Bizkaiko Industria Iraultza: Gizarte eta Ekonomiaren Eragina
Industria Gizonen Presioa Gobernuaren Aurrean
Bilboko ekitaldi batean, Espainiako industria gizonek presioa egin zioten gobernuari aduana-zergen sistemaren alde eta Alemania eta Espainiaren arteko itunaren kontra.
Hitz Gakoak
- Espainiar-alemaniar ituna
- Aduana-zergen araubidea
- Industria-jardueraren heriotza
- Bizkaia eta Espainia
- Eskaera gobernuari
Kontzeptuak
- Enpresarien presio taldea
- Oligarkia
- Industria iraultza
Sarrera
Ekitaldi publiko batean izandako hitzaldia, Bilbon argitaratua eta hedabideen bidez zabaldua. Eduki ekonomikoa du, bi estatuen arteko itun ekonomikoari buruzkoa. Helburu politikoa du, politika ekonomikoari dagokionez. Federico Echevarria izan zen egilea, baina bileraren eragilea Victor Chávarri izan zen.
Garapena
Echevarriak bi egoera kontrajarri zituen: zergen bidezko antolaketa eta estatuen arteko itunen bidezko garapena. Bi egoeren ondorioak azaldu zituen. Lehenengoaren ondorioz, industrien hedapena ziurtatu zen; bigarrenaren ondorioz, porrot egin zuten lantegi berriek. Lantegi hauek metalurgia berriak ziren, tamaina erdiko enpresak, eta hauekin produkzioa aberastu zen: Deustuko Lantegiak, Aurrera, Zorrotzako Tailerrak eta Miraballesko Tailerrak (altzairu modelatuak eta trakzio-makinak, hodigintza, makinak, zubiak, bagoiak eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza).
Bileran beste ekintza bat aipatu zen: eskaera egitea gobernuari. Horrek jendearen ezagutza eskatu zuen eta hedabideetan bileraren berri eman zen. Indar gehiago emateko bilerari, akordio bat lortu zen bildutakoen artean: espainiar estatu osoko enpresa gizonak elkartzea industria sektore askotan.
Konklusioa
Merkataritza konkurrentzian, estatu ahulenek desabantailak dituzte. Garapenerako bidean, bitarteko aldia behar da barneko industriak sustatzeko zerga mugatuen bidez. Baina arazoa babesa gehiegi izatea da, eta horrek industria berrien atzerapen teknologikoa gaindiezin bihur dezake. Espainiak kartel batetik monopolio batera pasa zen; lehenik enpresa handien artean prezioak adostuz, eta gero “Altos Hornos de Vizcaya” siderurgia sortu zenetik aurrera. Enpresariak presio talde bezala antolatu ziren, zuzenean (diputatu edo senatari) eta zeharka (iritzi publikoa eraldatuz). Ekintzaren arrakasta ziurtatzeko, bileran bildutako enpresariek “Liga Nacional de Productores (LNP)” elkartea sortu zuten 1894an. Urte berean, Bizkaian enpresarien arteko elkartea (“Liga Vizcaina de Productores”) sortu zen enpresarien interes ekonomikoak defenditzeko. 1896ko zerga aduana zaintzailea indarrean jarri zen, eta horren bidez espainiar merkatu babestua ziurtatu zen espainiar produktuentzat, baina atzerapen teknologikoa egon zen. Baldintzak sortu ziren espainiar industria gizonen klasea eta espainiar merkatua sendotzeko. Enpresariek dirutza egin zuten, baina irabazkinen zergak oso murriztuak izan ziren.
Meatzarien Bizimodua
Idazleak meategietako meatzarien bizimodua deskribatzen du, lanean zein lanetik kanpo.
Hitz Gakoak
- Mea harrobiko lanak
- Barrakoia
- Meatzarien elikadura
- Immigrazioa
- Grebak
Kontzeptuak
- Langileria
- Aire zabaleko meatzaritza
Sarrera
Idazle baten eleberrikoa, baina nobela errealitatea deskribatzen du. Blasco Ibánez idazle valentziarrak gizarte kezka zuen.
Garapena
Meategiko harrobia deskribatzen du eta hor egiten diren lanen sekuentzia azaltzen du: harri zulatzaileek egindakoa, harritzarren apurketa, bagoien zamatze lanak eta mea biltegirako bidaia. Lanaren gogortasuna azaltzen du. Lan baldintzak ere aipatzen ditu: klima oztopoa zen eguraldi txarrarekin, eta egun horietan ez zen soldata kobratzen. Hasieran amai gabeko lanaldia zen, eta bakarrik greben bidez mugatu zen 10 ordura 1890tik aurrera. Elikagai murriztuak aipatzen dira. Soldataren ia osoa erabiltzen zen elikadura ziurtatzeko. Meatzariak behartuta zeuden meategietako kantinan elikagaiak erosten. Meatzari askoren etxebizitzak barrakoiak ziren.
Idazleak barrakoien ezaugarriak eta barruko giroa deskribatzen ditu: aire eza, loaldiak txandaka, langileen pilaketa, gaixotasunak transmititzeko baldintza egokiak, bizkarroiak, arroparen zikinkeria, ur eza, komunik ez,… Baldintza hauek izurriteak eta gaixotasun infekziosoak hedatu zituzten. Arriskuak sortu ziren lanean, leherketaren ondorioz edo bagoneten mugimenduengatik. Istripuei aurre egiteko, ospitale sarea eraiki zen.
Konklusioa
Bizi baldintza txarrek meatzarien arteko kontzientzia bultzatu zuten eta laguntza elkarteak eta sindikatuak sortu ziren. Horiekin ideologia berriak agertu ziren: sozialismoa, anarkismoa. Grebak egin ziren, ospetsuenetarikoa 1890ekoa. Langileek bizi baldintza duinak eskatu zituzten. Kontsumo kooperatibekin saiatu ziren aurre egiten elikagaien arazoari. Grebek eta salaketek kezka areagotu zuten gizartean eta alderdi politikoen artean. Txosten ofizialak egin ziren bizi baldintzak hobetzeko eta etxebizitza arazoari aurre egiteko. Etxe Merkeen legeak egin ziren XX. mendeko bigarren hamarkadan.
Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera
Sabino Aranak alderdi politiko berri baten estatutuak argitaratu zituen 1894an.
Hitz Gakoak
- “Euskeldun Batzokija”
- “Jaungoikua” eta “Lagizarra”
- Konfederazioa
- “Euskalerria”
Kontzeptuak
- Abertzaletasuna
- Konfederazioa
- Autonomia
Sarrera
Aldizkari batean argitaratua, eduki politikoa duena. Egilea Sabino Arana da. Jaio berria zen alderdi horren kontrako neurri zorrotzak jarri zituen martxan Espainiar gobernuak.
Garapena
Alderdi honen ideologia hiru zutabetan oinarritzen da: erlijioa, lege zarra edo forua, eta arraza eta hizkuntza. Lehenengo zutabea erlijioa da. Bigarren zutabea lege zarra edo forua da. Bi zutabe horiek antolatu nahi zituen harremanak armonian izateko. Aranarentzat bi arloak independenteak dira, baina erlijioa bestearen aurretik kokatu zuen. Beste alderdi batzuk aipatu zituen: euskal arrazez osaturikoa eta euskara hizkuntza bezala. Arraza XIX. mendeko kontua da. Euskara ikurra da planteamenduan. Azkenik, euskal lurraldeen artean konfederazioa sortu nahi zuen eta izena proposatu zuen: Euskalerria edo Euskeria.
Konklusioa
Elkartea alderdi bezala (PNV-EAJ) antolatu zen hurrengo urtean. Gobernuak mota guztietako ekintzak egin zituen euskal nazionalismoa zapaltzeko. Elkarteko lehen kideak hiriko behe burgesiakoak ziren. EAJ/PNV-n sartu zirenen artean beste ikuspuntu bat nagusitu zen: sotismoa, Ramon de la Sotaren bidez. Arrazaren aipamenak arazoak sortu zituen. Erlijioa arazoa izan zen hurrengo aldietan ezkerreko alderdiak gehitzeko zenbait proiektutan. Sinboloen arloan beste bat proposatu zuen Euskal Herria ordezkatzeko: Euzkadi.
Meatzarien Lan Baldintzen Borroka
Aldizkari honen egileak meategietako meatzarien lan baldintzen inguruko borroka azaltzen du.
/ Hitz gakoak: 1890ko greba. Barrakoia. Denda. Lan askatasuna./ Kontzeptuak: Giza klaseen arteko borroka. Marxismoa. Liberalismo ekonomikoa. Kapitalismoa./ Sarrera. Publikoa (aldizkari batean argitaratua). Eduki sindikalista (meatzarien bizitza baldintzen inguruko zehaztasunak egin) eta politikoa (kapitalismoaren kontraesanak eta botere politikoaren gabeziak seinalatu). Langileek egindako testua baina ez bakarrik langileena abiatuta. Eta aldizkari sozialista batean, “La Lucha de Clases”, Bilbon egindakoa. Garai hartan industria iraultza finkatuta Bizkaian eta enpresa berriak sortuak, batez ere metalurgiak, industrializazioaren jarraipena ziurtatuta zegoen./ Garapena. Meategiko lan baldintzak dira gai nagusia aldizkariko ale honetan. Aurretik komentatuak: zehaztu gabeko ordutegiak edo oso luzeak, atazaren moduan egiteak; eta bizimoduarekin erlazionatuak direnak, etxebizitzen egoera negargarria, ur korronteren eza,.../ Lanaren gogortasunez gain zein baldintzatan egiten ziren aipatu behar. Klima askotan oztopoa eguraldi txarra (ezinezkoa aire zabalean aritzea) eta beraz egun horietan ez sen soldata kobratzen. Hasieran amai gabeko lanaldia zen eta bakarrik greben bidez mugatuko litzateke 1890tik aurrera./ Bizitza baldintza desegokietan bi arlo aipatu: dendak (elikagaiekin erlazionatuta) eta barrakoiak (etxebizitza arazoekin). Elikagairi dagokionez, garai hartan txostenak egin, elikagaiak ez zirela nahikoa osasuntsu mantentzeko meatzarien egoera. Soldataren ia osoa erabiltzen zen elikadura ziurtatzeko, are gehiago familia bat izatekotan. Horrek gaixotasun infekziosoak bultzatu (tifusa, kolera eta abar), zuzenean erreketatik urak hartzeagatik. Meatzariak behartuta zeuden meategietako kantinan elikagaiak erosten (garestiagoak eta egoera txarrean). Kreditupean egin eta beti zorretan jabearekin./ Alderdiaren eta sindikatuen bitartez egin lan, Elkartze legea aprobetxatuz: UGT sindikatua; eta argitalpenen bidez, Imprenta legeagatik: “La Lucha de Clases”, “Adelante, El Socialista, Tierra y Libertad. / Meatzari askoren etxebizitzak aipatu, barrakoiak (egileak “peoien etxea” esan). Barrakoietako ezaugarriak deskribatzen ditu prezizioz: aire eza, loaldiak txandaka, langileen pilaketa, gaixotasunak transmititzeko baldintza egokiak, bizkarroien, arroparen zikinkeria, ur eza,…/ Lan baldintzei buruz zehaztu eta zalantzan jarri liberalismoa ekonomikoaren edo kapitalismoaren erroa, askatasuna. Horrela berriz kapitalismoak duen kontraesana agerian utzi sozialistek./
Argudio morala erabiltzen du egileak gobernu kultu bati ez zaiolako leporatu behar egoera tamalgarri horri aurre ez egitea. Espainiar estatuari asko kostatu erantzun egokia ematea. Lehenengo ikerketak egin eta gero pixkanaka lege berriak agertu, umeen lana debekatzeko: Gizarte erreformarako batzordea; Emakumeen eta umeen lan baldintzen inguruko legea), 10 urtetik beherako lana debekatzen zuena eta 10-14 bitartekoa arautu (bete ez); Gizarte Erreformarako Institutua; Lan ikuskaritza, bitartekorik gabe landuko zuena; Amatasun diru laguntza. / Konklusioa. Bizkaiko meategietako bizi baldintza txarrek bultzatu meatzarien arteko kontzientzia eta laguntza elkarteak eta sindikatuak sortu. Horien bidez ideologia berriak agertu, gizartea eraldatzekoak: sozialismoa, anarkismoa. Eskumako zelaira ere ailegatu arazoa, sindikatu katolikoak sortuz./ Ekintza praktikora eraman langileak eta horregatik grebak egin, ospetsuenetarikoa 1890koa, baina errepikatuta 1908ra arte. Langileek bizi baldintza duinak eskatu: ordutegi finkatzea (10 ordukoa), atazak desagertzea (lan kopuru bat markatzea lan egin aurretik), kantinak edo dendak desagertzea (askatasunez erostea), barrakoiak desagertzea (alokairuan izateko nahi zuten lekuan)… Hain ziren egokiak lehen grebetan bitartekari lana egin zutenek, Loma eta Zappino jeneralek, langileen errebindikazioak ontzat eman baitzituzten. Errebindikazioak errepikatu: 1903 (derrigorrezko barrakoi eta kantinen desagerpena, asteko soldata kobratzea); 1906 (9 orduko lan ordutegia, atazen desagerpena, ezohiko orduen soldata gehitzea); 1910 (9 orduko lan ordutegia)./ Soldata eskasek eta bizitza baldintza txarrek kontzientzia hartzera bultzatu meatzariak eta sindikatuak eta alderdi politikoak sortu. Kontzientzia horren sinboloa La Lucha de Clases aldizkaria, marxismoren kontzeptua azaltzen baitu: K. Marxen ikuspuntutik, giza klaseen arteko borroka, langileriaren eta burgesiaren artekoa./ Langileek giza klase baten kideak izatearen kontzientzia hartu eta ideologia propioa osatzen zuten mugimenduetara joko zuten, anarkismoa eta sozialismoa. Anarkismoak antolaketa finkorik lortu ez XX. mendeko bigarren hamarkadara arte baina sozialismoak arrakasta izan, sindikatuaren (UGT) eta alderdiaren bidez (PSOE). F. Perezagua “Agrupación Socialista de Bilbao”ren sortzailea eta Urtuellakoa 1887an sortu. Perezaguak parte hartu PSOEren lehen sortze kongresuan. Ondorioz, 1890an Bizkaiko Federazio Sozialista sortu. 1890eko grebanko arrakastarekin finkatu sozialismoaren garrantzia eta beste elkarte batzuk sortu. 1891ko udal hauteskundeetan zinegotzi aukeratua La Arboleda/Zugaztietan eta beste 4 Bilbon, lehen sozialistak estatu osoan. Bestalde, 1903an Tomas Meabe PSOEren “Juventudes Socialistas” sortu.