Barrokoa: Musika Estiloaren Bilakaera eta Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,73 KB

Barroko Goiztiarra (1580-1630): Polifoniaren Kontrako Barrokoa

  1. Errenazimentuaren kontrapuntuari uko egiten diote. Hitzen balio afektiboa musikaren bitartez adierazten da.
  2. Musika modaletik musika tonalerako aldaketa dago, hori dela eta, armonia esperimentala eta aurreformala hazten da.
  3. Disonantzien bilaketa.
  4. Baxu jarraituaren erabilpenaren hasiera.
  5. Polikoralismoaren sorrera, hau da, koruen erabilpena.
  6. Musika lanak laburtzen dira.
  7. Musika instrumentalen eta ahozko musikaren arteko desberdintasunak hazten dira. Ahozko musika instrumentalaren gainetik nagusitzen da.

Ezaugarri guzti hauekin tamaina handiko konposizioak egitea zaila zen. Monteverdi garai honetakoa da.

Barroko Ertaina (1630-1680): Opera eta Kantataren Garaia

  1. Ahots musika eta musika instrumentala maila berean.
  2. "Bel canto" agertzen da. Abesteko estilo bat da. 3. etapan Händelen laguntzaz goraipatuko da.
  3. Operarekin hasteko 3 estilo agertzen dira:
    • Errezitatua: Florentziako Bardi-ren Cameratan asmaturiko sistema da. Operan eta kantatan errezitatzeko balio du. Olerki bat erdikantatuz deklamatzea bezalakoa da. Baxu jarraituaren laguntza izaten du. Operaren estilo eta zati bat da, narrazioa kontatzeko balio duena.
    • Ariosoa: Kantatzeko modu hau errezitatua baino apaindura gehiago dauka. Ez da oso deklamatua, baina ez da aria bezain abestua.
    • Aria: Barrokoan testura abesteko hirugarren modua da. Doinuari apaindurak jartzen zaizkio. Akzioa emateko eta sentimenduak adierazteko balio du.

Barroko Beranta (1680-1730)

  1. Musika instrumentala ahots musika baino nagusiago egiten da.
  2. Forma musikalak handitzen dira, tonalitatearen garapenari esker.
  3. Erritmo mekanikoa markatzen hasten da.
  4. Estilo kontzertatuan bakarlariak abesten zuten.
  5. Tonalitatea guztiz ezarrita dago. Modu maiorrean eta minorrean agertzen da.

Musika Instrumentalaren Garapena Barrokoan

Polikoralismoa: Koro bat baino gehiagoren arteko borroka.

Kontzertu grossoa barrokoan zehar garatzen da. Momentu honetan, ganbera musika eta sonata a trio zeuden. Sonata a trion hiru instrumentu eta baxua daude; musika ganbaran, berriz, hiru instrumentu baino gehiago daude eta gela txiki batean jotzeko egina dago. Kontzertu grossoak sonata a trion dauka jatorria. Musika ganbara eta sonata a trio banatzean bi talde sortu ziren: concertino eta kontzertu grosso. Talde hauen arteko elkarrizketen eraginez kontzertu grossoa garatzen da, beraz, kontrasteak agertzen dira eta horiei kontzertu grosso deritzegu. Normalean kontzertuak 3 mugimendutan banatzen dira arina-lento arina, baina Corellik 3 mugimendu baino gehiagotan banatzen du.

Suitea: Askotariko izaera eta erritmoa duten zenbait dantza obra batean bateratzea da. Horrek kontraposizioaren zentzu dramatikoa ematen dio piezari.

Sonata: Corellik horrela antolatu zuen: baxua-allegro-moderato-bizia. Kontrastea agerian dago eta 3 sonata mota daude: solorako, duorako eta triorako sonata.

Concertoa: Orkestra barrokorako forma da, elkarri kontrajarritako hiru mugimendu osatuta: allegro - motela - allegro. Piezaren oinarria tuttiaren eta concertinoaren arteko kontrastea, elkarrizketa bat da. Concertinoaren barruan kontzertu grosso eta kontzertu solo motak bereizten dira.

Errezitatua: Florentziako Bardi-ren Cameratan asmaturiko sistema da. Operan eta kantatan errezitatzeko balio du. Olerki bat erdikantatuz deklamatzea bezalakoa da. Baxu jarraituaren laguntza izaten du. Operaren estilo eta zati bat da, narrazioa kontatzeko balio duena.

Ariosoa: Kantatzeko modu hau errezitatua baino apaindura gehiago dauka. Ez da oso deklamatua, baina ez da aria bezain abestua.

Aria: Barrokoan testura abesteko hirugarren modua da. Doinuari apaindurak jartzen zaizkio. Akzioa emateko eta sentimenduak adierazteko balio du.

Musika instrumentala musika bokaletik banatzen da Barrokoan.

  • Barrokoan instrumentuak familietan sailkatzen hasi ziren.
  • Jotzaileen lekua eta kopurua zehazten da.
  • Instrumentuen rola garrantzitsua bihurtzen da. Haien teknikaren arabera rola aldatzen baita.
  • Estilo modernoa sartzen da eta musika kontzeptu batzuk aldatu ziren. Ikuspuntu estetikoan, estilo kontzertatua (II. praktika) eta estilo antiqua (I. praktika) bereizten ditu.
  • Orkestra talde bezala azaltzen da eta guztiz garatzen da. Barrokoko orkestra talde txikikoa zen modernoarekin alderatuta. Orkestra modernoa sortu egin zen. "Orkestra sinfonikoa" sortzen da.
  • Musika tresnen abiadura, adierazkortasuna eta distira bilatzen zuten.
  • Tonalitatea guztiz ezartzen da eta modu maiorrean eta minorrean agertu.
  • Musika tresna berriak sortu eta biolinen familia garatu, eta haize egurrezko instrumentuak eraldatzen dira. Horrela, fagota, oboea eta zeharkako txirula garatzen dira.
  • Armonia tardikoa sortzen da, 3 notaz osatutako akordeak.
  • Tonalitatea guztiz ezarrita dagoenez, eta afinazio tenperatura zela eta (eskala 12 tonutan banatu), akordeaz aldatzea erraza zen.
  • Instrumentuen modu angelutsua agertzen da, lerro melodikoa ia ez da hain ondulatua.
  • Soinuen iraupena luzeago agertzen da.
  • Armonia ausartagoa da: musika ahotsak heldu ez ziren tonuetara heltzen zen.
  • Instrumentuak berezko funtzioa hartzen dute eta musika instrumentala melodia lagunduaren arloan garatzen da.
  • Soinuen erregistroa zabaltzen da, beraz, soinu agudoak zeuden.
  • Estilo kontzertatuari esker musika instrumentala garatzen da. Estilo honek kontrastea eta dramatismoa adierazteko zen. Bere jatorria polikoralismoan dauka (azaldu). Estilo hau hitz gabeko drama adierazteko erabiltzen da. Estilo berri hau 3 forma berrietan banatzen da:
    • Suitea: Askotariko izaera eta erritmoa duten zenbait dantza obra batean bateratzea da. Horrek kontraposizioaren zentzu dramatikoa ematen dio piezari.
    • Sonata: Corellik horrela antolatu zuen: baxua-allegro-moderato-bizia. Kontrastea agerian dago eta 3 sonata mota daude: solorako, duorako eta triorako sonata.
    • Concertoa: Orkestra barrokorako forma da, elkarri kontrajarritako hiru mugimendu osatuta: allegro - motela - allegro. Piezaren oinarria tuttiaren eta concertinoaren arteko kontrastea, elkarrizketa bat da. Concertinoaren barruan kontzertu grosso eta kontzertu solo motak bereizten dira.
    • Kontzertu grossoa barrokoan zehar garatzen da. Momentu honetan, ganbera musika eta sonata a trio zeuden. Sonata a trion hiru instrumentu eta baxua dago; musika ganbaran, berriz, hiru instrumentu baino gehiago daude eta gela txiki batean jotzeko egina dago. Kontzertu grossoak sonata a trion dauka jatorria. Musika ganbara eta sonata a trio banatzean, bi talde sortu ziren: concertino eta kontzertu grosso. Talde hauen arteko elkarrizketen eraginez kontzertu grossoa garatzen da, beraz, kontrasteak agertzen dira eta horiei kontzertu grosso deritzegu. Normalean kontzertuak 3 mugimendutan banatzen dira: arina-lento arina, baina Corellik 3 mugimendu baino gehiagotan banatzen du.

Barroko Musikaren Ezaugarri Nagusiak

  • Kontrastea: Barroko musikaren ezaugarri aipagarriena da, eta hainbat lekutan ikusi ahal ditugu: instrumentuetan, dinamikan, tinbrean, izaeran, agogikan, tenpoan. Sentimenduak eta dramatismoa adierazteko erabiltzen da.
  • Monodia lagundua: Barroko musikan ahots bat nagusitzen da eta beheko lerroa baxu jarraituaren bidez ematen da. Testura honi melodia lagundua deritzogu. Ahots bat nagusitzeari estilo homofonikoa esaten zaio.
  • Erritmoa argia eta garbia da.
  • Instrumentuak: Garrantzia hartu zuten. Errenazimentuko instrumentu asko alde batera utzi zituzten, tronboia, flauta eta organoa izan ezik, eta horiek garatu zituzten. Biolinaren familiako instrumentu berriak agertu ziren.
  • Forma musika berriak sortu ziren: suitea, sonata, kantata, oratorioa, kontzertua, opera.
  • Estilo kontzertatua sortzen da: Orkestra musikarako sortua da. Instrumentu talde batzuen arteko tinbre eta soinuak kontrajartzen dira.
  • Improbisazioa bultzatzen da.
  • Tonalitatea guztiz ezartzen da.

Ahots Musika Barrokoan

Opera ahots musika, antzerkiarekin eta dantzarekin elkartzean sortu zen. Lullyk, Comellik eta Molièrekin batera sortu zuen, Italiako teknikekin. Frantzian berandu sartu zen, eta Italiako teknikak ez zutenez ondo ulertzen, ez zuten gustuko. "Orfeo" opera Monteverdik sortu zuen. Operaren barruan bi mota daude:

  • Serioa: Ingalaterran (Händel + Purcell), Frantzian (Lully). Izaera aristokratikoa du.
  • Bufoa: Izaera herrikoia du.

Testua kantatzeko hiru sistema daude:

Errezitatua: Florentziako Bardi-en Cameratan asmaturiko sistema da. Operan+kantatan errezitatzeko balio du. Olerki bat erdikantatuz deklamatzea bezalakoa da. Baxu jarraiaren laguntza izaten du. Operaren estilo eta zati bat da, narrazioa kontatzeko balio duena. Arioso: kantatzeko modu hau errezitaztua baino apaindura gehiago dauka. Ez da oso deklamatua baina ez da aria bezain abestua. Aria: Barrokoan testura abesteko hirugarren modua da. Doinuari apaindurak jartzen zaizkio. Akzioa emateko eta sentimenduak adierazteko balio du.Opera europa osotik zabaldu zen: frantzian-- opera comique, alemanian sigspiel , españan, zarzuela eta tonadilla. Operaren zatirik garrantzitsuenak : 1.Obertura  instrumentala.2.Errezitatiboa  pasarteak, hau da pasarte kantatuak. 3 Interludio instrumentala. operan txertatzen diren pasarte instrumntalak. 4 Koruak. Musika erlijiosoa: honen ezaugarri nagusiena polikoraklsmoa zen. Ahotsen arteko kontrastea adierazten eta horrela dramatizazioa adierazten. Musika erlijioso formak: Oratorioa, Testu erlijiosoa duen drama musikal bat da, non pertsonaiek abestu egiten baitute, narratiboa,  antzezpenik gabekoa ahots forma erlijiosoa da. Koruek eta bakarlariek parte hartu. Episodio biblikoak errepresentatu. Kantatak: Forma profanoa.Testu liriko eta ez narratibo baten gainean eratutako forma musikala da eta instrumentuen laguntz du. Pasioa: Oratorio modukoa da, kristoren bizitza kontatzen ditu. Korala Ahots bakrreko kantua da.

KANTU BARROKOAREN KONPOSIZIOAREN TEKNIKA NAGUSIAK:
  • Hitzen emoziozko indarra areagotzen da, testua kantatzeko hiru modu sortuz. Errezitatua, ariosoa eta haria.
  • Forma horiek lortzeko, asmakizun oso garrantzitsua egiten da: lagunduriko monodia. Baxu instrumental batek eutsitako doinua da eta bertan akorde betegarriak jartzen dira; laguntza hori baxu jarraiak egiten du.  Bi hitz hoiek oinarrizkoak dira kantu forma hau errenazimendutik bereizteko.
  • Polikoralismoa sortzen da, hau da, aldi berean kantatzen duten koruek sorturiko musika.
  • Plano ozenak eta orkestraren tinbreak kontrajarri egiten dira; alegia, orkestraren (tutti), taldearen ( concertino), bakarlariaren ( solo) eta koruaren arteko borroka antzeko bat sortzen da.
  • Estilo Concertatoa sortzen da, eta horrek koruen, orkestraren, bakarlarien eta batzuetan, zenbait koruren arteko kontrastea Dakar.
  • Mugimendu azkarrak eta motelak kontrajartzen dira.

Entradas relacionadas: