Berrezarpenean eta Euskal Nazionalismoan Oinarritutako Azterketa

Enviado por Aitor Rodriguez y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,71 KB

4. GAIA: Berrezarpenerako Erregimenaren Oinarrizko Funtzionamenduak (1875-1872) Berrezarritako Erregimenaren Oinarria eta Funtzionamenduak

1. Borboien dinastiaren itzulera

Saguntokomatxinadan Alfonso XII. Espainako errege izendatu zuten, eta armadaren babesa lortu zuen. Canovas del Castillosek manifestu batean esaten du erregea dela Espainiaren arazoetako irtenbide bakarra, burgesiari dei egin zion.

2. Canovas del Castilloren lehengo neurriak

  • Lehenengo neurriak Elizaren babesa lortzeko izan ziren.
  • Oposizioko egunkariak eten egin zituen.
  • Polizia berria eta auzitegi bereziak ezartzea inprimategietako delituetarako.
  • Armadaren ezabatutako agintariak berriro hartu eta funtzionarioen garbiketa egin zuen.
  • Erregea Armadaren buru gorena izango zen.

3. Eratzeko prozesua

Gorteek konstituzio berria sufragio unibertsalekin egin nahi zuten, baina gero hori tramite hutsa izan zen. Canovas-ek bi premisa ipini zituen: monarkia alderdi politikoengainetik zegoen eta hori ezin izan zen eztabaidatu. Monarkiak eta Gorteek edozein testu gainetik zeuden. Lehenengo hauteskundeetan %90 liberal-kontserbadoreak izan ziren.

4. 1876ko konstituzioa

  • Aginteak ez zeuden ondo banatuta.
  • Monarkia gobernu burua izendatzeko ahalmena.
  • Azaletik askatasun politikoak.
  • Bi ganbarako parlamentua.
  • Senatariak bizi arte senatari.
  • Estatu konfesionala zen beste erlijio batzuek izatea onartu arren.

Ondorioa: 1925an Primo de Rivera konstituzio hau kendu zuen.

5. Canovas-en sistema politikoa: txandakatzea eta alderdi-bitasuna

Konstituzioa burujabetza partekatua nahi zuen, Erregearena eta Gortearena, eta beste aldetik alderdi ofizialak. Canovas ingelesen moduan bi alderdi bildu nahi zuen gobernuan txandaka aritzeko. Handikien alderdiak izango ziren masa-partiduekin zerikusirik gabe eta beren diputatuek beteko zituzten ia gehien Kongresuko jesarlekua. Burges garrantzitzuen hautesleriak babestuko zituen. 1878ko hauteskunde-legeak zentsuko sufragioa berrezarri zuten. Biztanleen %5ek besterik ez zuten parte hartzerik izango. Canovas izango zen alderdi liberal-kontserbadorearen eta bere ezkerrean Sagasta izango da liberal-fusio zaleen burua.

6. Zentralismoa eta kontrol ideologikoa

  • Hertsatze (opresor, no libertad) politikoa, agintekeria eta zentralismo politiko-administratiboa nagusitu ziren.
  • Foruak indargabetu ziren, soldaduska egin behar zuten eta aurrekontuetako diru ekarpenak ordaindu beharra zuten.
  • Madrileko zentralismoa ezarri zuten.
  • Herrietan jabedunak hartze zuten erabakiak.
  • 30.000 biztanletik gora, alkateak erregeak hautatzen zuen.
  • Probintzia eta udaletako aurrekontuak, gobernuak onartu behar zituen.
  • Inprimatzeko askatasuna kendu zuten 200 orrialdetik bera.
  • Oso arazo sistemari delitua bihurtu zen.

7. Hauteskunde ustelkeria

  • Hauteskundeak manipulatuak egoten ziren.
  • Faltsutze iraunkorra: produkzio sistema kapitalista eta jabetza pribatua defendatzen zuten.
  • Madrilen bi alderdien lidergoak.
  • Espainia landetan jauntxoek kontrolatzen zuten aginteak.
  • Parlamentu egokia bilatu behar zen borondate nazionala faltsutuz.
  • Hautagaiak ia ziur zeuden irabaziko zutela.
  • Iruzurra: hertsatzea, indarkeria, botoak erostea,…

8. Jauntxokeria

  • Antzinako jauntxoen harremanaren hondakina zen.
  • Jauntxoek nekazariak menpean hartuta zituen, hauen bizitza eta ondasunen benetako jabea baziren.
  • Eremu geografiko, ekonomiko eta sozial batean errotuta zegoen.
  • Estatuaren aurrean gizarte horren bitartekariak ziren.
  • Madrilen zeuden bitartean, bere eremuan finko jarri ziren.
  • Herrialdeetan itzal handikoak ziren eta diputatu edo ofizial aldeko botoak bildu eta hauteskundeak moldatzen zituzten.
  • Zegokien gobernadore zibilarekin edo Madrilgo pertsonaiekin harremanetan mesedeak eta opariak banatzen zituzten botoen truke.

9. Erregimenaren bilakaera

  • El Pardoko Ituna: Sagasta Canovasekin akordioa egin zuen alderdiak txandakatzea bermatzeko.
  • Maria Kristina erregentzia errege ordea 1902 arte bere semea tronoa 1902 jarri zenean.
  • Kontserbadoreak eta liberalak txandakatuz gobernatu zuten, baina Sagasta erregearekin konfiantza berezia zuen.
  • Sagastak 5 bider gobernatu zuen eta nolabait erregimena demokratizatu zuen.
  • Bilera eta adierazpen askatasunaren legea.
  • Prentsa-legea.
  • Sindikatu-askatasunetako legea.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.

5. GAIA: Euskal Nazionalismoa

Gizarte- eta Ideologia-Oinarrizkoak

Euskal Herriko nazionalismoa, foruak defendatzeko sortu zen, baina nazionalismo katalanaren ez bezala, burgesia modernoa ez zuen parte hartu. 1876an foruak indargabetu ziren eta bi erreakzio sortu ziren: batetik, amore emanez, egoerari etekina atera eta bestetik, foruak osorik berreskuratzearen aldera. Azkenekoak, gerra karlistaren galtzaileak ziren. Tradizio baserritarri eusten ziotenak eta industri fenomenoaren kontra. Foru osoak defendatzea (euskal izaera) defendatzea zen. Hauen historiagile iragana idealizatu zuten eta “urrezko garaiaren mina” nahi zuten. Industrializazioa eta etorkinak euskal gizartearen giza ikusten zituzten, gobernu liberal espainiola bezala.

EAJ

Sabino Arana XIX. mendeko azken hamarkadan ideia hauek bildu eta koherentzia eman zioten. Herria “ezberdina” da beste arraza batekoa eta beste hizkuntza batekoa. Foruak osorik berreskuratzea erabateko buru jabetza berreskuratzea zen, independentzia alegia, eta hori Lege Zaharrera bueltatzea zen. Eusko abertzale leloa “Jainkoa eta Lege Zaharra” zen. 1895ean Eusko Alderdi Jeltzalea fundatu zen, lurraldean tradiziozko antolamendu juridikoa berreskuratzeko borondatearekin. Baina ez zuten ezer lortu. Bere jarraitzaileak ziren Bilboko burgesia txiki tradiziozalea, baina burgesia modernoago eta industrialerantz behar zuten. Orduan azaldu ziren independentziaren defendatzaileak eta autonomiaren defendatzaileak. Azken hauek hiritarrak eta industriakoak, dirudunak nagusitu ziren EAJren kontrolean. De la Sota, ontzigilea honen buru zen.

Bi jarrera nahasita orekan egon ziren hamarkadatan

Euskal abertzaletasunaren sorrera

XIX. mendean euskal abertzaletasuna Bizkaian bakarrik zegoen. Euskal naziotasuna arrazan, hizkuntzan, legeak, izaeran eta usadioetan oinarritzen zuten. Sabino Arana esaten zuen, mundu modernoaren aurrean defendatzeko modu bakarra espainierekiko edozein lotura haustea zela eta independentzia ere bai. Independentzia Euskal gizartea babestuko zuen laizismotik, etorkinengandik eta industrializaziotik. Sabino Aranaren abertzaletasuna etniazale eta baserri zaletik zetorren, baina beste aldetik Ramon de la Sota liberalismo foru zaletik zetorrena azaldu zen. 1906an Sabino Arana hil eta 3 urtera, lehengo biltzarra egin zuen EAJtak. 1904an Eusko Gazteria eta lehenengo batzokiak sortu ziren. Bi sektore desberdin azaldu ziren: Euskalduna Ramon de la Sotaren pragmatikoaren organoa zen eta Aberri fundatzailearen anaia baserritar eta modernotasunaren kontra Luis Aranak gidatutako independentzia zaleena. 1910ean EAJ zatitu zen, Askatasuna taldeak (nazionalismo laiko eta errepublikanoa) alderdia utzi zuenean. Zatiketa horrek ez zuen iraun eta bigarren errepublika arte ez zuen arrakastarik izan. Eusko abertzale ekintza (ANV-EAE) sortu zuen beste talde batek izpiritu laizista berarekin.

NAZIONALISMOAREN LEHENEGO AGERPENA GIZARTEAN

1918ra arte nazionalismoa fenomeno Bizkaitarra zen soilik. Gero Gipuzkoan azaldu zen eta Araban Bigarren Errepublika arte ez zen nabarmendu. 1907tik aurrera Angel Zabala buru zuenean abertzaletasuna gora egin zuen. Independentziaren helburua, foruak osorik berrezartzean zen, baina betse aldetik Ramon de la Sota (moderatuagoa) babes ekonomikoa ekarri zuen eta hauteskundeetan aukera gehiago izango zuen. Karlismo desartikulatuta zegoen eta nazionalismoa gora zihoan eta sozialismoaren aurkako barrera bakarra zen. EAJtak eta burgesia libre kanbista laguntzarekin Gregorio Ibarretxe abertzalea izendatu zuten Bilboko alkatea. 1916an de la Sota Luis Arana baztertu eta eusko elkarte abertzalea izena hartu zuten. Autonomismoa eta nazionalismoa ziren garrantzitsuenak. Mundu lehenengo gerran euskal burgesia aberastu zen eta euskal abertzaletasuna nazionalismo burges giza finkatu zen. Nazionalismo pragmatiko horrek industrializazioa apoilatu zuen eta landatarretik urrundu zen eta bertako kultura bultzatu zuen. De la Sotak Hermes aldizkarian hau dena azladu zuen, baina Eli Gallastegi beste astekari batean aberri erantzun zion. Sabinoren etniaren aldeko balioak eta independentzia babesten zuen, baina 1921ean alderditik bota zuen erradikal izateagatik. Gallastegiren eta Aranaren abertzaletasun erradikalak gogor egin zion aurka Primo de Rivera jeneralaren diktadurari, sektore pragmatikoak ekintzak eten zituen bitartean. Erregimena erortzean abertzaletasunaren bi adarrak adiskidetu ziren 1930ean. EAJ berriztatuan bildu eta protagonismoa handia izan zuten Bigarren Errepublikan.

LANGILEEN MUGIMENDUA ETA SOZIALISMOA EAN-N

Langileen eta ugazaben arteko harreman paternalista aldatu egin zen industrializazioarekin eta imigranteen etorrerarekin. Langileek denbora asko behar izan zuten bere mugimendua antolatzeko. 1886an Facundo Perezauak lehenengo elkarte sozialista sortu zuen (Bilbon). Gero proletarioen bizia eta bizi zailtasuna nabarmendu egin zen eta gatazkak hasi ziren, meatze-zona batez ere. Beste aldetik, sozialismoa indar politiko bihurtu zen. Bizkaiak, garrantzi handia izan zuen, baina 1871n Manuel Orbe Bilbo udalaren PSOEko lehengo zinegotzia izan zen. Meatzarien lehenengo gerra garrantzitsua 1890ean izan zen eta emaitza onak ekarri zituen langileentzat, baina 1892koa porrot egin zuen. Sindikalismoa gero eta erradikalagoa zen eta 1911ra arte ez zen finkatu. XIX. mendeko amaieran sindikalismo sozialista Donostian sartuta zegoen eta Eibarren ere. Hemen armamentu-industria garrantzitsua zuen eta tradizio antiklerikala, honek sozialismoa apoilatu zuen. XX. mendearen hasieran, 1910ean meatzari-grebak arrakasta itzela izan zuen. Canalejasen gobernuak esker osoaren laguntza behar zuen Elizaren aurkako politika babesteko, Euskal Herrian erreakzioa sortu zuten abertzaleen artean eta euren sindikatua sortu zuten (Euskal Langileen Alkartasuna ELA). Euskaldun langileentzat zen, ideia abertzaleak zituzten eta Elizaren hurbil. Beraientzat sozialismoa imigranteetan sustraiturik zegoen eta Euskal Herritik urrun mantendu behar zen. Baina sozialisten barruan imigranteak eta euskaldun autoktonoak zeuden, adibidez Tomas Meabe. Meabek, Juventudes Sozialistas de España sortu zuen eta Lucha de clases astekaria ere. 1915ean Euskal sozialismoa Perezaguaren erradikalismotik Indalecio Prietoren moderantismora joan zen. Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten 20 urtetan. 1917an greba egin zen Gobernua kolokan jartzeko. Prietok, porrota ikusita, argi ikusi zuen ez zela komeni sindikatu-egitura gobernuen aurkako gatazka politikoekin arriskuan jartzea. Gainera, inflazioarengatik eta boltxebikeen garapenagatik langile-sindikatuek garapen handia izan zuten. Sozialistak, anarkistak, katolikoak eta abertzaleak hazi ziren. EAEn anarkismoa indar oso txikia izan zuen, ez Katalunian bezala. 1919an, sozialisten moderantismoa aprobetxatuz greba antolatzen saiatzen zen, baina ez zuen lortu, bakarrik komunistek erradikalak biltzea lortu zuten, Perezaguaren erradikala, adibidez Perez Solis eta Dolores Ibarruri. Baina gainerako buruzagiak Prietoren eta II. internazionalaren aginduetara gelditu ziren. 1921eko krisiak narriatu (empeoro) egin zituen lan-baldintzak. Lehen Mundu Gerran Espainiako neutraltasuna oparotasun erraza ekarri zuen, baina amaitutakoan soldaten murriztapenak handitu ziren. Komunistek ez zuten une hori aprobetxatzen jakin, sozialistak ahulduta egon arren. Primo de Riveraren diktadura ezarri zenean anarkismoa suntsitu eta legez kanpo gelditu zen eta sindikalismoa askeak eta katolikoak indarra hartu zuen. Dena den, UGTren esker komite paritarioak kontrolatu eta Largo Caballero sozialista kargu ofizial baterako izendatu zuten. Gertakari horiek guztiak lagungarriak izan ziren sozialistak sendo finkatzeko eta horrela II. Errepublikako eskerreko alderdi garrantzitsua izateko.

Entradas relacionadas: