Barrokoa, Klasizismoa, Erromantizismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 23,18 KB
Barrokoko orkestrak 32 tresna ditu gutxi gorabehera; baliabide paregabea izango da estilo concertatoa lantzeko, kontrasteak egiteko aukera asko ematen bait du. Tresnak familietan antolatzen dira: haria, haizea eta perkusioa.
Orkestra barrokoek ondorengo musika-tresnak dituzte:
HARIA 5 lehen bibolin 5 bigarren bibolin 4 biola 5 biolontxelo 2 kontrabaxu HAIZEA 2 zeharkako txirula 2 oboe 2 fagot 2 tronpeta PERKUSIOA 2 tinbal Hauei klabezina gehitzen zaie. Orkestra zuzendaria ez da derrigorrezkoa. |
A2. KLASIZISMOA
Klasizismoan tresna batzuk agertzen dira (pianoa, klarinetea), beste batzuk desagertzen dira (klabezina, zango-biola) eta beste batzuk eboluzionatu egiten dute eta barrokoan baino gehiago erabiltzen hasten dira (tronpa).
Klasizismoan orkestra handiagotu egiten da, 32 tresna izatetik 52 inguru izatera pasatzen delarik. Ondorengoa da orkestra klasikoaren konposaketa.
o Haria: 10-10-8-6-4. (Barrokoko tresna berdinak dira baina kopurua ia bikoiztu egiten da) 10 lehen bibolin 10 bigarren bibolin 8 biola 6 biolontxelo 4 kontrabaxu o Haizea: 2-2-2-2-2-2 (Bi tresna berri daude: klarinetea eta tronpa) 2 zeharkako txirula 2 oboe 2 fagot 2 klarinete 2 tronpeta 2 tronpa o Perkusioa:2 2 tinbal Klabezina desagertu egiten da. Pianoa ez da izango orkestrako ohiko tresna, baina bai erabiliko da pianorako kontzertuetan. Orkestra zuzendaria agertzen da; eskuekin zuzenduko du orquestra. |
Erromantizismoan zehar orkestra sinfonikoak sortuko dira; 95 musiko ingurukoak, eta tresna berriak dituztenak. Ondorengoa da orkestra erromantikoaren konposaketa:
HARIA: 16 lehen bibolin 14 bigarren bibolin 12 biola 10 biolontxelo 8 kontrabaxu 2 harpa HAIZEA: 2 zeharkako txirula+ Pikolo 1 2 oboe+ Ingeles adar 1 Fagot 1+Kontrafagot 1 3 tronpeta+3 tronboi 2 klarinete+klarinete baxu 1 4 tronpa+tuba 1 PERKUSIOA Tinbalak, dunbala, kutxa, txindatak, bibrafonoa, triangelua, gonga, kanpaiak... Orkestra zuzendariak batuta erabiliko du. |
1. GAIA: BARROKOA, KLASIZISMOA, ERROMANTIZISMOA B. OPERA
B1. BARROKOA
Opera antzezlan musikala da; Florentzian asmatu zen 1600 urtearen inguruan Bardi camerataren eskutik; garai horretako opera asko galdu egin dira; Jacopo Periren L´Euridice operakoa da kontserbatzen den zatirik zaharrena, eta Claudio Monteverdiren Orfeo (1607) da osorik kontserbatzen den lehen opera.
Nola sortu zen opera?
Opera Camerata Bardi (edo Florentziako camerata) izeneko musiko eta ikertzaile batzuen eskutik (Giovanni Bardi, Vincenzo Galilei, Giulio Caccini, Girolamo Mei, Ottavio Rinuccini, Jacopo Peri) sortu zen.
Giovanni Bardi Florentziako konte bat zen, eta bere jauregian bilera batzuk antolatu zituen XVI. mendearen bukaeran; bilera hauetan antzinako Greziako tragedia eta bertan kantatzen zen kantu mota ikertzen zituzten, eta kantu hau berreskuratzen saiatu ziren, modan zegoen polifonia ordezkatzeko nahian.
Ikerketa hauen ondorioz ahots monodia akonpainatua berpiztu zuten, eta Greziako tragediak imitatu nahian opera asmatu zuten (aria eta errezitatuz betea).
Operaren barnean ondorengo parteak bereiz ditzakegu:
a. Pasarte instrumentalak:
• Obertura: Operari hasiera ematen dion pasarte orkestrala da.
• Interludioak: Opera barnean txertatzen diren pasarte orkestralak dira.
b. Pasarte kantatuak:
• Ariak: ariak bakarlarien kantuak dira; kantu hauek orkestraren akonpainamendua daukate, floritura asko dauzkate eta oso melodia polita, gogoraerraza, daukate; eta abeslariaren ahotsaren boterea eta gaitasunak erakusteko erabiltzen dira.
• Errezitatuak: errezitatua da operaren oinarri izan zen ahots monodia akonpainatua, aintzinako Greziako kantuan oinarritua; errezitatua kantu berezia da, erdi kantatua erdi hitz egina (deklamatua), floritura gabea eta klabezinaren akonpainamendua soilik daukana.
• Koruak: Abesbatza batek kantaturiko kantak dira.
Operaren testua libretoa deitzen da eta dramaturgo batek idazten du musika konposatu aurretik.
Hasieran opera nobleentzako ikuskizuna zen, eta hasierako opera hauen gaiak aintzinaro klasikoan oinarritzen ziren, bai Greziako mitologian zein benetan bizi izan ziren greziar zein erromatar pertsonaietan. Oso gustokoak zituzten efektu bereziak: itsasoaren olatuak, jainkoak zerutik jaistea, pertsonaiak hegan egiten agertzea eta desagertzea,...
XVII. mendea aurrera doala opera gero eta ikuskizun ezagunagoa eta herrikoiagoa bihurtuko da; honela, bi opera mota desberdin bereiztuko dira:
• Opera serioa: Aintzinaro klasikoko pertsonaietan eta pertsonai historikoetan oinarritua eta aristokraziari zuzendua: Serse, Julio Cesar, Rinaldo...
• Opera komikoa (opera buffa): Izaera herrikoia dauka, herri xehearen gustoko argudioekin eta eurek bezalako pertsonaiekin.
Operaren eragina Italiaz kanpo ere zabaltzen da; honela, operaren antzerako ikuskizunak sortzen dira:
• Zarzuela: Espainian sortzen den ikuskizun musikal antzeztua da; Pasarte kantatuak eta pasarte mintzatuak nahasten ditu eta libretoa gaztelaniaz dago.
• Singspiela: libretoa alemanieraz daukan ikuskizun musikal antzeztua da; pasarte mintzatuak eta kantatuak nahasten ditu eta kutsu herrikoia dauka.
Operaren zabalkundeak opera antzokien eraikuntza ekarriko du eta industria berri bat ere; opera antolatzaileak sortuko dira; eta pixkanaka pixkanaka herri xeheak ere antzokietara joateko aukera izango du, sarrerak salgai jartzeko ohitura zabaltzen doalako.
1637an eraiki zen lehenengo opera antzokia: Veneziako San Casiano.
Operaren industrian kastratoek lehen mailako toki bat daukate.
1589an Sixto V aita santuak agindu bat idatzi zuen San Pedroko kaperan abeslari bezala kastratoak lehenengo aldiz onartuz; agindu honekin kastratoen garaia hasi zen, eta opera asmatu zenean kastratoentzako lekua egon zen bertan.
Kastratoen ahotsa emakumeena bezain altua zen eta gizonena bezain indartsua; Konpositore askok kastratoek interpretatu behar zituzten pertsonaientzako musika konposatu zuten, eta honela kastrato askok karrera arrakastatsu bat izan zuten.
Emakumeek eleizaren debekua zeukaten antzezpenetan parte hartzeko; horrela izanik ere bazeuden emakume aktore-abeslariak: Faustina Bordoni, Vittoria Tesi, Francesca Cuzzoni. Hauek prima donnak ziren baina eurek baino fama handiagoa zeukaten kastratoek: Gaetano Majorano “Cafarelli”, Francesco Bernardi “Senesino” eta Carlo Broschi “Farinelli” izan ziren ezagunenak.
Italia zen kastrato gehienen jaioterria; urtero 4000 haur irentzera heldu ziren; gehienak familia pobreetakoak ziren, eta hobe bizitzeko bidetzat hartzen zuten haurra kastrato bihurtzea. Ume asko ebakuntzan edo ebakuntzaren ondorioz hiltzen ziren; beste askok ahots polita izan arren ez zuten formakuntza guztia betetzen; beraz, ez ziren asko lehen mailako abeslariak izatera heltzen zirenak.
B2. KLASIZISMOA
XVIII. mendean opera Europa osotik hedaduta zegoen ikuskizun arrakastatsua zen; italiar opera zen nagusi; konpositore askok, nahiz eta italiarrak ez izan, italiar hizkuntza erabiltzen zuten operan (Mozartek, adibidez).
Italian operako parteen artean ariek zeukaten garrantzirik handiena; “aria da capo” zen aria mota erabiliena; aria hauek 3 parte zeuzkaten: A-B-A´. Lehenengo partea (A) abeslariak aldaketa gabe kantatu behar zuen, konpositoreak partituran idatziriko moduan; bigarren partea (B) pasarte labur bat zen, A biak lotzeko; hirugarren partea (A´) lehenengo partearen errepikapena zen, baina abeslariak improbisatu egin zezakeen, eta gehienetan floriturez betetzen zituen, bere abesteko gaitasuna erakusteko. Hau dela eta musiko batzuk opera erreformatu nahi izan zuten, eta Christoph Willibald Gluck izan zen erreforma hau gauzatu zuena.
Gluckek ondorengo aldaketak proposatu zituen:
a. Argudioak garrantzi handia dauka, istorioa sinesgarria izan dadin, eta ondorioz ezin dira edozelakoak izan.
b. Ariak garrantzitsuak dira baina korua eta orkestra ere bai; beraz, hiru elementu hauen garrantzia orekatu egin behar da.
c. Ariak musika bezain naturalak, ulergarriak, argiak... izan behar dira; beraz, apaingarri edo floritura oso gutxidunak.
Orfeo eta Euridice da bere operarik famatuena, eta erreforma honen eredu kontsidera dezakeguna.
Opera ikuskizun arrakastatsua zenez, hainbat musiko dedikatu ziren opera serioak eta opera buffoak konposatzera eta hainbat idazle libretoak idaztera; hauek izan ziren garrantzitsuenak: Wolfgang Amadeus Mozart: Mitridate, Pontoko errege; Idomeneo Kretako errege; Bahiketa serrailoan; Figaroren ezteiak; Don Giovanni; Cossi fan tutte; Titoren bihotzberatasuna; Txirula magikoa.
Christoph Willibald Gluck: Orfeo eta Euridice; Ifigenia Auliden, Ifigenia Tauriden. Lorenzo da Ponte eta Pietro Metastasio libretista handiak izan ziren.
B3. ERROMANTIZISMOA
XIX. mendean Italian operak jarraitzaile asko eta asko zeuzkan, ikuskizun oso herrikoia zen
eta operen estreinaldietara denetariko ikus-entzuleak joaten ziren eta argi uzten zuten euren iritzia, abeslariak, orkestrako musikoak eta konpositorea goraipatuz edota txistuka hasiz batere ez zaiela gustatu adierazteko.
Operaren bilakaeran 3 etapa bereizten dira:
1. Bel cantoaren garaia (30eko hamarkadara arte). Bel cantoa ahotsaren birtuosismoa da, teknika akatsgabea eskatzen duena kantatzean floriturak egiteko, nota laburrak bizkortasun handiz kantatzeko, trinoak egiteko... hau da, melodia oso adornatuak erraztasun handiz kantatzeko.
Konpositoreak ondorengoak izan ziren:
• Gioachino Rossini: Sevillako bizargina, Gillen Tell, La Cenerentola
• Vincenzo Bellini: Norma, Puritanoak
• Gaetano Donizetti: L´elisir d´amore, Lucia di Lammermoor.
2. Erromantizismo betea: Verdi (70eko hamarkadara arte): Bere operetan Risorgimentoarekin bat zetozen ideiak ikus daitezke. Garrantzi handia eman zion koruari. Opera famatuenak: Rigoletto, Aida, La Traviata, Nabucco.
3. Verismoa (XX. mendearen hasierara arte): Opera veristak errealitatea erakutsi nahi du, hau da, jende arruntaren arazoak eta emozioak operaren bitartez azaldu. Egilerik famatuena Giacomo Puccini izan zen, nahiz eta bere opera ezagun askotan urruneko mundu exotikoak errepresentatzen dituen.
Bere operak: La Bohème, Tosca, Madama Butterfly, Turandot.
Puccinik garrantzi handia ematen zion orkestrari, doinu oso ederrak konposatu zituen eta bere operetako heroi-protagonistak emakumeak izaten dira, askotan heriotzera bultzatuak izaten direlarik.
Alemanian operan Wagner aipatu behar dugu; Wagner alemaniar operaren sortzaile kontsidera dezakegu, italiar operagandik oso desberdina zen ikuskizun bat sortu zuelako. Opera artelan “totala” bezala ulertzen zuen, antzerkigintzaren elementuek (iluminazioa, dekoratuak...) ere garrantzi handia zeukatela errebindikatzeko.
Wagnerren operak germaniar mitologian oinarritzen dira eta libretoak alemanieraz daude. Operako parteen artean garrantzi handia eman zion orkestrari, eta operetako pertsonaiak doinu edo elementu musikal baten bitartzen identifikatzen hasi zen: leitmotiva asmatu zuen.
Bere opera nagusiak: “Nibelungoen eraztuna” tetralogia: Rineko urrea, Valkiria, Sigfrido, Jainkoen gainbehera; Nurembergeko maisu kantariak, Parsifal, Lohengrin, Tristan eta Isolda.
1. GAIA: BARROKOA, KLASIZISMOA, ERROMANTIZISMOA
C. KRONOLOGIA
Barrokoa musikan 1600etik 1750era luzatzen da.
1600ean hasten da, opera asmatzen denean; operaren agerpena oso garrantzitsua izan zen, eta musikaren bilakaera guztiz aldatu zuen; eta 1750ean bukatzen da Johann Sebastian Bach hiltzen denean; Johann Sebastian Bach barrokoko musikorik handiena izan zen (opera bat ere konposatu ez zuen arren).
Klasizismoa 1750etik 1815era luzatzen da (Johann Sebastian Bachen heriotzetik Vienako batzarra ospatu arte); baina 1730etik aurrera, barrokoko musikarekin batera, musika mota berri bat sortzen hasia zen, gaur egun musika aurreklasikoa deitzen duguna).
Erromantizismoa musikan 1815ean hasi zen eta gutxi gorabehera 1900era arte luzatzen da. Musikologo batzuek 1883an jartzen dute bukaera, Richard Wagnerren heriotzaren aitzakiarekin; beste batzuk, ordea, 1914. urtea proposatzen dute erromantizismoa bukatzeko; urte honetan lehen mundu guerra hasi zen.
D. FORMA MUSIKALAK (KONPOSIZIO MOTAK)
Barrokoan erlijio musikari dagokionez oratorioa, kantata eta pasioa sortzen dira. Koru eta orkestrarako obra luzeak dira. Famatuena Johann Sebastian Bachen “Pasioa San Mateoren arabera” da (Entzun).
Musika profanoan: fuga, toccata.
Klasizismoan erlijio musikan ez dago berrikuntza handirik, baina musika instrumentalean obra mota “perfektua” asmatzen dute. Obra honek 3 parte edo 4 eduki ditzake:
o 3 parte baditu: lehenengoak abiadura bizkorra edukiko du (allegro), bigarrenak abiadura astiroa (adagio) eta hirugarrenak abiadura oso bizkorra (presto).
o 4 parte baditu: lehenengoa allegro izango da, bigarrena, adagio, hirugarrena ez bizkor ez astiro eta laugarrena, presto.
Lehenengo parteak egitura hirutarra eduki behar du: A-B-A.
Konposizio honek izen desberdinak eduki ditzake, jotzeko erabiltzen den tresna kopuruaren arabera:
a. Sonata: tresna bakar batekin jotzen da. Entzun
b. Ganbara-musika: tresna gutxirekin jotzen da: duoa (2 tresna), trioa (3 tresna), kuartetoa (4 tresna), kintetoa (5 tresna)… Entzun duo bat. Entzun kuarteto bat.
c. Sinfonia: orkestra osoak jotzen du eta ez da tresna bat nabarmentzen besteen gainetik. Entzun sinfonia bat.
d. Kontzertua: orkestra osoak jotzen du eta tresna bat nabarmentzen da, bakarlari bat dago. Entzun kontzertu bat.
Erromantizismoan bi kontzeptu berri agertzen dira:
o Birtuosismoa: honela deritzogu musika tresna batekin konposizio oso zailak oso bizkor
jotzeko trebetasunari; hau asko baloratzen da XIX. mendean; musikoek euren artean
“dueloak” ospatuko dituzte, hau da, musikoen arteko lehiaketak, ea nork jotzen duen bizkorrago erabakitzeko. Birtuosismo hau bi musika tresnekin emango da batez ere: pianoarekin eta biolinarekin. Musikoek birtuosoak izateko asko praktikatzen zuten, eta metronomoa erabiltzen hasi ziren. Entzun adibide bat.
Birtuosismoarekin lotuta forma txikiak sortzen dira: nokturnoak, estudioak, bals-ak, preludioak, mazurkak…
o Musika programatikoa: Honela deitzen zaio musikaren bitartez deskribapen bat edo istorio bat kontatu nahi digun musikari; hau da, musikaz gain konposizioak irudi batzuk imajinarazten dizkigunean. Hau izango da XIX. mendeko musikorik “modernoenek” landuko duten musika. Beste batzuk, ordea, estilo tradizionala jarraituko dute.
Musika programatikoarekin lotuta sortzen diren forma berriak sinfonia programatikoa eta poema sinfonikoa dira.
E. EGILEAK (KONPOSITOREAK)
Ondorengoak dira barroko, klasizismoko eta erromantizismoko egilerik garrantzitsuenak, (azterketarako ezagutu behar dituzuenak):
BARROKOKOAK | Johann Sebastian BACH | Georg Friedrich HAENDEL) | Antonio VIVALDI |
KLASIZISMOKOAK (Beethoven gaztetan klasizismokoa da eta nagusitan erromantizismokoa) | Wolfgang Amadeus MOZART | Franz Joseph HAYDN | Ludwig van BEETHOVEN |
Richard WAGNER | Franz LISZT | Frédéric CHOPIN |
F. ENTZUNALDIAK
Zkia | IZENBURUA | EGILEA | OHARRAK. AROA |
1. | “Lascia ch´io pianga” | Georg Friedrich HAENDEL (edo HÄNDEL) | Aria bat da. BARROKOA |
2. | Sonata Do maiorren (K545). I mugimendua | Wolfgang Amadeus MOZART | Sonata bat da. KLASIZISMOA |
3. | “Che faro senza Euridice”. | Christoph Willibald GLUCK | Aria bat da, Orfeo eta Euridice operakoa. KLASIZISMOA |
4. | Klarinete kontzertua (K622). II mugimendua | Wolfgang Amadeus MOZART | Kontzertu bat da. KLASIZISMOA |
5. | 101. sinfonia, “erlojua” (Hob. 1/101) II mugimendua | Franz Joseph HAYDN | Sinfonia bat da. KLASIZISMOA |
6. | “Gaua mendi soilean” | Modest Mussorgsky | Musika programatikoa da (poema sinfonikoa). ERROMANTIZISMOA |
7. | Estudio iraultzailea | Frédéric CHOPIN | Birtuosismoaren adibidea da. Forma txiki bat da, estudio bat. ERROMANTIZISMOA |
8. | 5. sinfonia I mugimendua | Ludwig van BEETHOVEN | Sinfonia bat da. ERROMANTIZISMOA |
9. | 9. sinfonia 4. mugimendua: “Alaitasunaren ereserkia” | Ludwig van BEETHOVEN | Sinfonia bat da. ERROMANTIZISMOA. Lehenengo aldia izan zen konpositore batek sinfonia batean koru bat sartzen zuela. |
10. | Ilargi argia sonata I mugimendua | Ludwig van BEETHOVEN | Sonata bat da. ERROMANTIZISMOA |