Askatasun Kontzeptuak eta Estatu Liberala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB

Antzinakoen eta Modernoen Askatasun Kontzeptuak

Antzinakoen askatasun kontzeptua Atenaseko demokrazian agertu zen, eta herri-eginkizunetan parte hartzean zetzan. Herritarra zen gizaki librea, gobernu-kontuetan legez eta aktiboki parte har zezakeena; emakumeak eta esklaboak, ordea, ez ziren hiritartzat hartzen. Modernoen askatasun kontzeptuaren arabera, gizaki orok, gizaki den aldetik, aske izateko gaitasuna eta gaitasun hori erabiltzeko eskubidea du. Baieztapen hori Erdi Aroan eta Aro Modernoan sortutako zuzenbide naturalen teorien ondorio da, eta modernoen askatasun kontzeptuaren sorburua da. Berez, gizabanako orok eskubide jakin batzuk ditu, eta gizarteak eskubide horiek errespetatu behar ditu. Eskubide horiei askatasun deritze.

Askatasun Positiboa eta Askatasun Negatiboa

Bi askatasun mota bereizten dira:

  • Askatasun positiboa: Norbera bere buruaren jabe izatea da, eta gizabanako bakoitzak bere bizitza eta erabakiak kontrolatzen ditu.
  • Askatasun negatiboa: Gizabanako bakoitzak bere nahi guztiak betetzeko inongo oztoporik eta trabarik ez jasotzea da, eta gainerakoek jar ditzaketen oztopoei uko egitea.

Berlinen ikuspuntutik, askatasuna maiz manipulatu izan da.

Indibidualismo Posesiboa

Gizabanakoaren eskubideak estatuaren, beste instituzio batzuen edo pertsona batzuen gehiegikerietatik babesteko betebeharra ezartzen du. Arazo bat dakar: gainerakoak aintzat hartu gabe, gizakiok behar bezala bizi gaitezkeela pentsa dezakegu. Aro modernoan, indibidualismo posesiboa sortu zen. Gizakien ikuskera horren arabera, norbera da bere buruaren jabe bakarra. Hortaz, ez dugu inolako zorrik gizartearekin. Gizartea ez da gizabanako guztiei jaiotzen direnetik laguntzen dien komunitatea, baizik eta gizabanako jabeen elkarte bat, eta horien arteko harreman nagusia merkataritza-harremana da; harreman horretan, ondasunak eta zerbitzuak trukatzen dira. Trukean, gizabanako bakoitza norberaren onurak lortzen saiatzen da. Estatuaren funtzio nagusia gizabanakoaren askatasuna eta ondasunen jabetza pribatua babestea da. Indibidualismo egoistaz gain, indibidualismo altruista ere badago.

Estatu Liberala

Estatu modernoak hartu zuen erregimen zaharreko monarkia absolutista izan zen. Iraultza liberalek eratutako pentsaera berriaren arabera, gizarteko kide guztiek men egin behar zioten herriaren subiranotasunetik sortutako legeari. Horrela, legearen inperio kontzeptua eratu zen. Zuzenbide-sistemaren oinarrizko printzipioak hauek dira:

  1. Askatasun-printzipioa: Gizarteko kide guztiak aske dira.
  2. Mendekotasun-printzipioa: Gizarteko kide guztiak legedi komun bakar baten mende daude.
  3. Berdintasun-printzipioa: Mendeko guztiak berdinak dira.

Tradizio Liberala

Liberalismoaren abiapuntua gizabanakoa jarduera politikoaren muina delako ustea da. Hori dela eta, gizabanakoak jarduteko askatasuna izango duela bermatu behar du estatuak, eta, horretarako, bere eskubideak babestu. Estatu liberal horren funtsezko zereginak hauek dira: kideen bizitza babestea, beldurra eta ziurgabetasuna murriztea, jabetza-eskubidea ziurtatzea eta merkataritza erraztea.

Errepublikanoen Hazia

Estatuak konstituzionala izan behar du. Hau da, gobernarien gehiegikeriak ahal den neurrian saihesteko asmoz, estatuaren boterea mugatuko duen funtsezko arau multzoa onartu behar da. Liberalismoa tradizio errepublikanoarekin lotuta zegoen. Horien arabera, herritarrek legearen aurrean berdinak izan behar dute, eta botere-gehiegikarien kontra defendatzeko aukera bermatu behar zaie. Botere-gehiegikeriarik ez egoteko, hainbat elementu erabili ziren:

  1. Konstituzionalismoa.
  2. Botere-banaketa: Botere legegilea eta botere judiziala elkarrekiko independenteak izatea eta elkar kontrolatzea.
  3. Herritarren partaidetza: Herritarrek botereen funtzionamenduan parte hartzea, hainbat mekanismoren bidez.

Botere publikoa kontrolatzeko eta helburu horiek lortzeko, zuzenbidezko estatu liberal eta demokratikoak zuzenbidezko estatu liberala ordeztu zuen.

Gizarte Zibila

Esparru publikoa bitan bereizi beharra eragin du: estatuari dagokion esparru publikoa eta estatuari ez dagokiona. Azken hori gizarte zibilaren eremua da. Zer da gizarte zibila? Estatuko administrazio-sistemaren mende ez dagoen gizarte-koordinaziorako erakunde eta mekanismo multzoa. Estatua gai politikoen eremu bihurtu da, eta gizartea, berriz, herritarren eta haien jardueren esparru despolitizatua. Batzuen ustez, gizarte zibila merkataritza-gizartea da funtsean, eta, beste batzuen ustez, aldiz, beharren sistema.

Entradas relacionadas: