ATM eta Oklusio Egokia: Disfuntzioak, Bruxismoa eta Tratamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

ATM (Artikulazio Temporomandibularra)

1. Gainazal Artikularra

  • Hezur gainazalak:
    • Beheko maxilarra: kondilo mandibularra
    • Hezur tenporala:
      • Barrunbe glenoidea
      • Kondilo tenporala
  • Hezur ez gainazalak: Disko artikularra (ehun fibrokartilaginosoz osatua, bi hezurren artean kokatua, kongruentzia eta presio arintzea bermatzeko).

2. Kapsula Artikularra

Zuntzez osatutako egiturak artikulazioa estali eta babesten du. Barrutik mintz sinobialaz estalita dago, likido sinobiala sortzen duena marruskadura murrizteko.

3. Ligamentuak

Artikulazioa inguratu eta mugimenduak mugatzen dituzte.

Funtzioak

  • Errotazioa: Kondilo mandibularrak bere buruaren inguruan egiten duen mugimendua.
  • Traslazioa: Kondilo mandibularra hasierako posiziotik desplazatzean egiten duen mugimendua (+25mm ahoa irekitzean).

Mugimenduak

  • Irekitze/Itxi: Errotazioa + traslazioa.
  • Protrusioa: Beheko maxilarra aurrera.
  • Erretrusioa: Beheko maxilarra atzera.
  • Lateralitatea: Baraila aldeetara mugitu.

Disfuntzio-Patologia

  • Arazo muskularrak: Mina murtxikatze muskuluan.
  • Kondilo eta diskoaren arteko erlazio desegokia:
    • Diskoaren desplazamendua erreduzioarekin.
    • Diskoaren desplazamendua erredukzioarik gabe.
  • Lokadura: Kondilo mandibularra barrunbe artikularretik ateratzen da.
  • Endekapenezko arazoak: Artrosia.

Etiologia

Multifaktoriala: predisposizio genetikoa, oklusio desegokia, ohitura parafuntzionala, antsietatea, depresioa, estresa, ohitura postural desegokiak.

Diagnostikoa

Zeinu/sintomak daudenean.

Tratamendua

Diagnostikoaren araberakoa.

Bruxismoa

Hortzak estutu, karraskatu eta igurtzea modu inkonszientean.

Etiologia

Multifaktoriala: lo egiteko arazoak eta estresa.

Ondorioak

  • Desgastea/atrizioa: hipersentikortasuna, hortzen hausturak, hortz-mamiaren arazoak, dimentsio bertikalaren galera, arazo estetikoak.
  • Periodontoaren asaldura.
  • Lepo eta buruko muskuluen asaldura.
  • ATM asaldura.

Diagnostikoa eta Tratamendua

Profesional batekin kontaktuan jarri. Deskarga ferula.

Oklusio Egokia

  1. Arku berdinaren barruan, hortz guztiek kontaktu puntu bat izan behar dute.
  2. Hortz bakoitzak bi hortz antagonistekin kontaktuak izan (salbuespenak: beheko erdiko ebakortzak eta goiko hirugarren haginak).
  3. Hortzen arteko kontaktu guztiak aldi berean eman.
  4. Goiko eta beheko erdiko ebakortzen arteko lerroa aurpegiko erdiko lerroarekin kointziditu.
  5. Goiko hortzak behekoen kanpoaldetik kokatu.
  6. Goiko eta beheko haginen artean Angle-ren klase I-eko erlazioa.
  7. Lateralitate mugimenduetan: gida kaninoa edo talde gida.
  8. Protrusio mugimenduetan: aurreko gida.
  9. Oklusio egoeran: Spee eta Wilson kurbak.

Oklusio desegokiaren adibideak:

  • Apiñamendua
  • Diastemak
  • Mordida gurutzatua
  • Guraize moduko mordida
  • Erresalte handitua
  • Mordida irekia
  • Mordida sakona

Entradas relacionadas: