Berrotako Udak: Jone eta Mirenen Istorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Jone Gauma, Gazteizen bizi den nerabe bat da. Urtero gurasoekin Berrotara joaten da uda pasatzera, baina aurten nahiago du Gazteizen lagunekin geratu eta igerilekura joatea, gurasoekin baserri batean uda pasatzea baino. Azkenean, amak konbentzituta, Berrotara joatea erabaki du, baina aurtengoa hara doan azken urtea izango da.

Ganbara txukuntzen ari zela, Mirenen Urkiolarenak izandako eguneroko batzuk aurkitu zituen, kasualitatez, eta haiek irakurtzen pasatzen du Berrotako egonaldia. Azkenean, eguneroko horiek txukuntzea eta kopiatze lanak egitea erabakitzen du. Kontakizun nagusia Mirenen egunerokoan ageri dena da. Jaio zenean, bere benetako gurasoek moja batzuekin utzi zuten, eta adopzio familia batek hartu zuen. Baina familia berri honen baldintza ekonomikoak ez ziren oso onak, eta Berrotan bizi zen Julian jaunari saldu behar izan zioten Miren. Bertako familiak ez dio beharrak agintzeko baino hitz egiten. Amona zen ondo tratatzen zuen bakarra. Aitzitik, Miguelek eta Anak ez zioten kasu handirik egiten. Oraindik umea baino ez zenean iritsi zen Berrotara Miren, eta han igaro zituen urte luzeak. Zelaitxo deitzea gustatzen zitzaion toki ederra aurkitu zuen baserritik hurbil, eta han ordu ugari igaro zituen haize gorriari begira. Behin Ana (ahizpa ordea) hizketan hasi zitzaion, eta herriko mutil batek, Jesusmarik alegia, haurdun utzi zuela kontatu zion Mireni, eta haurdunaldia gurasoengandik ezkutatzeko laguntza eskatu zion. Umea jaiotakoan, errekara botatzeko asmoa zuen Anak. Miren ez zegoen guztiz ados ideia horrekin, baina Anak bere aitari Mirenen askatasuna eskatuko ziola esan zionean laguntza eskaintzea erabaki zuen. Bien bitartean, Miren sekretuki Miguelekin (neba ordea) maitemindurik dago, baina ez dago ziur mutilak beragatik gauza bera sentitzen duen ala berak nahi duenerako erabili baino egiten ez duen. Baina Anaren sekretura itzuliz, denbora joan ahala bere sabela gero eta handiagoa egiten da eta ezkutatzen zailagoa. Azkenean, umea jaiotzean sekretu izateari uzten dio, oihuka eta zarataka hasten delako. Haurra goizegi ateratzen denez, hilik ateratzen da, zazpikia baino ez zen. Amona zegoen jabetzean, bihotzekoak jota eskaileretan behera jauzi eta bertan hil zen. Mirenek Berrotan zuen lagun bakarra galdu zen. Hainbesteko zalapartaren artean, Julian gelatik irten eta haurra ikusten du. Aita nor den galdetzen dio Mireni, eta, azkenean, hainbat kolpe jaso ondoren Mirenek Jesusmari dela aitortzen du. Egun batzuk geroago, Jesusmari hilik aurkitzen dute basoan.

Entradas relacionadas: