Bizkaiko langileei testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,73 KB
EL INTRUSO NOBELAREN PASARTE BAT
Aztertuko dugun testu hau, formaren aldetik testu historiko Narratiboa da, hau da Literarioa. Edukiaren aldetik soziala da zeren eta Meategietako langileen lan baldintzak eta bizi baldintza txarrak aipatzen Dituelako. Esan beharra dago Lehen mailako iturria dugula; Blasco Ibañezen “El Intruso” eleberriaren garaiko pasarte bat delako. Egilea Vicente Blasco Ibañez Da; idazle, kazetari eta politiko espainiarra. Testu hau publiko irakurle Guztientzat egina dago, jendea langileen egoeraz kontzientzia dadin. 1904. Urtean argitaratu zen liburua, Berrezarkuntza garaian, hau da, Bizkaiko Industrializazioaren 2. Fasean. Valentzian idatzita egon arren, Bizkaiko langileei buruz hitz egiten du.
Testu historiko honen ideia nagusia Meategietako langileen Egoera txarra lanean eta bizimoduan erakustea da. Bigarren mailako ideiekin Hurrengoak aipatzekoak dira: alde batetik Peoien etxeen baldintza ziztrinak Deskribatzen ditu, hala nola: horma eta gelaxka zikinak, izerdi lurriñak… Beste Alde batetik meategien lan gogorra eta toki hartara heltzen zen etengabeko Inmigrazioa aipatzen ditu.
Kontzeptuen arloan, azaltzekoak dira hurrengo biak. Lehengoa; Aresti Medikua: Bilboko mediku famatu bat izan zen, honek La Arboledako meategietako langileek istripu bat Zeukatenean laguntzen zuen eta horrexegatik famatua da. Bigarrena: Peoiak: eskubiderik ez zituzten Langileak ziren, ezin zuten haien egoeraz kezatu eta haien bizi baldintzak Jasanezinak ziren: lan ordu handiak zeuzkatelako, barrakoietan bizi zirelako…
Testu honen zergatia ulertzeko, jakin beharra dauzkagu Aurrekariak. 1868an, Bessermerrek bihurgailua asmatu zuen eta aldi berean Meatzetako lege berriak sortu ziren. Urte bat geroago, 1869an, Figuerolak Meategi Legea sortu zuen, meategiak modu modernoan ustiatzeko. II. Gerra Karlistaren ostean, Bilboko Handikiak, meatzeak erregistratu zituzten eta Atzerriko kapiteleei errentan alokatzen hazi ziren. Bizkaiko merkatari Aberatsek, atzerriko enpresen akzioak erosten hazi ziren. Esan beharra dago Ibarratarrak, meategi esplotaziotatik, burdina esportatu zutela eta irabaziak Burdingintza industrian inbertitu zutela. Aldi berean burdinaren esportazioa Handitu zen Enkarterrietatik, Ingalaterrara, Frantzia eta baita Alemaniara.
Testuingurura begira, jakin beharra dago ustiatzeko meategiak Herritik urrun zeudela, Enkarterrietan. Nekazaritza atzerapenengatik eta Goseteengatik, meategietara etorritako inmigrazioa handia izan zen. Garai Horretan langileek zeukaten bizi baldintzak jasanezinak ziren; alde batetik Meategien alboan Barrakoiak eta dendak eraiki zirelako eta beste alde batetik Gelaxkak eta hormak zikinak zeudelako, lan orduak 10 ordu baino gehiagokoak Zirelako… Egoera horren aurrean protestatzen zutenak kanporatuak izaten ziren Zeren eta ugazabek lan esku ugari zuten. Horrek langileen antolakuntza zailtzen Zuelako.
Testu historiko honek ondorio batzuk ekarri zituen eta Hurrengo hauek dira. Langileek, Grebak Eta biolentziaren erabileraren estrategia erabiltzen hasi ziren, gobernuburu eta Militarren bitartekaritza bilatzeko. Adibidez 1910eko greban, lan-egunaren Murrizketa lortu zuten, 1906ko greban Zappino jeneralak langileak berriz Hartzea lortu zuen. Beste ondorio garrantzitsu bat Alderdi Sozialista (PSOE) Eta UGT sindikatuen indartzea izan zen gobenuburuekin negoziatzen zutelarik. 1911an (ELA) ere sindikatua sortu zen (Euskal Langile abertzaleak) eta arlo Sindikalean, sozialistak Liga monarkiko eskuindarrekin akordioak egin zuten, Abertzaileei aurre egiteko. Gerora, PSOE, Errepublikarrekin Bildu zen, eta Moderantsimoaren bidea hartu zuen lan arazoetan. Moderantismoarekin ados Zeudenak, 1921ean, Partidu komunista sortu zuten langileen iraultza soziala Bideratzeko.
Testu iruzkin honi amaiera bat emateko balorazio bat egingo dugu. Esan beharra dago Bizkaian eman zen Industrializazioa Espainiako leku gutxitan Eman zela eta arrazoi horrengatik langileen egoeraz oso gutxi zekien jendeak. Blasco Ibañezen liburu hau, Industrializazioak ekarri zuen lan esplotazioa eta Bizi baldintza txarrak zalatzeko baliogarria izan zen. Etorkizunean, Langile mugimenduak indartuz joan ziren Eta beraien eskubideak lortuz, Grebak izan zirelarik horretarako tresna Garrantzitsua.
BIZKAIKO LANGILEEI
Aztertuko dugun testua, formaren aldetik kazetaritza testu Bat da hau da, manifestu baten kontakizuna. Edukiaren aldetik politiko-soziala Da zeren eta langileriaren eskubideak ideología sozialistatik aldarrikatzen Dira. Lehen mailako iturria dugu, garaian idatzi zelako. Testu hau “lucha de Clases” PSOEren astekari ofizialean argitaratu zen eta Gallartan egindako Mitinaren gaineko informazioa ematen du. Mitina Facundo Perezagua antolatu zuen Baina idatzia Unamunok edo Tomas Meabek egin zuten. , Tomas Meabek Aldizkariaren fundatzailea edo Unamunok idatzi ahal izan zutela. Bizkaiko Langileei zuzendutako manifestu bat da eta 1896eko maiatzaren 23an argitaratu Zen aldizkarian.
Manifestu honen ideia nagusia meatzetako langileek, kuartel Eta barrakoiak kentzeko greba eskubidearen erabilera aldarrikatzen dutela da. Bigarren mailako ideiekin aipatzekoak dira hurrengoak. Alde batetik botere Publikoei eskuhartzea eskatzeko batzorde bat sortzen dute. Beste alde batetik 1890eko grebaren eskariak ez direla bete zalatzen dute. Lengileek jasaten duten Egoera lotsagarria azaltzen du. Aipatzekoa da nola greba eskubidea erabiltzea Aldarrikatzen duela gobernua ados egon da ez.
Manifestu honetan aipatzekoak dira hurrengo definizioak. Lehenengoa: Maiatzaren 1; Langileen Nazioarteko eguna da eta 1886an sortu zen Chikagon eraildako anarkisten oroimenez. Bigarrena: Gallarta; Bizkaiko Meategietako herri garrantzitsua. Hirugarrena eta amaitzeko: Ugazabak; meatzetako enpresen jabeak.
Manifestu honen zergatia ulertzeko jakin beharra dauzkagu Aurrekariak. Industrializazio garaian kokatzen dugu manifestu honek. 1869an Meatzetako legearekin ustiaketa intentsibo modernoa hasten da eta 1876tik Aurrera, kanpoko kapitalaren inbertsioak egiten dira meategiak ustiatzeko. Horrekin Guztiarekin inmigrazioa asko handitu zen hamarkada horretan zeren eta meatzetara Atzerriko jendea Euskal Herrira etorri zen lanaren bila industria guneetara. Garai horretan meategietako langileek zeuzkaten bizi-baldintzak jasan ezinak ziren, Adibidez: barrakoiak eta dendak meategien alboan eraiki zituzten, jende guztien Izerdiak elkartzen ziren, zikinkeria leku guztietatik zegoen… Bizi baldintza Hauen aurrean langile batzuek egoeraz kezatzen ziren nahiz eta aldaketarik Lortu ez izatea. 1890ean grebak garrantzi handia hartu zuenez Bizkaiko Meatzaiek etxebizitza duinagoak eskatu zituzten,lanorduak jaistea baita Barrakoiak eta kantinak kentzea eta Loma jeneralak Ugazabekin bitrartekaritza Egin zuen eta ugazabek eskaerak onartzera bideratu zituen. Eskaerak onartu Zituen. Baina Ugazabek ez zuten bete edostutakoa eta 1891, 1892 eta 1895 eko Grebarekin erantzun zuten langileek. Esan beharra dago langileek ez zutela interes Handirik sindikatu eta sozialisten elkarteetan afiliatzeko zeren eta greba zen Beraien tresna. 1885ean, Facundo Perezagua ASB sortu zuen ideología sozilista Marxistarekin langileen eskubideak defendatzeko (klase berdintasuna, sufragio Unibertsala…)
Manifestu honek hurrengo ondorioak ekarri zituen. Mitinaren Helburua; langileak sozialisten erakundeetara hurbiltzea zen baita langileen Kontzientziazioa bilatzea. 1903,1905,1906… urteetan grebak antolatu zituzten Eta hainbat gauza lortu zituzten. Adibidez,1903an derrigorrezko kantinak kendu Zituzten. Garai honetan Gobernua ere ugazaben gehiegikerien aurka neurriak Hartzen hasi zen: barrakoiak ikertzen… Ugazabeek veste aldetik “ El Círculo Minero” elkartea osatu zuten non Langileen eskakizunen aurrean, intrantsigentziazko jarrerak adosten zituzten. 1910etik aurrera, sozilistak errepublikanoengana hurbiltzen hasi ziren baina 1917ko iraultza boltxebikea piztu zen eta desadostasunak handitu ziren. Azkenik 1921eko III. Internazionalean banaketa Gertatu zen eta partidu Komunista sortu zen. PSOEk, bide parlamentarioa Jarraitu zuen politikagintzaz eta Burgesiarekin erreformak egin nahi izan zituen. PCak, langileen iraultza eta borroka defendatzen zuten eta ez zuten Burgesiarekin ezer adostu nahi. 1923an Primo de Riveraren Diktadurarekin, PSOE Ren onarpena gertatu zen baina PCren kontra errepresioaz jokatu zuen.
Faktore hauek guztiak aztertuz, ez da zentzugabekoa Pentsatzea Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen industrialean inbertitutako Dirua, zenbait proportziotan, meatzarien soldatetatik atera zutelako. Berrezarkuntza gobernua Kubaren aurkako gerrarekin nahikoa zuen eta langileen Baldintzak hobetzeko neurriak hartu zituen, grebak ekiditeko.