Atxikimendu motak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB
WALLON:
Wallonek pertsonalismoaren estadioaren bitartez azaltzen ditu jokabide horiek. 2-6 ure bitartean, haurrak bere nortasuna eraikitzen du, eta estadio honetan afektibitate-premia nagusitzen da. Etapa honetan haurrak maitasuna, onartzea eta laguntza behar du, eta horrek etapa honetan izango duen jokabidea baldintzatuko du. 2-3 urte inguruan pertsonalismaren krisia deritzona gertatzen da, krisi hori bere nortasuna finkarzeko balio du. Haurrak bere autonomia babestu eta "bere burua" defendatu nahi du, biana ez du emaitzrik lortzen. Bestalde fase honetan elkarbizitza zailagoa izan ohi da, haurrak bere nahiak inposatzen saiatzen delako eta besteen nahien kontra jartzen delako. Etengabeko kontrako jarreren bidez, ez du besteengandik afekturik lortzen eta jokabide-aldaketa sortzen da. Bestalde amorraldiak, haserraldiak edo kasketak oso arruntak dira lehen haurtzaroan, 1-3 urte bitartean. 4 urterekin desagertzen dira. Amorraldien arrazioa, auronomia lortzeko haurraren nahien eta ezartzen zaizkion mugen arteko gatazka da. Beste faktore batzuk eragin dezakete, gose izatea, logurea izatea, gaixorik egotea. Guraso asko haurraren nahiak eta eskaerak betetzen dituzte batzuetan leku publikoetan daudenean. Haurra beraz konzientea da horretaz eta leku publikoetan iskanbilak sortzen ditu nahi duena lortzeko.
ATXIKIMENDUA:
Haurrek atxikimendu irudi bat izatea oso garrantzitsua da. Hasteko atxikimendu irudia ez badu ezin izango du biziraun, izan ere, atxikimendu irudia izango da arriskuetatik babestuko duena eta heldu izatera ahalbideratuko duena. Hau atxikimenduaren teorian ikus dezakegu, izan ere, lehen mailako beharra delako eta bizirautea bermatzen duelako. Bestalde atxikimendu irudirik gabe ezin izango ditu sentimenduak ondo adierazi heldua denean eztaere erlazio afektibo seguruak izan beste pertsonekin. Gainera insegurua izango da. Atxikimenduaren funtzioa haurra modu egokian eta modu seguruan garatzea eta haztea da. Baita ere haurrraren biziraupena bermatzea. Bestalde 7-8 hilabeterekin pertsonak identifikatzen eta desberdintzen hasten dira eta horren afektuzko lotura estutzea ekartzen du.
Atxikimendu jokabidea haurrak momentu eta pertsonaren arabera jokatzen duen modua da, batzuetan atxikimendua lortzeko edo estutzeko da, bestalde besteetan pertsona horretatik aldentzko da.
Hasteko adin horretan banaketaren antsietatea sortzen da eta ezezagunengan beldurra sortzen da ere. Adin horretararte ez da beldur hori sortzen, izan ere, 7-8 hilabete arte ez dituzte pertsonak identifikatzen eta desberdintzen. Bestalde ezezagunak jokatzen duen modua garrantzi handia dauka. Haurra beldurra sentituko du ezezaguna asko hurbildu, ikutu etab egiten badu. Aldiz, distantzia mantentzen badu eta berarekin jolasten bada haurra beldurra sentituko du hasieran baina ondoren jarrera bikorra adieraziko du. Gainera ezezagunarekin kontaktazen duen unean ama edo atxikimendu irudiarekin badago bldurra sentituko du hasieran baina ondoren jarrera baikorra adieraziko du. Harraitzeko haurra modu horretan erreakzionatzea atxikimendu segurua duela esan nahi du, izan ere, haur horiek atxikimendu irudia ondoan dagoenean jarrera lasaia adierazten dute eta ingurua biziki esploratzen dute.
ATXIKIMENDU MOTAK
Atxikimendu segurua (%65-70):
Haurrek atxikimendu-irudia ondoan dagoenean ingurua biziki esploratzen dute. Ama ez dagoenean, esplorazioa ez da hain bizia eta ladentzearen ondoriozko estutasuna nabaria da. Azkar kontsolatzen dira eta zalantza une batzuen ondoren berriro esploratzen hasi. Ama itzultzean poza adierazi eta atxikimendu jokabideak martxan.
Estutasun-atxikimendu anbibalentea %10-15):
Amarekin daudenean ez dute ingurua esploratzen ez dire amarengandik aldentzen. Ama joaten denean aldentzearen ondoriozko estutasuna oso bizia.
Atxikimendu irudia bueltatzean alde batetik kontaktua bilatzen du, bestetik haserre dago bakarrik utzi diolako. Aldentzearen ondoren nekez kontsola daitzeke haur anbibalenteak.
Saiheste-atxikimendua (%20):
Pasibotasuna edo axolagabetasuna erakusten dute ia estutasunik ez dute adierazten. Atxikimendu irudia bueltatzean, kontaktua sahiesten dute. Pertsona ezezagunekin ez dira urduri jartzen. Segurtasun-falta dute atxikimenduan, baina ez dira kexatzen eta sentimenduak ezkutatzen ikasi dute, atxikimendu-irudiengatik ez dute laguntzarik espero.
Estutasun-atxikimendu nahasia:
Egoera ezezagunetan, anbibalentearen eta kontaktua saihesten deuenaren nahastea da. Desoreintatua dago eta atxikimendu irudia hurbiltzean ez du begiratzen. Atxikimendu irudia bueltatzean, hurbiltzen eta kontaktua ezartzen sahiatzen dira, baina bat batean, ihes egiten dute eta elkarrekintza sahiestu egiten dute. Ezezagunetatik aldentzean, amarengandik aldentzen dira. Atxikimendu-estilo horiek atxikimendu-irudiarekin izandako harremanen ondoriozkoak dira.
FEUDEN GARAPEN SEXUALAREN ESTADIOAK:
Aho-fasea (0-2 urte):
Plazerra eskuratu ahoaren bitartez. Eremu erogenoa:ahoa. Etengabe objektu guztiak ahora sartzen ditu ikertzeko.
Uzki-fasea (2-3 urte):
Eremu erogenoa uzkia. Liseriketa aparatua plazer iturri bihurtu. Haurrarengan erakartasun berezia kontrako sexuarengan (neska aitaz maitemindu) (Genero identifikazioa). Krisialdia gainditzeko bere sexuko irudiarekin identifikatu. Oso arro sentitzen da komunean kaka egitean. Esfinterraren kontrola ez dutenean, etzera egin dezakete, hau da, hizt egiterakoak atzerapena etab.
Falikoa (3-5 urte):
Eremu erogenoa zakila. Ukitzerakoan edo garbitzean plazerra sentitu. Gehiegi ukitzea: urduri dagoelako; inseguru sentitzen delako. Egoera seguruak etab emanez ukiketa hori moderatuko da.
Latentizia fasea (6-11 urte):
Interesa eta plazerra beste esparru batzuetan, jolasa,kirola...
Fase genitala (12tik aurrera):
Nerabezaroan aldaketa fisiko,endokrino eta biologikoak eman. Organoak garatuak. Garai horretan gehienetan kontrako sexuarengangako atrakzioa daukagu baina sexu berekoa ere izan daiteke.