Axular eta Gero: XVII. Mendeko Euskal Prosa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Leizarragak ireki zion bidea euskal prosari. Baina historiak norabide berriak markatu zituen, egile kalbinista honen lorpenak gaindituz. XVII. mendea goren aldia izan zen euskal hizkuntzarentzat. Trentoko Kontzilioak aire berriak ekarri zituen, eta aldaketa politikoek eta arteak zeramaten indarra ez ziren oharkabean pasatu euskal egileentzat. Sarako Eskolan Axular azpimarratu behar da, garai distiratsu honetan oso gora jaso baitzuen literaturaren maila.

Pedro Daguerre Azpilicueta, Axular (1556-1644)

Biografia

Benetako izena Pedro Daguerre Azpilicueta zuen, eta Urdazubin (Goi Nafarroa) jaio zen 1556an. Axular baserrikoa zen, eta horregatik ezagutzen zuten Axular goitizenaz.

Ez dakigu non egin zituen ikasketak, baina Urdazubiko monasterioan egin zituela pentsatzen da. Ondoren, Iruñera joan zen, eta han giza zientziak, erretorika eta filosofia ikasi zituen. Ziur dakiguna da Salamancan Teologiako hiruzpalau urte egin zituela; izan ere, Koldo Mitxelenaren senitarteko batek 1972an haren titulua aurkitu zuen, eta Axularrek berak Gero bere liburuan bi irakasle aipatzen ditu.

1596an apaiztu zen Tarbesen (Frantzia). Ondoren, Sarako erretoreak bere kargua utzi zuenean, Axularri eman zioten, 1600. urtean. Hala ere, Axularrek gogor borrokatu behar izan zuen postu hori lortzeko. Bera Frantziakoa ez zenez, Donibane Lohizuneko Joanes Harostegi apaizak hori leporatu zion, esanez ezin zela Sarako erretorea izan frantziarra izan gabe. Axularrek Frantziako Enrike IV.aren oniritzia jaso zuen, eta Sarako erretore gisa luze bizi ondoren, 1644an hil zen.

Testuinguru Historikoa

Axularren garaia oso garai aberatsa izan zen. Egoera politikoari dagokionez, Espainia eta Frantzia bereizi behar dira: Espainian beherakada gertatzen ari zen bitartean, Frantzia goraka zihoan. Bi herrialdeak katolikoak ziren, baina Frantzian jakin-mina piztu zen. Horrez gain, 1659an Pirinioetako Bakea sinatu zuten, eta, beraz, garai baketsua zenez gero, kultura lantzeko garai aproposa ere bazen.

Erlijioari dagokionez, Axularrek Gero liburua idatzi zuenean, katolizismoa finkatuta zegoen Frantzian; beraz, guda garaia amaituta zegoen.

Axularren Obra: Gero

Axularrek Gero idatzi zuen. Berez, benetako izenburua Gero: bi partetan partitua eta berezia da. Horri dagokionez, misterio txiki bat dago: zergatik jartzen du liburua bi zatitan banatuta dagoela?

Emmanuel Intxauspe eta Lafitteren ustez, bi zati horiek liburuan bertan daude, Axularrek liburuan esaten duen bezala; baina idatzi zuenean adineko gizona zenez, lan guztia nahiko desordenatuta egin zuen. Villasante eta Haritxelharren ustez, guregana iritsi den Gero lehenengo zatia da, eta bigarrena, berriz, ez zuen idazteko denborarik izan edo galdu egin da. Hala izan ala ez izan, argi dago Axular maisu izan zela, eta askok euskal prosaren maisutzat jotzen dutela.

Gero: Mezua, Hizkera eta Egitura

Gero liburura itzuliz, aipatu behar da mezu argia duela: «Gizonak luzamendutan aritu gabe, ekintza onak geroko utzi gabe, Jainkoarengan bildu behar du». Bertan erabiltzen duen hizkera Urdazubiko lapurtera da: erraza eta herrikoia.

Liburuaren egiturari dagokionez, hiru zati bereizten dira:

  • Gomendiozko carta
  • Iracurtçaileari
  • 50 kapitulu

Entradas relacionadas: