Atenaseko partenoia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,57 KB

KOLISEOA:
IDENTIFIKAZIOA:
·Koliseoa edo Flavioetarren Anfitteatroa, Erroman, i. Mendean. (Vespasionarekin hasi zen Titorekin amaitu zen).
AZTERKETA FORMALA:
·Oin eliptikoa zuen. Ardatz nagusia
189 m-koa da ,eta ardatz txikia, berriz, 156 m-koa.
·Harresiak, zutabeak eta arkuak trabertino harriz eginak ziren eta harlanduak mortairurik gabe zeuden elkarri lotuta. Azpizorua tobaz (buztinaz) eta adreiluz eginda zegoen.

·Fatxada erdi puntuko arku sail batez osatuta zegoen. Solairu bakoitza ordena batean egina zen (toskanarra behekoan, joniarra erdikoan, korintoarra hirugarren eta laugarrenean).
·Azkeneko solairua harresi itsu bat da, zutabeduna eta hutsarte txiki batzuekin. Solairu honetatik haga (viga) batzuk irteten ziren, eta bertatik oihal bat hedatzen zen hormailen gainetik, soka eta txirrika batez.
·Azpizoria tunelez eta gartzelaz beterik zegoen, eta bertan gladiadoreak, kondenatuak eta animaliak zeuden.
AZTERKETA ESTETIKOA:
·Antzina 50000 ikusleentzako lekua zeukan
·Enperadorea eta Senatariak harearen ondoko lekuetan kokatzen ziren eta gero eta gorantzako, orduan eta gizartearen beheragoko klaseak zuden.
·Koliseoan itsas guduak (naumakiak) egin ahal ziren (jolastokia urez estaltzen zen) Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak (animalia ehizak, ejekuzioak, borroka famatuen antzezpenak, graziar mitologian ohinarritutako antzerkiak...)
·


Egitura, lurrikara eta harginen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Kolisea, beti ikus izan da Erroma Inperialaren ikur bezala, eta erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da.

BRUTO CAPITOLINOREN ERRETRATUA:
IDENTIFIKAZIOA:
·Bruto capitolinoren burua. Erromako museo Capitolinoan. K.A. III. Mendekoa, Erromako Errepublikaren garaikoa.
AZTERKETA FORMALA:
·Brontzezkoa. 69cm.
·Bruto soblizatzen du, Erromako errepublikaren sortzailea, Errealismo handiarekin, aurpegiko zimurrak ere irudiktzen dira.
·Burua galdutako irudi batena da. Pertsonaia bizarduna, begirada biziza, ezpain lahorrak, masail nabariak eta kopeta altua. Bizarra ile.Xerlo malkartasunez egin zen eta adatsa gabe erortzen da aurpegiaren gainean.
AZTERKETA ESTETIKOA:
·Artistaren helburua patrizioaren nortasuna irudikatzea izan zen. Estilo naturalistari dagokio. Hil ondoan ere, pertsonaiaren presentzia luzatu nahi zuten horrenbestez.


PARTENON:
·ARTELANAREN IDENTIFIKAZIOA:


Partenon, antzinako Greziako tenplu nagusia, aro klasikokoa, Atenaseko Akropolian dago ( Fidiasek bultzatua, tenpluko erliebeen eskultore nagusia). Enkargu-egilea Atenasko polis demokratikoa izan zen, eta haren izenean, bere agintari nagusi Perikles bera.
Egileak: Iktinio eta Kalikrates atkitektoak; lanen zuzendari eta ikuskatzailea, Fidias maisua, Periklesen laguna zena.

AZTERKETA FORMALA:

 ● Materiala eta teknika: marmola, brontzezko grapen bidez lotuta.
● Oinplanoa: neurri monumentalak ditu; ia 70 x 30 m, Errektangeluarra edo
angeluzuzena,
● Oinplanoaren zatiak eta funtzioak:
·Pronaosa: ataria (Naosaren aurrean)
​·Naosa:​
gela nagusia, Atenearen estatua gordetzeko gela.
·Birjinen gela (Atenaseko altxorra gordetzeko lekua): Naosaren atzean, ·Opistodomosa (Naosaren atzean)
​·Zutabedia: ​ordena doriarreko kolomez inguratua. Tenplu peripteroa da.

● Altxaera eta arkitektura-elementuak:​ ohikoak baino handiagoak,
monumentalagoak dira. Ordena doriarra eta joniarra erabiltzen dira.
● Kolomak​: kanpokoak eta naosekoak doriarrak, harroinik gabeak; fustea ildoduna da,
entasiarekin; koilarea (collarino), ekinoa (plater erakoa) eta abakoa
(angeluzuzenekoa) kapitelean. Birjinen gelako kolomak joniarrak dira


● Arkitrabea jarraian.
● Frisoa triglifo eta metopetan banaturik.
● Frontoiak:​ aurrealdean eta atzealdean, taulamendua eta bi isuriko teilatuaren arteko
espazio triangeluarra, eskulturaz beterikoa, eszena mitologiko garrantzitsuenak
irudikatuta.
● Dekoraziorako esparruak​ beraz, metopa doriarrak, friso joniarra eta frontoiak dira
Fidiasen eta honen eskolako lanak jasotzen dituztenak, guztietan programa mitologikoak irudikatzen dira. Konposizio biziak, lan bukaera bikainak, arropa bustien teknika, polikromia biziaren erabilera...; naturaltasun idealizatuaren gailurrera iritsi omen zen.
·AZTERKETA ESTETIKOA:
● Kanpoko espazioak lehentasuna du, Greziako tenpluak kanpotik ikusita izateko eginda baitzeuden.
● Partenoiaren funtzioa Atenea Parthenos-en jainkosaren estatua gordetzea zen eta aldi berean Atenaseko altxorra gordetzea (birjinen gelan gordetzen zena).
● Akropolia Atenasen goiko aldean erraz defendatzeko moduko gotorleku txiki bat zen, harresiz inguratuta. Han santutegia zegoen, Atenasko leku sakratuenak eta bertan ere, historiaurreko garaietatik, tenplu garrantzitsuenak.
● Atenasko buruzagi Perikles garaile atera zen; akropoliaren berreraikitze lanez ere arduratu zen.
Partenoia da gehien gailentzen dena. Partenoia berehala Atenasen sinbolo eta monumentu enblematiko bilakatu zen. Demokrazia atenastarraren irudia eta Periklesen politika arrakastatsuaren sinboloa.


LAOCOONTE ETA SEMEAK:
·ARTELANAREN IDENTIFIKAZIOA:
● Laocoonte eta semeak.
Mukulu biribileko eskultura askea. Rodasko artista batzuek
zizelatu zuten.
● Garai helenistikoko eskulturarik adierazgarriena da (338-30 K.A.). Erromako
Vatikanoko museoan dago. Julio II.A aita santuak erosi zuen obra hau eta Migel Anjeli eman zion zaharberri zezan.
·AZTERKETA FORMALA:
● Marmol zurian egina, mukulu biribileko eskultura askea, Konkor biribileko zenbait eskulturak osatutako multzo bat da, beraz, konposizioa konplexua da.
● Proportzioak tamaina naturalekoak baino handiagoak dira.
● Biluzik dagoen gizonezko bat, beste bi gazte, hauek ere biluzik, eta pertsonaien
gorputzetan kiribiltzen diren sugeak daude irudikatuta. Giharreak puztu egiten zaizkie eta aurpegiek mina adierazten dute. Laokoonteren giharreak nabarmentzeko egindako ahaleginaren ondorioz, semeek gihar handiak badituzte ere, altueraz txikiak dira.
● Anatomia irudikatzeko interesa dago. Irtenune (saliente) eta barrunbe(entrante) oso nabariekin dago modelatuta.
● Plano bakarrean dago antolatuta, aurrez-aurre begiratzeko egina. Begi-bistakoa da konposizio diagonala eta piramidala dela.
● Errealismoa eta adierazkortasuna oso nabaria da.


·AZTERKETA ESTETIKOA:

● Garai helenistikoari buruz hitz egiten digu eskulturaren gaiak, eta Virgilioren Eneidatik ateratakoa da: Troiako apaizak (Laokoon) soldadu grekoz beteta zihoan zaldi erraldoia ez onartzeko eskatu zien herrikideei eta Apolo mindu egin zen honengatik. Jainkoek, Troia suntsitzeko zituzten planak bertan behera joan zirela ikustean, bi itsas-suge erraldoi bidali zituzten apaiza eta honen bi semeen bila. Denak hil ziren, bat izan ezik. Gaia benetan tragikoa da; apaizak, bere heriotzaren min fisikoaz gain, min psikikoa sentitzen du bere semeak hiltzen ikustean.

Entradas relacionadas: