Bigarren Mundu Gerra: Kronologia, Guduak eta Ondorioak
Enviado por Jose Alejandro y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,95 KB
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
Gerrarako Bidea
Italiaren eta Alemaniaren arteko harremanak indartu egin ziren, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Potentzia biek babestu zuten altxatutako bandoa, eta horrek lankidetza-politika areagotu zuen. Horren ondorioz, Erroma-Berlin Ardatza sortu zen.
Hitlerrek Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin, eta geroago Italiak ere sinatu zuen.
Europako potentziek Alemaniaren eskakizun guztiak onartu zituzten, beste gerra bat piztu ez zedin. Horregatik esaten da, hain zuzen, baretze-politika.
Esan dezakegu, Alemaniak eta SESBek nazioarteko ordena aldatu zutela.
Gerraren eragile nagusia, Poloniaren inbasioa zen. Hitlerrek beste lurralde bat ere nahi zuen: Polonia. Baina Polonia babestuta zegoen. Defentsarako itun bat sinatu zuen Frantziarekin, eta gertuko arriskuaren aurrean, Britainia Handiak laguntza-itun bat sinatu zuen Poloniarekin.
Alemaniak ez erasotzeko ezkutuko itun bat sinatu zuen SESBekin. Itun horren babesean, Hitlerrek Danzig emateko eskatu zion Poloniako gobernuari, baina ez zioten eman. Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Hitlerrek uste zuen Europako potentziek gertaera gaitzetsi baino ez zutela egingo, baina Frantziak eta Britainia Handiak Poloniarekiko ituna abiarazi zuten. Horrela hasi zen Bigarren Mundu Gerra.
Alemaniaren Ofentsiba (1939-1941)
- 1939: Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
- 1940: Alemaniak Norvegia eta Danimarka inbaditu zituen. Alemaniak Belgika eta Herbehereak inbaditu zituen. Alemaniak Frantzia inbaditu zuen. Italiak Egipto inbaditu zuen.
- 1941: Alemaniak Grezia inbaditu zuen. AEBak gerran sartu ziren.
Bi fronte borrokalari sortu ziren: Ardatza (Italia, Alemania eta Japonia) eta Aliatuak (Britainia Handia, Frantzia eta AEB).
Alemaniako armadak hilabete batean inbaditu zuen Polonia, blitzkrieg (indar erasotzaile guztia fronteko puntu batean biltzean datza) izeneko taktika militar dinamikoari esker.
Aliatuen Garaipena (1942-1945)
Aliatuen Estrategiak
Ozeano Barean, aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanaleko Guduan, eta erasoari ekin zioten MacArthur jeneralaren igel-jauziak izeneko taktika erabiliz.
Aliatuek, Normandiako Lehorreratzea hasi zuten. Aliatuen xedea mendebaldean fronte bat irekitzea zen, Berlinera errusiarrak baino lehen heltzeko.
Gerra lehenbailehen amaitzeko gogoa izan zen Truman presidenteak eman zuen arrazoia, bonba atomikoa erabiltzeko agindua emateko. Bonbak Hiroshima eta Nagasaki Japoniako hiriak suntsitu zituen.
Gertaera Erabakigarriak
- Stalingrad: Alemaniarrek erregai gutxi zutenez, Kaukasoko petrolio-erreserbak nahi zituzten.
- Alamein: Afrika Korps Egipto konkistatzen saiatu zen, Ekialde Erdiko petrolioa kontrolatzeko.
- Midway: Ozeano Barean, japoniarren ofentsiba Koral itsasoko Guduan geldiarazi zuten aliatuek. Japoniarrak tranpa batera erakartzen saiatu ziren Midwayen, baina aliatuak segadaz ohartu eta Japoniako flota hondoratu zuten.
Bakearen Antolaketa
Aliatuak zenbait konferentziatan bildu ziren gerrak iraun zuen bitartean jarraitu beharreko estrategiak eta bakerako baldintzak adosteko. Konferentzia garrantzitsuenak Yaltan eta Potsdamen egin ziren.
Yaltako Konferentzia
Stalin, Roosevelt eta Churchillen mintzagaia naziengandik askatu ondorengo Europako egoera izan zen. Ekialdeko Europan, hauteskunde libre eta demokratikoak egiteko konpromisoa hartu zuen Stalinek. Alemania armadarik gabe geldituko zen eta lau zatitan banatuko zuten, zati bakoitza potentzia garaileetako batek administratuta. Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea proposatu zen.
Potsdamgo Konferentzia
Aliatuen arteko desadostasun handiak agerian jartzen hasi ziren. Hasieran itundutako mugak gainditzen zituzten lurralde-hedapenak proposatu zituzten.
Parisko Bakea
SESBek Polonia ekialdea, Baltikoko estatuak eta gainerako Ekialdeko Prusia hartu zituen.
Gerraren Ondorioak
Hildakoak 60 milioitik gorakoak izan ziren. Bigarren Mundu Gerran izandako hondamendi materiala askoz handiagoa izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Mendebaldeko Europak erabat galdu zuen munduko politikaren nagusitasuna; horri aurre egiteko, Europa bateratzearen beharra proposatzen hasi ziren Europan.
Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko harremanetan tirabira asko izaten hasi zirenez, Gerra Hotza delakoa sortu zen.
Nazio Batuen Erakundea
Lau helburu:
- Pertsona eskubideak babestu.
- Bakeari eutsi.
- Herrien determinazio librea.
- Herrien arteko lankidetza.