Bakterio egitura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,43 KB

Hala, izan daitezke: diplokokoak, binaka; estreptokokoak, katean; estafilokokoak, indibiduo-lukuak; eta sartzinak, hiru dimentsioko elkarketa erregularrak. BAKTERIOEN KANPO-EGITURA:1.Kapsula bakterianoa:

Bakterio

Pareta biltzen duen geruza, glikoproteinaz eta polisakaridoz osatua. Muzilagokara bada, geruza mukoso esaten zaio. Bkaterio batzuek soilik dute; asko patogenoak dira. Kapsulak zaildu egiten die antigorputzei eta fagozitoei bakterioak ezagutzea, eta aukera ematen die bakterioei ostalariaren zeluletara atxikitzeko. 2.Bakterio-pareta:estalki zurruna, zelulei forma ematen diena, eta mureina-geruza batez osatua. Gram tindaketa aplikatuz, bi mota bereizten dira: gram-positiboak(geruza bakarreko pareta dute) eta gram-negatiboak(bi geruzako pareta dute) 3.

Mintz plasmatikoa

zitoplasma ingurati eta kanpoaldetik bereizten duen bilgarria. Zer substantzia igaroko diren erregulatzen du, eta sistema entzimatiko ugari dauzka, hauek bideratzeko: DNA bakterianoaren erreplikazioa, arnasketa, fotosintesia... BAKTERIOEN EGITURA ZITOPLASMATIKOAK:kromosoma bakterianoa. DNA kate bikoitz zirkularra, nukleoidean dago. Batzuek plasmidoak dituzte: kate bikoitzeko DNA molekular zirkularrak, autoerreplika daitezkeenak. Gainera:erribosomak edo polirribosomak, inkulsioak, klorosomak, gas-bakuoloak, karboxisomak, magnetosomak, zitomintzak, tilakoideak, mesosomak... FLAGELOAK ETA ILEAK: flageloek lekuz aldatzeko aukera ematen diete. Bi atal dituzte: oinaldea eta harizpia, bigarren hori flagelinaz osatua. Oinaldeak harizpiaren mugimendua zuzentzen du. Ileek gainazaletara atxikitzeko balio diete. Gram-negatiboek dituzte. Badira bi mota: konjugaziokoak edo sexu-pilusak, eta atxikitze-ileak edo finbriak.

Zenbat nutrizio mota erlaziorako zenbait mekanismo: nolako nutrizioa,4 bakterio mota: 1.Fotoautotrofoak:bakterio berde eta purpura sufre-oxidatzaileak, eta zianobakteriak. 2. Fotoheterotrofoak: bakterio berde eta purpura ez sufre-oxidatzaileak.3.Kimioautotrofoak:nitrifikatzaileak 4.Kimioheterotrofoak:materia organiko hilaz elikatzen direnak. Gehienak dira. Bakterio batzuk narrastuz lekualdatzen dira, uzkurtuz eta dilatatuz; beste batzuk, flageloen bidez. Bestalde, batzuek fototaktismoa dute(argi-estimuluekiko erreakzioa) eta beste batzuek, kimiotaktismoa(estimulu kimikoekiko erreakzia). Babes modura, esporak sortzen dituzte.Ugalketan, mekanismo parasexualak ere badira: bakteriak era asexualean ugaltzen dira, erdibiketa adibidez. Parasexualek: informazio genetikoa trukatzen dute. 1.Konjugazioa:bakterio batzuek sexu-pilus baten bidez beste bakterio batzuei material genetikoa transmititzea edo ematea da.

F+ bakateriak:

Fplasmidoak dituzte, sexu pilusak sortzeko geneak dituztenak.

Hfr bakteriak:

F plasmidoa bakterioaren beraren genoman txertatuta dago.

F+ eta F- baten konjugazioa:

plasmidoaren bi kateetatik bakarra transmititzen zaio beste bakteriari; hura F+ bihurtzen da.

Hfr eta F- baten konjugazioa:

plasmidoaren zati bat soilik igarotzen da. F+ bakteriak F- gisa jarraitzen du.2.Transdukzioa:orokortua: birusak ziklo litikoa egiten du, eta birus umeak mutatzeko prozesuan, genoma bakterianoa txertatzen da partikula transduktoreetan. Horiek, DNA zatiak injektatuko duten hurrengo bakterian. Espezializatua: birusak ziklo lisogenetikoa egiten du. Litikoa hasten denean, gene bakteriano batzuk genoma birikoarekin joaten dira, eta hurrengo bakterioan gehitzen dira.3.Transformazioa: bakterio batzuen lisia gertatu ondoren ingurunean libre dauden DNA zatiak beste bakterio batek bere barnean sartzea.

Bakterien sailkapena:

Bakterio purpura eta berdeak:

fotosintetikoak dira, eta bakterioklorofila dute. Horren berdea eta karotenoideen gorri-laranja nahasteagatik dira hauek purpurak. Hidrogeno-iturria H2S-a dutenei sufre-oxidatzaile deritze, eta molekula organikoak dituztenei, ez sufre-oxidatzaile.

Zianobakterioak

:fotosintetikoak dira, aerobioak, eta pigmentu urdin bat daukate, fikozianina, a motako klorofilaz gain

Arkeobakterioak: Archaea domeinua osatzen dute. Gehienak anaerobioak dira. Mintz plasmatikoa dute, eta, han, hidrokarburo isoprenoideak dituzte, eta ez gantz-azidoak. Zelula-paretan ez daukate peptidoglikanorik. Genoma ere bestelakoa da: eubakterioena baino txikiagoa, eta histonekin elkartua. Habitataren arabera: 1.Halofiloak:gazitasun handiko urtean bizi dira. 2.Termofiloak:  sufre ugariko habitat bolkanikoetan edo ur termaletan bizi dira.3.Metanogenoak:anaerobiosi-baldintzetan bizi dira, eta gai dira zenbait substratutatik metanoa sortzeko. Zingiretako gasa sortzen dute.


Entradas relacionadas: