Atmosferaren Kutsadura: Definizioa, Jatorria eta Arazoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

Kutsadura Atmosferikoa: Airean materia edo energia mota ezberdinak egon daitezke eta giza osasunean, ingurugunean edo eraikuntzetan eragin negatiboa badute, atmosfera kutsatuta dagoela esaten da.

Kutsaduraren Jatorria

Kutsatzaileen jatorria desberdina izan arren, kutsadura gehiena erregai fosilen errekuntzatik eta industria ezberdinetatik datozen gasak dira.

Kutsatzaile Mota Bi

  1. Zuzenean atmosferara isurtzen diren gas edo partikulak.
  2. Atmosferara isuritako gas edo partikulek erreakzio kimikoak jasaten dituzte eta, ondorioz, kutsagarriak diren substantziak sortzen dira.

Atmosfera: Lurraren Inguruko Gas Geruza

Atmosfera Lurra inguratzen duen gas geruza da. Gas geruza honek lurraren gainean dauden gorputzengan presioa egiten du.

Atmosferaren Geruzak

Atmosfera bost geruza desberdinez osatuta dago:

  1. Troposfera: Lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da. Troposferan bizidunak daude eta geruza honetan garatzen da bizitza.
  2. Estratosfera: Geruza honetan ozono geruza dago. Ozono geruzak izpi ultramoreak iragazten ditu.
  3. Mesosfera: Espaziotik datozen meteoritoak geruza honetan sartzerakoan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen dira.
  4. Ionosfera / Termosfera: Eguzkitik datozen gamma eta x izpiak atomo batzuen kontra jotzen dute eta ionizatzen dira (atomoak kargatuak geratzen dira). Geruza honetan irrati uhinak hedatzen dira.
  5. Exosfera: Oso gas gutxi dago, gehien bat atomo arinak daude, hidrogenoa bereziki.

Atmosferaren osagaiari gasa deritzo. Airea hainbat gasez osatutako nahaste homogeneoa da: %78 nitrogenoa, %21 oxigenoa eta gainerako %1 CO2, argona, ur lurruna, hidrogenoa, etab. Atmosferak autoerregulazio mekanismo bat dauka, honen bidez atmosferak bere kutsadura desegin dezake.

Gizakiaren eraginez, industria iraultzatik aurrera, mekanismo hau apurtuta dago.

Atmosferaren Kutsaduratik Sortutako Arazoak

Berotegi Efektua

Modu naturalean gertatzen den prozesu bat da. Atmosferako gasek eguzki izpi batzuk atmosfera barnean mantentzen dituzte, lurraren tenperatura igoaraziz. Arazoa sortzen da CO2, CH4, ur lurruna gehiegi isurtzen direnean, gas hauek berotegi efektua gehiegizko izatea eragiten dute. Ondorioz, tenperatura behar baino gehiago igotzen da. Berotegi efektua gehiegizkoa denean, hurrengo ondorioak gertatzen dira:

  1. Lurraren bataz besteko tenperatura igotzen da.
  2. Poloetako izotza urtzen da.
  3. Kostaldeak desagertzen dira.
  4. Klima aldatzen da.
  5. Haize eta ur korronteak aldatzen dira.

Klima Aldaketa

Gizakiak eragindako gas isuriei esker (CO2-ari esker gehien bat), munduko klima aldatzen ari da.

Horrela jarraituz gero, mende batean lurreko tenperatura 4 ºC igo daiteke. Momentu honetan gasen isurketa guztiz geldituta ere, planetako tenperatura igoko litzateke. Dagoeneko isuriketako gasak atmosferan daude eta ezinezkoa da kentzea, gehiegizko berotegi efektua egoten jarraituko du. Urte asko beharko dira efektu hori berriz maila egokietara bueltatzeko.

Klima Aldaketaren Efektuak
  1. Klima aldaketaren ondorioz, desertifikazioa gertatzen da.
  2. Munduko tenperatura handituko da.
  3. Itsasoetako maila handituko da, poloak eta glaziarrak desegingo direlako. Ondorioz, kostalde batzuk desagertuko dira.
  4. Animalien ohiturak aldatuko dira, egoera berrira egokitzeko. Ondorioz, animalia batzuk desagertuko dira eta desorekak sortuko dira biosferan.

Euri Azidoa

Atmosferaren kutsaduraren ondorioetako bat euri azidoa da.

Azido kontzentrazio altua duen edozein prezipitazioari euri azidoa deritzo. Normalean azidorik ugarienak azido sulfurikoa eta azido nitrikoak dira. Industrien errekuntzetatik CO2 gasaz aparte, hurrengo gasak ere askatzen dira atmosferan: NO2, NO3, SO2, SO3, H2O(g), Cl2. Gas hauek atmosferako urarekin elkartzen direnean erreakzionatzen dute eta azidoak sortzen dira. Garrantzitsuenak azido sulfurikoa (H2SO4) eta azido klorhidrikoa dira. Azido hauek oso korrosiboak dira. Euri azidoa euri, elur edo laino moduan erortzen da lurrera. Klima oso lehorra den lekuetan, azidoak hautsa edo kearekin elkartzen dira eta lurrera erortzen dira, partikula solido txikien moduan. Honi jalkitza lehorra deitzen zaio.

Euri Azidoaren Ondorioak

Euri azidoak efektu desberdinak ditu, segun eta non gertatzen den:

  • Ibai eta lakuetan erortzen bada, uraren azidotasun maila handitzen da. Ondorioz, landare eta animalia urtarrak desagertu daitezke.
  • Lurraren gainean erortzen bada, lurraren azidotasuna handitzen da, lurrazaleko lehengaiak desegiten dira eta ondorioz landareak ezin dira hasi.
  • Landareetan erortzen bada, azidoak landareak kaltetzen ditu eta landareak hil ditzake.
  • Eraikuntza eta kareharrien gainean erortzen denean, azidoarekin erreakzionatzen dute eta desegiten dira.

Ozono Geruzaren Suntsiketa

Definizioa: Ozonoa molekula bakuna da, eta hiru oxigeno (O3) atomoz osatua dago. Ozonoa oso toxikoa da troposferan dagoenean, oso kutsakorra da. Ozonoa estratosferan dagoenean oso onuragarria da. Geruza bat sortzen du eta eguzkitik datorren erradiazio ultramoreak iragazten ditu eta babesten gaitu azaleko minbisitik, begietako katarataketik, etab.

Ozono Geruzaren Zuloa

Ozono geruzaren zati batean, ozono kopurua asko txikitu da.

Normalean, udaberrian poloetan geruza txikitzen da eta modu natural batean berriz handitzen da, baina gizakiak atmosferara isuritako gas batzuen erruz, geruza txikitzen ari da modu artifizial batean. Suntsiketa hau ez dago orekatua eta gero ez da itzultzen hasierako egoerara. Gas horiek klorofluorokarbonoak (CFC) dira, espraietan, disolbatzaile batzuetan, aire egokituetan, etab. aurkitzen direnak. CFC-ak oso egonkorrak dira, eta troposferatik estratosferara iristen dira inolako aldaketarik gabe. Bertan ozonoarekin erreakzionatzen dute.

Ozono geruza txikitzean, izpi ultramoreak pasatzen dira eta oso kaltegarriak dira. Adibidez, gizakien mutazioak sortzen ahal dituzte, azala erre, minbizia sortu, begietan gantza sortu, etab.

Entradas relacionadas: