Barrokoa: Ezaugarriak, Arkitektura eta 'Las Meninas'en Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,94 KB

Sarrera

Barrokoa XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen bigarren herenera arte Europan nagusitu zen joera artistikoa da, Ameriketara ere hedatu zena. Errenazimentuko arrazionalismoaren aurkako erreakzio gisa sortu zen. Testuinguru historikoak eragin handia izan zuen artean: alde batetik, Erreforma Protestantearen eta Kontrarreforma Katolikoaren arteko banaketa erlijiosoa, eta bestetik, monarkia absolutuen egonkortzea. Herrialde katolikoetan, arteak elizaren eta monarken zerbitzura propaganda funtzioa betetzen zuen, fededunak erakarri eta monarkaren boterea goraipatzeko. Herrialde protestanteetan, aldiz, burgesek egunerokotasunarekiko zuten gustura egokitu zen. Mugimendu anitza izan zen, erlijio eta politika arloko ezberdintasunek hainbat eskola sortu zituztelarik. Errenazimentuko oreka, arrazoia eta edertasunaren aurrean, errealitatea, bat-batekotasuna eta egunerokotasuna gailendu ziren Barrokoan. Boterea eta autoritatea azpimarratzeko, arte monumentala, harrigarria, aberatsa eta liluragarria egin zen. Mugimendua eta tentsio dramatikoa nagusitu ziren eskulturan, eta pinturan airetiko perspektiba erabili zen. Liluratzearen, fantasiaren eta mugimenduaren artea zen.

Arkitektura Barrokoa

Kontrasteekiko gustua inposatu zen, bai arlo kromatikoan (material ezberdinak erabiliz: adreilua, harria, marmola eta brontzea), bai argian (zonalde ilunak eta argiak konbinatuz). Mugimenduarekiko interesa agerikoa da. Oinplanoak obalatuak eta eliptikoak dira. Murruak apurtu eta okertu egiten dira, baita frontoiak, taulamenduak eta zutabeak ere. Lerro okerraren garaia da. Gehiegizko apaindura eta koloreak nagusitzen dira. Orden erabilienak korintoarra eta konposatua dira. Sinbiosi plastikoa ematen da arte ezberdinen artean, arkitektura nagusi delarik. Eraikuntza ohikoenak elizak eta jauregiak dira.

Italia

Erroma Barrokoaren jaiolekua izan zen.

  • Carlos Maderno (1559-1629): San Pedro basilika (Vatikano) eraberritu zuen. Errenazimentuko gurutze grekoari oinaldean gorputz bat erantsi zion, latindar gurutzekoa bihurtuz, eta gaur egungo fatxada altxatu zuen.
  • Gian Lorenzo Bernini (1598-1680): Elizaren botere nahia ezin hobeto adierazi zuen. San Pedro basilikaren barne dekorazioa egin zuen, marmol polikromatuekin. San Pedroko kupularen azpian, Baldakinoa egin zuen, brontze urreztatuzko eraikuntza berezia, lau zutabe salomonikorekin, mugimendua eta nagusitasuna emanez. Goiko partean lau boluta ditu, itxitura kupula batekin. San Pedro plazako zutabe multzoa ere egin zuen, bi tramu dituena: bata trapezoidala eta bestea obalatua. Bertan, orden kolosaleko zutabeak ezarri zituen. Helburua: Elizaren besoak sinbolizatzea, eliztarrak jasotzen eta besarkatzen, eta beste aldetik, edozein lekutatik ikusteko egitea. Berniniren jauregiek zehaztu zuten Barrokoaren bidea.
  • Francesco Borromini (1599-1667): Berniniren laguntzailea izan zen. Elementu arkitektonikoek malgutasun handia hartu zuten: okertu, apurtu edo bikoiztu egiten dira. Izaera gogorra eta erlijiosoa zuela eta, lerro okerrak, perspektiba, argi-itzalen jokoak eta mugimendu bortitzak nagusitu ziren bere lanetan. San Carlo alle Quattro Fontane elizaren fatxadako kurba eta kontrakurben jokoa barrualdean ere errepikatzen da.
  • Filippo Juvara (1678-1736): Madrilgo Errege Jauregiaren egilea.
  • Baldassare Longhena (1598-1682): Veneziako barrokoaren maisua. Santa Maria della Salute eliza eraiki zuen.

Frantzia

Luis XIV.ak Arkitektura, Eskultura eta Pintura Akademiak sortu zituen. Frantses barrokoa oso klasizista eta monumentala zen, italiarra baino arrazionalagoa, lerro zuzenak eta konposizio argiarekin. Bi estilo bereizten dira: 1661. urtera arte, Luis XIII.aren estiloa nagusitu zen; 1661etik aurrera, Luis XIV.aren estiloa, handitasuna eta klasizismoa helburu zituena, eta gehiegizko apaindurak barrualdeetan ezarri zituena.

  • Hardouin Mansart (1646-1708): Parisko Ezinduen San Luis elizaren oinplano zentralizatuaren gaia landu zuen, gurutze grekoa karratu baten barruan txertatuz. Fatxada mailakatua da, Frantzian ohikoa zen bertikaltasuna nagusitzeko.

Ingalaterra

Ingalaterrako Barrokoa oso klasikoa zen, Palladioren eragin handikoa.

  • Christopher Wren: Londresko San Paulo katedralaren egilea.

Erdi Europa

  • Fischer von Erlach (1656-1723): Vienako San Karlos Borromeo katedralaren egilea.

'Las Meninas'en Azterketa

Velazquezek, bere azken garaian, erretratuak egin zituen batez ere. Gainera, pinturaren interpretazio berria eman zigun, koadroaren bestaldea aurkezturik. Margolariaren lekuan irudiak daude, eta ispiluan errege-erreginak ikus daitezke. Azken hauek ikuslearen ondoan daude. Felipe IV.aren familia agertzen da. 1656an pintatu zuen.

Gaia

Felipe IV.aren Gorteko eszena arrunt bat adierazten du: infantak margolariaren estudiora egindako bisita. Errege-erreginen irudiak ispiluan islatzen dira. Talde erretratua da, Margarita infantaren erretratua, hain zuzen ere. Konposaketan, hamaika pertsona agertzen dira. Eszenaren erdigunean Margarita infanta dago; ondoan, meninak, erret zerbitzariak. Ezkerraldean Velazquez bera dago, pintzelarekin. Eskuinaldean, ipotxak daude, txakur batekin jolasean. Atzealdean bi pertsonaia ageri dira, ispiluan Felipe IV.a eta bere bigarren emaztea, eta amaitzeko, Jose Nieto aposentadorea. Autore batzuen ustez, Velazquez errege-erreginen erretratua egiten ari da. Carl Justiren ustez, jauregiko une bat da. Angel del Camporen arabera, Velazquezek jarraipen dinastikoaren irakurketa egiten du. Zirkuluaren erdian ispilua dago, errege-erreginen erretratuekin, monarkia adieraziz.

Azterketa

Espainiako pintura barrokoaren goraldi betean egin zen. Erregeek ohore eta titulu asko eman zizkioten Velazquezi, eta honek errege familiarekin batera autorretratatzeko ausardia izan zuen. Velazquezek Santiago Ordenako Zaldun titulua jaso zuen. Argiak aparteko garrantzia du; irudien arteko aire efektua azpimarratzekoa da, baita pintzelkada soltea ere. Mihisean errealismo handia ikus daiteke, perspektibaren eta atmosferaren bidez lortua.

Konposaketa

Gai nagusia errege-erreginen ispiluaren isla da, bi lerro paralelo eta zeiharren inguruan egituratua.

Argia

Baliorik garrantzitsuena airetiko perspektiba da. Argia bi lekutatik sartzen da: atzeko atetik eta lehen planoan dauden irudiek jasotzen duten alboetako leiho batetik.

Planoak

Pertsonaiak plano ezberdinetan banaturik daude. Argiztatutako irudi guztiek argia zuzenean jasotzen dutenez, kolore sendoagoak eta ingurune zehatzagoa dituzte. Bigarren planoan, itzalean, andere bat eta damazaindari bat daude. Hirugarren planoan ispilua eta atea daude. Laugarren planoan aposentadorea dago. Bosgarren planoan monarkak daude. Atzeko ateko irudiaren bidez, perspektibaren lerroak elkartzen dira.

Entradas relacionadas: