Barroko Musika: Ezaugarriak, Estiloak eta Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Barrokoaren Ezaugarri Nagusiak

Barrokoak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Kontrapuntua baztertzea.
  • Hitzak modu biolento batez adieraztea, espresibitatea eta askatasuna erabiliz.
  • Disonantziak ondo ikusiak.
  • Armonia esperimentala eta pretonala.
  • Konposizio laburragoak, sekzio gehiagorekin.
  • Musika bokala instrumentala baino garrantzitsuagoa.
  • Estilo kontzertatua.
  • Errezitatua baxu jarraituarekin.
  • Opera sortzea.

Barrokoaren Garapena

Bigarren Barrokoa

  • Bel canto estiloa agertzen da, kantatan eta operan aplikatuta, aria eta errezitatuaren arteko diferentzia sortuz.
  • Formen parte indibidualak eboluzionatzen hasten dira, testura kontrapuntistikoa berriro erabiliz.
  • Modu maiorrak eta minorrak.
  • Disonantzia libreak.
  • Musika instrumentala eta bokalak garrantzi berdina dute.

Hirugarren Barrokoa

  • Beranduago.
  • Tonalitatea finkatzen da.
  • Aria da capo eta ritornello.
  • Mugimendu moderatua.
  • Erritmo hirutarrak.
  • Bachen estilo fugatua.
  • Musika instrumentala bokala baino garrantzitsuagoa.

Musika Instrumental Barrokoa

  • Forma berriak: suitea, sonata, kontzertua eta fuga.
  • Ahots musikako teknika berak.
  • Hotsen kontrastea: orkestra osoa (tutti), taldea (concertino) eta bakarlaria (solo). Estilo kontzertatua nagusitzen da.
  • Mugimendu bizkor eta motelen kontrasteak.
  • Musika tresna berriak asmatu, edo aurrez bazirenak beste modu batean jotzen.
  • Musika tresnetan abiadura eta distira.
  • Tonalitatea agertzen da, eskalaren graduak (I, V, IV).

Orkestra

Orkestra: jatorri greziarra du, antzerkian koruak eta instrumentistak kokatzeko tokia zen. Musikarien tokia adierazteko erabiltzen da, baita musika tresnen multzoa adierazteko ere. Barrokoan orkestra txikia zen.

Forma Instrumental Nagusiak

Forma instrumentalak:

  • Imitaziozko kontrapuntua, kontrastadun atalen seguidaz osatutakoa.
  • Baxu jakin batean oinarritutakoak.
  • Inprobizaziokoak.
  • Dantzetan oinarritutakoak.

Kontzertu Grossoa

Barrokoan garrantzitsuena.

Concertinoa solisten talde bat da. Hau canzona zaharretan eta lehenengo sonata eta sinfonietan agertzen zen.

Konpositore frantsesek nahiago zuten haizezko instrumentuen hirukote bat, scherzo. Concertino eta ripienoaren arteko galdera eta erantzunak egitera bideratuta zegoen, estilo kontzertatua erabiliz, hotsen artean kontrasteak egitea helburu, baxu jarraituarekin.

Kontzertu grossoan bakarlari talde bat dago eta orkestra.

1650etik 1750era garatu zen, XVI. mendearen amaieran hasi zen. Egitura Alessandro Stradellak egin zuen, eta Corellik garatu.

Opera Frantsesa

Frantzian lehen ez zen guztiz onartzen Italiako opera. Lehen opera Frantzian 1671an egin zen, eta hori baino lehen aireak eta gorteko balletak aurkezpenak ziren, non dantzak, koruak eta elkarrizketak agertzen ziren.

Lully konpositore garrantzitsuena izan zen, Italiatik etorria, baina Frantzian garatuko zuena bere lana. Frantzian famatuak izango diren obrak berak errepresentatu, eta Moliererekin balleteko operako estilo berri bat sortuko du, tragedia lirikoa.

  • Ariak dramatismo gehiagorekin.
  • Errezitatu oso ondo adaptatuak.
  • Dantzen eta koruaren garrantzia.
  • Lehenengo lento, allegro, lento.

Lully hil zen oinean zeukan zauri batengatik. Ondoren gatazkak egon ziren opera italiarren jarraitzaileen eta frantzesaren jarraitzaileen artean.

Entradas relacionadas: