Baleta, Folklore eta Musika - Tresna Tradizionalak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,78 KB
Baleta
Baleta dantza mota espezializatuta da, balet ikuskizunetan musikak, koreografiak eta eszenografiak ere parte hartzen baitute. Ez du testurik izaten eta argumentu guztia dantzaren, mugimenduaren eta orkestrak jotako musikaren bidez adierazi behar da. Balet klasikoa oso zaila izaten da, teknika eta prestaketa handia eskatzen dituelako.
Folklore
Ingelesetik datorren hitza da, antzinako “folk” eta “lore” hitzak elkartuz, herri jakintza modura ulertu ohi dena. Gaur egun, eskualde edo herrialde bateko jatorrizko edozein adierazpide artistiko, mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi helarazitakoa eta egile ezagunik gabekoa folkloretzat hartu ohi da.
Euskal folklorea aztertu dute euskal musikariek: Resurrección María de Azkue, Aita Donostia
Musika - Tresna Tradizionalak
Perkusioa:
Idiofonoak: Hots berezidun perkusiozko musika-tresnak dira. Txalaparta ezagunena. Zuzenean kolpekatzen direnak: Makilak, ezpatak, motrailua, kanpaiak. Igurtzen direnak: Karraka eta botila arraildua.
Mintzekoak: Mintza bibratzean ateratzen dute soinua. Atabala, danborra, dnbolina, panderoa
Haizea:
Aerofonoak: Haizezko musika-tresna hauek aireak tutaren barruan bibratzean soinua ateratzen duten musika-tresnak dira. Euskal Herriko aerófono ezagunen artean: txistua, txirula eta silbotea. Txistulari bandek honako osaketa hau izan ohi dute: lehen txistu eta danbolina, bigarren txistu eta danbolina, silbotea eta atabala. Badira beste aerofonoak ere: Dultzaina, alboka, gaitabota
Haria:
Kordofonoak: Harizko musika-tresna hauek haría edo hariak bibratzearen ondorioz soinua ateratzen duten musika-tresnak dira. Euskal Herriko kordofono herrikoien artea: lautea, bandurria, arrabita.