Bigarren Mundu Gerra eta Europako Blokeoaren Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,66 KB
Gerra hotza Bigarren Mundu Gerra ostean, Estatu Batuen eta SESBen artean sortutako lehia nagusitasuna lortzeko. Bigarren Mundu Gerraren amaieratik, Sobietar Batasuna desagertu arteko aldia. Mundua bi bloketan zegoen banatuta, bi superpotentzia: bloke mendebaldarra (Estatu Batuek eta Europako mendebaldeko herrialdeek osatua); bloke komunista (SESB).
Berlingo harresia Berlin bi sektoretan zegoen banatuta: mendebaldekoak kapitalistak eta ekialdekoak komunistak. Mendebaldekoak aberatsagoak ziren eta askatasun-erregimen zabala zuten. Horregatik ekialdekoak mendebaldera emigratzen hasi ziren; honek, ekialdekoak arduratzea ekarri zuen. Ondorioz, emigrazioa geldiarazteko, Berlingo harresia eraiki zuten.
Burdinazko hesia (Telon de acero) Gerra Hotzean, Europa erdibitu zuen muga ideologikoa da. Metafora hori lehen aldiz Winston Churchillek erabili zuen, 1946ko martxoaren 5ean, Fultungo hitzaldian: «Baltikoko Stettindik Adriatikoko Triesteraino, kontinentearen gainean Burdinazko hesia erori da».
Oihalaren bi aldeetan nork bere nazioarteko aliantzak garatu zituen, bai ekonomiarako bai defentsarako: Ekialdeko erdian Sobietar Batasuna kide garrantzitsuena zen. Mendebaldeko erdian Estatu Batuak eremuko botere ekonomikoa eta militarra zuen. Mendebaleko eta Ekialdeko Europaren arteko muga hesitu eta militartu bazen ere, Burdinazko hesiaren adibide eredugarriena (eta gogortuena) Berlingo Harresia izan zen, hiria bitan banantzen zuena.
Truman doktrina Ameriketako Estatu Batuek Gerra Hotzean bloke komunistaren aurka eramandako politikaren oinarria da, 1947an Harry S. Truman presidenteak sortua. Trumanek adierazi zuen AEBak