Berridazketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,19 KB

BERRIDAZKETAK 3:

1. . Hori erantzun zidan Anek

  • Anek erantzun zidan jarri zizkiguten galderak zailak baino zailagoak zirela.

2. Nik zuek baino zaharragoa naiz. Ez didazue sinetsi nahi, ezta?

  • Nahiz eta ez didazuen sinetsi nahi, zuen aldean zaharragoa nahiz.

3. Garrantzi handiko laria eman digute. Ondo ere ondo egiten saiatu behar dugu

  • Garrantzi handiko lana eman digutenez gero, ahal eta ondoen egiten saiatu behar dugu.

4. Haren proposamena egokia dela? Bada, nik neuk ez dut uste batere egokia denik

  • Nik haren proposamenari ez deritzot batere egokia.

5. Dantzalekutik irteteko haserre agindu ziguna atezaina izan zen

  • Dantzalekutik haserre irtenarazi gintuena atezaina zen.

6. Zoritxar asko izan zituen. Antza denez, horregatik hasi zen Kerman edaten

  • Antza denez, zoritxar askoen ondorioz Kermanek edateari eman zion.

7. Hango lagun hura nolakoa den? Bada, hark ere ederretik daukana dauka tuntunetik

  • Hango lagun hura eder bezain tuntuna da.

8. Jokoan gogoz aritzeko. Agindu hori eman die entrenadoreak jokalariei. Besterik ez

  • Entrenadoreak jokoan gogoz jardun dezaten besterik ez dio agindu jokalariei.

9. Zergatik didan hainbesteko gorrotoa? Egia esan, ezin dut ulertu

  • Ezin dut ulertu zergatik gorrotatzen nauen hainbeste.

10. Diru asko irabazi eta gehiago nahi izan. Hori gertatzen zaigu

  • Zenbat eta diru gehiago irabazi orduan eta gehiago nahi dugula gertatzen zaigu.

BERRIDAZKETAK 4:

1. Aspertuta zaudela? Irten zaitez, bada, kalera!

  • Aspertuta bazaude, kalera irten besterik ez duzu.

2. Askoz hobe zenuke ikastetxe hau utzi eta beste batean ikasturte berriari ilusioz heltzea

  • Askoz hobe zenuke ikastetxe hau utziko bazenu eta beste batean ikasturte berriari ilusioz helduko bazenio.

3. Hau esan edo bestea esan, nik aurrera egingo dut beti

  • Esaten duzuna esaten duzula ere nik beti aurrera egingo dut.

4. Milaren bat lagunek hartu zuten parte Donostiako lasterketa ospetsuan

  • Mila lagun inguru izan ziren Donostiako lasterketa ospetsuan parte hartu zutenak.

5. Horrek bere urtebetetzea jaialdira ni gonbidatu? Ez dut uste!

  • Ez dut uste horrek bere urtebetetze jaialdira gonbidatuko nauenik.

6. . Hori galdetu dit

  • Galdetu dit ea etorkizunari beldur diodan.

7. Ondo ikasteko, irakurri ez ezik idatzi ere egin behar didazue zatirik garrantzitsuenak

  • Ondo ikasteko, irakurtzeaz gain idatzi ere egin behar dituzue zatirik garrantzitsuenak.

8. Baina, baina… Nola esan daitezke astarkeria horiek!

  • Astakeria horiek esatea ere!

9. Zeureak izaten dira beti mahai gaineko paperak. Oraingoan ere bai

  • Oraingoan ere norenak eta zureak izan behar mahai gaineko paper horiek!

10. Jaialdi horretara joateko gogo handia duzula? Neuk ere bai!

  • Jaialdi horretara joateko zuk adinako gogoa daukat nik.

Entradas relacionadas: