Artearen Historia: Neoklasizismotik Errealismora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,95 KB
Neoklasizismoa
Sarrera
XVIII. mendean, aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialek amaiera eman zioten Erregimen Zaharrari. Europan arte estilo berriak agertu ziren. Neoklasizismoak Ilustrazioaren arrazionalismoa, zientzia eta gizatasunarekiko errespetua ezarri zituen artean. Arte neoklasikoak Europan garrantzia irabazten joan zen burgesiaren boterearekin batera. Beste alde batetik, 1751n Entziklopediaren lehen tomoa argitaratu zen.
Arkitektura Neoklasikoa
Ezaugarri orokorrak
- Fatxadak eta kanpoaldeak egiteko Greziako eta Erromako tenpluen ereduari jarraitzen diote.
- Arrazoiaren arkitektura landu nahi da. Eraikuntza soilak dira, ia kontraste eta kurbarik gabeak.
- Balore estetikoak, neurria, proportzioa eta oreka konsideratzen dira.
- Mota asko daude, adibidez, jauregiak, eskolak, ospitaleak, museoak…
- Oinplanoak erregularrak eta zentralizatuak dira.
- Materialari dagokionez, marmolak eta harlanduak erabiltzen dira.
- Argitasun handikoak dira.
Frantzia
- Soufflotek Parisko Sainte Geneviève elizan grekoerromatarraren elementuak erabili zituen. Zutabedun portikoa eta kupula handia ditu. Horren ostean, Parisko Panteoia izan zen.
- P. Vignonek Parisko La Madeleine eliza korintiarra egin zuen.
Ingalaterra
Ingalaterran lan neoklasikoekin batera eraikuntza neogotikoak ikus daitezke.
Alemania
Alemaniako adibiderik esanguratsuena Langhansen Berlingo Brandenburgo Atea da. Eraikin neoklasiko hauek izaera heleniko nabarmenekoak izan ziren.
Espainia
Barrokoak arrakasta handia zuenez, Neoklasizismoak oztopoak eduki zituen. XVIII. mendearen erdialdetik, akademiek eragin handia izan zuten. Gainera, Borboien Etxearen hasiera zen. Frantziako pentsamendua eta kultura heldu ziren. Erregeak eta ilustratuen gutxiengo batek nazioa modernitatera egokitu nahi zuten.
Adibidez, Madrilen, modernitatea adierazi behar zuten: sarbide egokiak, kaleko argiak eta higiene baldintza hobeak ezarri… Beste alde batetik, eraikuntza berriak eraiki ziren.
- Juan de Villanuevaren lanik inportanteena Pradoko Museoa izan zen. Eraikin honetan monumentaltasun klasikoa, funtzionaltasuna eta modernitatea elkartu zituen.
Euskal Herria
- J. A. Olagibelek Gasteizko Plaza Berria egin zuen.
- Silvestre Perezek Mutrikuko eliza eta Donostiako Udaletxea eraiki zituen.
- A. Etxebarriak Juntetxea eta Bilboko Plaza Berria egin zituen.
- G. B. Orbegozo Bilboko Atxuriko Ospitalearen egilea izan zen.
Erromantizismoa
Sarrera
Erromantizismoa izeneko mugimendu kulturala sortu zen. Nazionalismoa, herrien independentzia, indibidualtasuna, intimitatea eta paisaiaren adierazpen subjektiboa bultzatu ziren. Gainera, 1819an Gericaultek La Meduseko almadia erakutsi zuen, eta kontserbadoreek kritikatu zuten. Garaiko arte ofizialak pentsatzen zuen artistaren lanak harmonia formalen produkziora mugatu behar zuela, eta ezin zuten Delacroix bezalako margolariak ulertu, artea bizipen patetikoa zela ulertzen zuelako.
Erromantikoek neoklasikoen sistema goitik behera aldatu zuten. Horregatik, erromantizismoa askatasunaren ideia artearen arlora eramatea izan zen.
Pintura
Ezaugarri orokorrak
- Pintura erromantikoak baztertu egin zituen konbentzionalismo neoklasikoak eta pintura barrokoaren baloreak hartu zituen.
- Artistaren nia kanporatzea zen garrantzitsuena.
- Kolorea marrazkia baino gehiago interesatzen zitzaien.
- Irudiek keinu dinamikoak, dramatikoak eta aztoratuak zituzten.
- Gaiari dagokionez, paisaia irudikatzeko zaletasun handia zuten, eta horrela, artista erromantikoak bere nia kanporatzen zuen.
- Paisaiaz gain, gai exotikoak, iraultza politikoak eta naturaren hondamendiak ere baziren.
Frantzia
- Gericault estilo berriaren ordezkaria da. 1819an La Meduseko almadia aurkeztu zuen. Lan hau koadro-manifestua da, naufragoak salbatu ez zituen gobernuari eginiko erasoa da. Erromantizismoaren dramatismoa eta asaldura ikus daitezke lan honetan; sentimenduak ezkutatu beharrean, bizi egiten dira.
- Delacroixek erromantizismoa loraldira eraman zuen. Arrakasta handia izan zuen Sardanapaloren Heriotza egitean, eta batez ere Askatasuna herria gidatzen, argudio herrikoia eta hunkigarria duena. 1824-1834 urte artean produkziorik handiena izan zuen.
Ingalaterra
- Oso goiz azaldu zen erromantizismoa Britainia Handian. Olerkari eta pentsalariekin batera, irrazionaltasuna eta inkontzientea aztertu zituzten.
- XVIII. mendearen azken urteetan, Britainia Handiak ere eman zituen bereak paisaiaren pinturan, J. Constable eta W. Turner bezalako pintoreen bidez.
- John Constable lehen paisajista modernoa izan zen. Aire librean margotu zuen.
- Joseph W. Turnerrek etengabeko esperimentuak egin zituen. Honek, fenomeno atmosferikoei trataera berezia egiten die. Gainera, honen pintura-lanek emozioa sentiarazten diote ikusleari naturaren aurrean.
Alemania
C. D. Friedrich naturaren pintoreen artean garrantzitsuena izan zen. Paisaiak berezko balioa zuen. Jainkoaren eta gizakiaren arteko bitartekoa zen artista. Friedrichekin, gizakiak ikuslearen lekua baino ez zuen betetzen, paisaiaren handitasunaren aurrean.
Errealismoa
Sarrera
XIX. mendearen erdialdetik aurrera, erromantizismoaren idealizazioaren ordez, errealitate zehatzaren aldeko joera nagusitu zen. 1848ko Iraultzaren ondoren, gizartea aldatu egin zen: burgesia kontserbadorea sendotu egin zen boterean, eta proletargoa agertu zen, bere egoera aldatu nahiean. Horrez gain, balore idealisten kontrako erreakzioa sortu zen, eta iheserako nahiaren aurrean, errealitatearekiko atxikimendua areagotu zen. Beste alde batetik, errealismo eta akademizismoaren artean ere lotura dago. Pintura akademikoak arreta berezia ezarri zuen naturaren behaketa zuzenean eta unearen errealitatean. Gainera, errealisten ustez, pinturak ez du argudiorik, errealitatearen adierazpen hutsa da, inportanteena irudia adierazteko forma da.
Pintura
Ezaugarri orokorrak
- Pintura izan zen errealismoaren arte-adierazpen nagusia.
- Errealitatea zen moduan irudikatzea lortu zuen pinturak.
- Garrantzitsuena errealitatean zegoen.
- Beraien helburua txiroenen errealitatea erakustea zen.
- Teknikari zegokionez, bereizgarriak koloreak eta trazu solteak ziren.
- Bizitzaren alderdi desatseginenak erakusten ahalegindu ziren, gizartea salatzen lagunduko zuten haiek.
Frantzia
Errealismoak garrantzi eta hedapen handia lortu zuen Frantzian.
- Courbet Frantziako pintore errealista garrantzitsuena izan zen. Jende xehean eta eguneroko bizitzako gai herrikoietan inspiratu zen. Bera ideologikoki proletargoarekin bat zetorren, eta bere lanak iraintzat hartu zituzten gizarteko goi-mailakoek. Hauen ustez, ez zuen gizarte eder eta dotorea irudikatzen, jende xumeena baizik; adibidez, 1847ko Harginak. Courbetek ez du inguruko errealitatea onartzen, baina honetatik ihes egin beharrean, gordintasunez adierazten du. Horrela, marrazkiek indar handia dute, xehetasunak azpimarratzen dira. Samurtasunez, jende apalaren bizitza adierazten du, eta pertsonaiak lehen planoan agertzen dira.
- J. F. Milletek nekazarien bizitzaren alde lirikoena erakutsi zuen. 1859an egindako Angelus pintura, esate baterako. Lurrari itsatsitako margolaria da. Honek apaltasuna adierazten du. Erromantikoen efektismo eta antzerkitasunetik urruntzen da. Marrazkia ona eta kolorearen eta argiaren erabilera bikaina da.
1808ko Maiatzaren 3a edo Monkloako Fusilamenduak
Obraren identifikazioa
1808ko Maiatzaren 3a edo Monkloako Fusilamenduak Francisco de Goyaren obren arteko ikono bat da, Espainiako historian garrantzi handia duena. Obra honetan, Goyak, Espainiako Independentzia Gerraren ondoren margotu zuen, erregimen afrantsesatuaren aldeko lanak egin arren, Espainiako gizartea erasoen eta zaurien eraginean ikusteko modu bat eskaintzen du. Hau da, 1808ko maiatzaren 3an Frantziako armadak Madrilen egin zuen fusilamendu masiboaren irudia da, Espainiako erreboluzioaren eta gerraren zauriak agerian uzten dituena.
Obraren azterketa
Goya surrealismoaren eta errealismoaren artean kokatzen da, hiru dimentsioetan ikus daitekeena, baina beste dimentsio batzuetan, bikoiztutako irudiek errealitatearen eta irrealitatearen arteko lerro meheak erakusten dituzte.
Argiaren bidez antolatzen da konposaketa, eta funtzio dramatikoa du. Argiak sinbolikoki banatzen ditu argiztatutako zonaldeak (kondenatuak itxaroten dauden lekua) eta ilundutako zonaldea (soldaduak dauden lekuan). Argiztatutako zonaldean, matxinatu baten alkandora zuriak koadroaren argi guztia bereganatzen du, eta adierazpen eta sinbolismo handia du. Militarren pelotoiak, aurpegi barik, diagonal itxia osatzen du.
Obra honetan, koloreak mugatuta daude. Gainera, konposaketaren dramatismoa bultzatzen duen eskortzo dinamikoak egiten ditu. Beste alde batetik, pintzelada solteagoak egiten ditu, eta kolore-mantxak ugariak dira argi-kontrastea sortzeko eta itzalak azpimarratzeko. Maiatzaren 3ko afusilamenduan patetismoa nabaria da, eta areagotu egiten da argi zuriaren bidez.
Obraren iruzkina
Espainiako Independentzia Gerraren eta Frantziako Iraultzaren arteko gertakari tragiko baten erakuslea da. Obra honek gizartearen eta historia modernoaren zauriak azaltzen ditu, gerra eta bortizkeriaren indar nabarmenak erakutsiz. Frantziako Iraultzaren eraginpean, Espainiak bere borondate eta independentzia aldarrikatzen saiatu zen, baina gerrak eta hainbat kontrajarritasun politikok independente eta libre izateko ahaleginak suntsitu zituzten.
Obra hau espainiar herriaren, gizartearen eta pertsonen aurka eragindako iraupenaren azalpena da. Hiritar anonimoen eta gizartearen eragin guztien fisonomia eta jarrera adierazleak dira, hauen eskubideak urratzearen eta zauriaren aurkako jarrera zintzoen erakusteko erabiliko direnak. Matxinatuen eta hilkoen irudikapenak indartsuak izan diren gainerako pertsona anonimoak ikusteko aukera ematen du, horiek eskubideen aldeko gertaera tragikoan parte hartzen dutela adieraziz.
Ondorioa eta balorazioa
Obra hau gizarte eta politikoki erabat erresonatzen duena da, Espainiako historia tragiko baten erreflexioa eta adierazpena. Goyak indartsu eta ahulen, justizia eta zaurien, bakea eta gudaren, zoriontasun eta sufrimenduaren arteko kontraste zorrotzak azaltzen ditu. Ondorioz, 1808ko Maiatzaren 3a edo Monkloako Fusilamenduak obra ikonikoa da, giza eskubideen aldeko dena eta erasoen brutalitatearen aurkako aldarria.
Frank Lloyd Wright: Ur-jauziaren Etxea (Pennsylvania, Amerikar Estatu Batuak)
Obraren identifikazioa
Frank Lloyd Wrighten Ur-jauziaren Etxea izeneko eraikuntza ikonikoa da, 1935ean eraiki zen, Pennsylvanian (Amerikar Estatu Batuak) kokatua. Edgar Kaufmanek, Pittsburgheko denda bateko zuzendariak, Wrighti etxe hau eraikitzeko agindua eman zion. Eraikina Bear Runen eraiki zen, landare eta iturburuz betetako baso erdian kokatuta dago, eta Falling Water izenekoa da. Wrighten lanak XX. mendeko arkitektura ulertzen lagundu zuen, eta artistak "arkitektura organikoa" izeneko kontzeptua finkatu zuen, arkitektura eta natura integraturik.
Obraren azterketa
Ur-jauziaren Etxeak estetika modernoa eta arkitektura organikoa nahasten ditu, bertan Wrighten estilo berri bat adieraziz. Material naturalak erabiltzen dira; adibidez, hormigoia, harri naturala, burdin margotua, beira eta aluminioa. Eraikuntza bakar batean diseinatu zen, eta terrazak, espazio irekiak eta organikoak biltzen ditu, naturaren eta eraikinaren arteko fusioaren adibidea eskainiz.
Obraren iruzkina
Ur-jauziaren Etxeak gizartearen errealitatea eta Frank Lloyd Wrighten historia pertsonala eta profesionala bateratzen ditu. Wrightek, orduan egun, arkitektura organikoaren kontzeptua aldarrikatzen zuen, espazioak barrutik kanpora diseinatuz eta naturarekin batera eraikiz; aldaketa handiak ekarri zituen bere garai horretan. Eraikinak estilo internazionalaren kontra egiten du, mugimendu modernoaren irudi topikoa bihurtuz.
Ondorioa eta balorazioa
Ur-jauziaren Etxea ez da inoiz baino gehiago bera daitekeena, bere organikotasuna eta naturarekin duen lotura erraz ikusten da. Wrighten diseinuak eta kontzeptuak bereziak eta ikonikoak dira, XX. mendeko arkitekturaren historia nagusiaren parte izanik. Ur-jauziaren Etxea ez da bakarrik eraikin bat, baizik eta gizarte eta historia iradokitzaile bat, eraikinaren eta naturaren arteko lotura sinboliko eta funtzionala.