Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Bigarren Mundu Gerran (BMG) landuko diren arloak hauek dira: gerrarako bidea, Alemaniaren ofentsiba, aliatuen garaipena, bakearen antolaketa eta, azkenik, gerraren ondorioak.

Gerrarako Bidea

Gerra 1939tik 1945era arte iraun zuen. BMG bidean, baretze-politika egin zen; Alemaniak espantsio prozesua hasi zuen Europan. Europako potentziek Alemaniaren eskakizun guztiak onartzen zituzten, beste gerra bat piztu ez zedin. Alemaniaren eta Italiaren arteko harremana indartu egin zen. Potentziek altxatutako bandoa defendatzen zuten, eta horrek lankidetza politikoa areagotu zuen. Horren ondorioz, 1936an Erroma-Berlin ardatza sinatu zuten. Azaroan, Hitlerrek Japoniarekin Antikomintern ituna sinatu zuen, eta geroago Italiak ere sinatu zuen.

Hainbat gertaera izan ziren gerraren sortzaile. Hitlerrek zioen Alemaniak bizi-espazioa behar zuela, eta, horren ondorioz, Austria inbaditu zuen. Txekoslovakia inbaditzera ematea izan zen hurrengo urratsa. Sudeteetan alemaniar asko bizi zirenez, Chamberlainek Sudeteak Hitlerri eman zizkion. Baina Municheko Konferentzian, Frantziak, Britainia Handiak eta Italiak Hitlerren eskakizuna onartu eta Txekoslovakia osoa eman zioten. Hala ere, gerraren eragile nagusia Poloniaren inbasioa izan zen. Hitlerrek Polonia nahi zuen, baina horrek Frantziarekiko defentsa-itun bat sinatu zuen, eta gertuko arriskuen beldur, Britainia Handiarekin laguntza-itun bat sinatu zuen. Hitlerrek Danzig eskatu zion Poloniako gobernuari, baina ez zioten eman. 1939an, Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Orduan, Frantziak eta Britainia Handiak Poloniarekiko ituna martxan jarri zuten. Horrela hasi zen BMG.

Alemaniaren Ofentsiba eta Ardatzaren Konpainiak

1939an, Alemaniak Polonia inbaditu zuen; 1940an, Alemaniak Belgika, Herbehereak, Norvegia, Danimarka eta Frantzia inbaditu zituen, eta Italiak Egipto inbaditu zuen; 1941ean, Alemaniak Grezia inbaditu zuen, eta AEBak gerran sartu ziren.

Bi talde bereizten ziren:

  • Aliatuak: AEB, SESB, Britainia Handia eta Frantzia.
  • Ardatza: Japonia, Italia eta Alemania.

Ardatzak taktika batzuk zituen. Blitzkrieg da taktika horietako bat, eta tanke ugari erabiltzean datza.

Aliatuen Garaipena

1942. urtetik aurrera, aliatuek aurrea hartu zuten. Gertaera erabakigarri hauek izan ziren garaipenaren eragile:

  • Stalingrad: Kaukasoko petrolio-erreserbak nahi zituzten, baina Stalingraden konkistan huts egin zuten, eta funtsezkoa zen Volga kontrolatzeko.
  • El Alamein: Afrikako Korps-ek Egiptoko petrolioa nahi zuen, baina Rommel jeneralak El Alameingo gudua galdu zuen, eta Afrika Korps-en desagerpena ekarri zuen.
  • Midway: Ozeano Barean, Japoniaren ofentsiba Koral Itsasoko Guduan aliatuek geldiarazi zuten. Pearl Harbourren onik atera ziren hegazkin-ontzien garrantziaz jabeturik, japoniarrek tranpa batera erakartzen saiatu ziren aliatuak, baina hauek jabetu eta japoniarren flota hondoratu zuten.
  • Normandiako Lehorreratzea: Aliatuen xedea mendebaldean fronte bat irekitzea zen, Berlinera errusiarrak baino lehen heltzeko. Frontea hautsi eta Paris askatu zuten.
  • Guadalcanal: Japoniarrak geldiarazi zituzten, eta erasoari ekin zioten igel-jauziak taktikak erabiliz.

Nagasaki eta Hiroshima suntsitu ondoren, Japoniak errendizioa sinatu zuen.

Bakearen Antolaketa

Gerra bitartean, aliatuak hainbat bake-konferentziatan bildu ziren, jarraitu beharreko estrategiak eta bake-baldintzak adosteko. Bi konferentzia garrantzitsu eman ziren: Potsdamgoa eta Yaltakoa. Protagonista nagusiak Churchill, Stalin eta Roosevelt izan ziren.

Gerraren Ondorioak

Gerrak oso ondorio latzak ekarri zituen:

  • Hildakoak: 60 milioitik gorakoak izan ziren, eta zifra horretan ez dira sartzen gerrak eragindako zeharkako heriotzak.
  • Zaurituak: 35 milioi.
  • Desagertuak: 3 milioi.
  • Galera ekonomiko handiak.

Horren ondorioz, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen. San Franciscoko Konferentzian, lau helburu zehaztu ziren:

  • Pertsonen eskubideak babestea.
  • Bakeari eustea.
  • Herrien determinazio librea.
  • Herrien arteko lankidetza (UNESCO, UNICEF).

Entradas relacionadas: