Azido Erribonukleikoa: RNA Molekulen Kateez Eratutako Azido Nukleiko Bat
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB
Azido erribonukleikoa edo RNA erribonukleotidoen kateez eratutako azido nukleiko bat da. Erribonukleotido horien base nitrogenodunak adenina, guanina, zitosina eta uraziloa dira.
RNA gehienak kate bakarrekoak dira, nahiz eta badiren RNA batzuk kate bikoitzekoak; adibidez, erreobirusetan.
DNAren base sekuentzien transkripzioz sintetizatzen dira RNA molekulak, RNA
polimerasa deritzen entzima batzuen lankidetzarekin.
Egituraren eta zelulan dituzten funtzioen arabera, RNAk mota hauetakoak izan daitezke: RNA erribosomikoa (rRNA), RNA nukleolarra (nRNA), RNA mezularia (mRNA), RNA nuklear txikia (SnRNA) eta RNA transferentziakoa (tRNA).
RNA erribosomikoa (rRNA)
FRNA kate polirribonukleotidiko ez-lineal bat da. Eremu batzuetan, helize bikoitza da eta, proteinekin asoziatuta, erribosomak eratzen ditu.
Erribosomak RNA mezulariaren nukleotido sekuentziaren itzulpenaz ardura-tzen dira. Aminoazidoen sekuentzia jakin bat da emaitza (proteina bat).
RNA erribosomikoaren tamaina eta erribosomena haien jalkipen koefizientea-ren bidez adierazten da, zeinaren unitatea svedberga (S) baita.d
RNA nukleolarra (nRNA)
nRNAk zelula eukariotoen nukleoloa eratzen du eta antolatzaile nukleolarrari
dagozkion (NOR) DNA eremuetatik abiatuta sintetizatzen da.
Harizpi bakarreko kate bat da, 45 S-koa. Kate horretatik lortzen dira, apurketa entzimatikoz, beste RNA erribosomiko batzuk: 18 S; 5,8 S eta 28 S.
ERNA horiek zitoplasmatik datozen proteina erribosomiko batzuekin elkartzen dira eta azpiunitate erribosomikoak eratzen dituzte. Gero, independenteki esportatuko dira zitoplasmara
RNA mezularia (mRNA)
mRNA harizpi bakarreko kate polirribonukleotidiko lineal bat da, zeinaren base sekuentzia DNA zati baten (gene) sekuentziarekiko osagarria baita. DNAren informazio genetikoa erribosometara eramateaz arduratzen da, han proteinak sintetiza daitezen. Proteina bakoitzak bere mRNA du.
Zelula eukariotoek eta prokariotoek bi desberdintasun nagusi dituzte haien
mRNAen eraketari dagokionez:
-Zelula prokariotoetan, mRNA zuzenean proteinatara itzultzeko moduan sintetizatzen da. Zelula eukariotoetan, berriz, aitzindari bat sintetizatu behar da lehenengo, RNAren transkripto primarioa (pre-RNA). Horrek heltze prozesu bat igaro behar du erribosomek proteina bihurtzeko moduko mRNA bat emateko.-Zelula prokariotoetan, gaineztadura nuklearrik ez dagoenez, mRNA transkribatu den toki berean itzultzen da, zitoplasman. Zelula eukariotoetan, aldiz, mRNA nukleoan sintetizatzen da eta, heldutakoan, zitoplasmara joaten da. Han, erribosomek hartu, eta proteinatara itzuliko dute.
RNA nuklear txikia (snRNA)
RNA-U ere esaten zaio urazilo asko duelako. Organismo eukariotoetako RNA mezulariaren heltze prozesuan hartzen du parte.
SnRNA eta nukleoko zenbait proteina elkartu egiten dira eta erribonukleo-proteina nuklear txikiak eratzen dituzte (SnRNP), zeinak mRNAren heltze prozesuan parte hartzen baitute.
RNA transferentziakoa (tRNA)
tRNAk 70-80 erribonukleotido bitarte dituzten sekuentzia polinukleotidiko batzuk dira, hirusta hostoaren ituran tolestuak, zeinetan baseak parekatuta dauzkaten helize bikoitzeko eremu batzuk baitaude, eta parekatzerik ez duten beste batzuk, begizta iturakoak.
RNA guztiak bezalaxe tRNAk, nukleoan sintetizatzen den arren,
tRNAk, nukleoan sintetizatzen den arren, zitoplasman
betetzen du bere funtzioa. Han, mezu genetikoa itzultzen du, mRNAren base nitrogenodunen kodon bakoitzari bere aminoazido espezifikoa esleituz. Hau da, base nitrogenodunen sekuentzia aminoazido sekuentzia bihurtzen du.
Zelulan, tRNA mota asko daude, eta aminoazido bakoitzeko tRNA espezifiko bat dago gutxienez, nahiz eta denek
duten egitura komun bat, bi eremu garrantzitsu dituena, tRNAk bere funtzioa betetzeko nahitaezkoak:beso hartzailea eta erdiko begizta