Beroketa orokorra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB
8.Entrenamendu prozesuko zati nagusiak
Entrenamendu prozesua eta planifikazioa neurri ezberdinetako unitatetan banatuta dago. Horrela, unitate laburrak (saioa eta mikrozikloa), luzeak (urteko eta urte askotako planak) eta tartekoak (mesozikloa eta makrozikloa)
Izan ditzakegu.
8.1.Mikrozikloa: Zenbait saioz osatutako unitate laburra da. Gehienetan, aste bateko iraupena izaten duen arren, hiru edo hamalau egunetakoak ere izan daitezke. Mikloziklo barneko saioek elkarren arteko eragina izango dutenez, kontutan izan beharko ditugu hainbat faktore: bolumen eta intentsitate neurriak, aktibitate eta kargen alternantzia,errekuperazio kapazitatea (alderdi etakualitate ezberdinetatik errekuperatzeko erabili dezakegun aktibitatea eta horretarako eskaindezakegun denbora...), kargen maiztasuna (flexibilitatea egunero, indar lana bi, denboraldiko fasea (denboraldi hasieran bolumen lana nagusi, eta txapelketa fasean berriz, lan trinkoa)...
8.2.Mesozikloa:Zenbait mikrozikloz osatutako estruktura da. Izaera berdintsua duten mikroziklo multzoari mesozikloa deituko diogu. Adibidez, bolumen lana nagusi duten bost mikrozikloko multzoari –bost aste-.
8.3.Makrozikloa: Denboraldian zehar maila edo errendimendu gorenean egin nahi den zati zabal bakoitzak makrozikloa osatzen du.Ondoren, saio baten zatiak azalduko ditugu:
Saioa: Entrenamenduaren oinarrizko unitatea da. Kirolariaren mailaren edo denboraldiko fasearen arabera ezberdinak izango dira saioetan landu beharreko edukin-kopurua eta edukinen ezaugarriak, eta baita saio-kopurua ere.
1.BeroketaBi atal nagusi bereizten ditugu:
1.1. Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea.Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:-Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.-
Mugikortasun eta malgutasun ariketak
Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara.-
Intentsitate handitze ariketak
Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara.
2.Zati nagusia: Saioaren helburuak lortzeko erabiliko dugun zatia da. Zati honetan, helburu bakar bat (potentzia aerobikoaren hobekuntza) edo helburu ezberdin asko izango ditugu (teknika, flexibilitatea)
3.Lasaitze zatia: egoera fisiko eta sikologiko normalera bueltatzeko erabiliko dugun zatia.Gehienetan, erlajazio eta flexibilitate aariketa eta hizketaldi lasaien bidez burutuko den zatia izango da. Beraz, azken zati honetan ere gogoeta eta analisirako tartea kontutan izan beharko dugu.