoiek ordezkatzea erraza zela azaltzen du. Garaian meatzaldeak inguruko probintzietatik etorkin jario jarraia eta handia jasotzen zuenez, protesta egiten zuten langileak kaleratzea eta ordezkatzea oso erraza zen.
Testuingurua
Euskadiko eta Espainiako industrializazio prozesuan (1875-1923) Bizkaiko Ezkerraldeko burdinaren meatzaritzak izandako garrantzia berebizikoa izan zen.
- Foruei esker Bizkaiko burdina bizkaitar guztiena zenez, horrek meatzaritza erraztu zuen. Gainera, esportatzea erraza zen aduanak Ebron izanda.
- Estatu liberalaren legeriak meategiak esku partikularretara pasatzeko aukera eman zuen.
Burdinaren bilketa guneak
- Bizkaiko burdina hiru gunetan pilatzen zen:
- Bilbon
- Somorrostron
- Galdames Sopuertan
- Hirurak ere kostaldetik gertu, itsasontzietan kargatzeko eta garraiatzeko erraztasun handiak zeuzkaten.
- Burdina ateratzea oso erraza zen, trebakuntza tekniko eta inbertsio handirik ez zen behar.
Meatzaritza enpresak
Meategien ustiapen masiboa egiteko konpainia modernoak sortu ziren, batzuk ingelesek osatutakoak (Lutxana mining Co, The Bilbao River...), baina beste batzuk bizkaitarren eskuetan geratzen ziren (Ybarra, Txabarri, Etxebarrieta, Gandarias...).
Kapitalaren garrantzia
Kapitala ere beharrezkoa zen eta 1858an Banco de Bilbao sortu zen.
Burdinaren esportazioa
Hasieran ateratzen zen burdin gehiena Britania Handira esportatzen zen. Foruek esportatzeko abantaila ematen zuten, aduanak Ebron izanda. Gerora esportatzeagatik arantzelak kobratzen ziren (erakundeentzat sarrera).
Hala ere, lortutako etekina oso handia zen, eta irabaziak sektore ekonomiko berrietan eta azpiegituretan inbertitzen hasi ziren:
- Trianoko meatze trenbidea
- Bilboko portuko obrak: trafiko gehiago jasotzeko, barku handiak sartzeko... Portu eroso eta modernoa lortu zuten.
- Meategietan burdina garraiatzeko aireko tranbiak, trenbideak, karga-lekuak...
Finantza erakundeen sorrera
Pilatutako diruarekin bankuak eta beste finantza-erakunde berriak sortu ziren: Banco de Comercio, Banco de Credito de la union minera, Banco de Vizcaya, aseguru etxeak, Bilboko Burtsa...
Industriaren garapena
Industrian ere inbertitu zuten irabazitako kapitala eta burdingintzaren alorreko enpresa handiak sortu ziren: Sociedad de Altos Hornos, Metalurgica y Construcciones de Vizcaya...
- Bizkaiko burdina Bessmer bihurgailuekin urtzeko oso aproposa zen. Altzairua lantzeko Bessemer prozedurak lingote produkzioaren kostuak jaistea ahalbideratzen zuen. Baina burdin mota jakin bat behar zuen, fosforikoa ez zen burdina, eta hau Europako bi zonatan bakarrik aurkitzen zen: Suedian eta Bizkaian.
Industrializazioaren ondorioak gizartean
Industrializazioak aldaketa gogorrak eragin zituen gizartean egituraketan, klase-gizartea sortuz, eta horretan langileen lan eta bizi baldintzak oso kaxkarrak ziren.
Biztanleriaren hazkundea
Bizkaian biztanleria asko hazi zen, leherketa demografikoa gertatu zelako, industrializazioak ondoko probintzietatik erakarritako etorkin oldearen ondorioz.
Etxebizitza baldintzak
Langileek hiri zaharreko etxe eskasenak edo periferian eraikitako etxeak okupatu zituzten eta baita txabola auzoak sortu ziren Bilbo inguruan.
Meategietako langileen bizi baldintzak
Meategietako langileak meatzen ondoko barrakoietan edo kuarteletan bizi izaten ziren; bai ala bai bizi behar ziren hor eta hango kantinetan (enpresaren jabetzako denda/tabernak) janaria eta ondasunak erosi, bataz besteko prezioak Bilbokoak baino altuagoak ziren. Han jaten zuten janaria ere kalitate gutxikoa zen eta kantitatea ez zen nahikoa: nutrizio arazoak ohikoak ziren.
Meategietako langileen lan baldintzak
Lan baldintzak, kondizio oso gogorrak ziren, ia tresnarik gabe, aire librean eta inolako segurtasun neurririk gabe, bataz besteko lanadiak 9-10ordukoak ziren, egunean ateratako mineralaren arabera kobratzen zuten, eguraldi txarra zenean ez zuten lanik egiten ezta kobratzen eta Lehengo Mundu Gerraren ostean lortu zuten 8 ordutara jeistea eta egun bat libre izatea. Lan istripuak oso ohikoak ziren eta hoien aurrean ez zeukaten babesik.
Testuaren garrantzia
Blasco Ibáñez haren garaian idazle irakurrienetariko bat eta gainera politikari sonatua izanik, haren eleberri hau Bizkaiko meategietako langileek jasaten zituzten lan eta bizi baldintza txarrak ezagutzera emateko oso baliagarria gertatu zen.