Bigarren Industria Iraultza (1870 – 1914)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB

Iturri berriak erabiltzen hasi ziren aukera berriak ematen zituztenak: elektrizitatea eta petrolioa. Industria berriak INDUSTRIA SIDERURGIKOA: Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak (1856) ekoizpen prozesua izugarri abiarazi zuen, labe mota honek ekoizpen kosteak gutxitzen baitzituen (altzairu kopuru handiak merkeago ekoitzi ahal ziren). Ondorioz, siderurgiak garrantzi handia eskuratu zuen, arlo askotan baliogarria zelako industria hau (armagintzan, arkitektura, ontzigintzan, ingeniaritzan…)

ELEKTRIZITATE – INDUSTRIA:

elektrizitatea ekoitzi eta banatu ahal izateko sortu zen. Honi esker, garraio (trenbide elektrikoa, metroa, tranbia…) eta komunikabide (telefonoa, irratia…) mota berriak sortu ziren, eguneroko bizitza asko aldatuz.

KIMIKA – INDUSTRIA:

hainbat lehengai erabiliz (petrolioa esaterako), produktu berriak sortzen hasi ziren (botikak, dinamita, produktu sintetikoak (goma adibidez)…

GARRAIOEN SEKTOREA:

Energia iturri berriek, garraioen sektorean ere aldaketa izugarriak ekarri zituzten, besteak beste, garraiobide berriak sortu ziren petrolioa erregai gisa erabiltzen zituztenak: automobilak eta hegazkinak.

Industria potentzia berriak:

Altxatu ziren industria potentzia gisa: AEB eta ALEMANIA.

Bestelako aldaketak

S.A.ren sorrera: Iraultza hasieran enpresak txikiak ziren (familia – enpresak). Ordea, industriaren garapenak hazkundea exijitzen zuen, eta familiek zailtasunak zituzten euren kabuz hazkunde horreri erantzuteko, eta makina berriak erosteko. Ondorioz, beste familia batzuekin elkartu ziren, SOZIETATE ANONIMOAK deituriko enpresa handiak sortuz. Enpresa – kontzentrazioa: Horretaz gain, iraultzak aurrera egin ahala, enpresak handitzeko eta merkatuak kontrolatzeko grinak enpresa – kontzentrazio prozesua sortu zuen, hainbat enpresak bat eginez.

TAYLORISMOA

XIX. mende amaieran Taylor ingeniari estatubatuarrak sortutako lan metodologia zientifikoari deritzo. Sistema honen helburu nagusia produktibitatea handitzea zen, eta horretarako ekoizpen prozesua atazatan banatu zuen. Langile bakoitza ataza bateanespezializatzen zen, eta egiten zuen lanaren arabera kobratzen zuen. Era berean, ataza bakoitzaren iraupena guztiz kronometratuta zegoen.

FORDISMOA

XX. mende hasieran Henry Ford enpresaburu estatubatuarrak sortutako serieko ekoizpena sistemari deritzo. Fordismoak taylorismoa hobetzen zuen, izan ere, ataza bakoitzaren artean zegoen denbora galera ekiditu zuen, muntaketa – kateak sortuz. Produktua langile batetik bestera joaten zen, kate horren bitartez gelditu barik, eta horrek denbora laburragoan produktu gehiago egitea ahalbidetzen zuen, ondorioz, produktu horien prezioa jeitsiz.

Industria Iraultzaren ondorioak

XIX. mendeko demografia hazkunde bizkortua Industrializazioarekin batera, biztanleriaren hazkundea areagotu egin zen: Hilkortasun Tasaren bat – bateko jeitsiera eta bizi itxaropenaren handitzea (35 urtetik 50 urtetara), medikuntza aurrerapenak edota higiene hobekuntzen ondorioz. Ugalkortasuna areagotzea, bikoteen ekonomia egoera hobeagoaren ondorioz.

Migrazioak

Barne migrazioak (landatik – hirira): nekazaritzaren mekanizazioaren ondorioz, nekazari asko lanik gabe geratu ziren eta hirietara emigratu behar izan zuten lan bila (nekazal exodoa). Kontinente arteko migrazioak (transozeanikoak): baina industrializatzen ari ziren europear hiriek ezin zuten exodo handi hori hartu, eta beraz, emigrante asko beste kontinente batzuetara joan behar izan ziren, garraioen garapenaz baliatuz (gogoratu itsasontzi berriak…). Helmuga garrantzituenak honakoak izan ziren orden honetan: Amerika (AEB, Kanada, Argentina, Brasil…), Australia eta Zelanda Berria.

Klase Gizartearen sorrera

Hiru klase nagusi sortu ziren: goi klasea, erdiko klasea, eta beheko klasea. Goi klasea: Aristokratak eta Goi burgesia. Erdi klasea: Behe burgesia. Behe klasea: Langileak (Proletariotza) eta Nekazariak.

Langile – mugimenduaren sorrera

Industrializazioak, era berean, langile – mugimendua sortu zuen, hau da, soldatapeko langileek beren lan eta politika egoera hobetzeko eginiko ekintza kolektiboen multzoa. Izan ere, aurretik ikusi bezala, langileen lan eta bizi baldintzak oso kaxkarrak ziren: AEBko meategietako ume langileak (1911) Soldata oso baxuak (batez ere emakumeek eta haurrek) Lanaldi oso luzeak (12 ordu baino gehiago egunean) Ingurune osasungaitzetan lan egin Gizarte – segurantzarik ez gaixotasun, langabezi edota erretiro egoeretarako Tratu txarrak.

Lehen ekintzak

Ludismoa: XIX. mende hasieran, Ingalaterran indarra hartutako langile – mugimenduari deritzo. Makinak apurtzean zetzan, langileek kaleratzeen eta soldata baxuen erruduntzat makinak baitzituzten. Denborarekin, antolamendu falta zela eta, mugimendu honek garrantzia galdu zuen, eta langileak sortzen ari ziren sindikatuetan afiliatzen hasi ziren. Sindikatuak: langileen elkarte antolatuak dira, ugazaben aurrean langileen eskubide eta interesak defendatzen dituztenak. XIX. mendera arte, langileek elkartzea debekatuta zuten, ordea, XIX. mende hasieran eskubide hori eskuratuko zuten lehenengo aldiz Britainia Handian, eta geroago Europako beste toki batzuetan. Horrela lehenengo sindikatuak sortzen hasi ziren langileen ekintza kolektiboak gidatuko zituztenak (grebak adibidez). Greba: langileen jardueraren gelditze kolektiboari deritzo, lan baldintzetan hobekuntzak aldarrikatzearen helburuarekin edota murrizketa sozialen aurka protestatzeko helburuarekin.

Lan ideologiak:

Marxismoa: Karl Marx eta Engels Anarkismoa: Proudhon, Bakunin eta Kropotin

Entradas relacionadas: