Artearen Historia: Neoklasizismotik Arkitektura Organikora

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,25 KB

Neoklasizismoa

Europan arte estilo berriak agertu ziren. Neoklasizismoak Ilustrazioaren arrazionalismoa, zientzia eta Gizatasunarekiko errespetua ezarri zituen artean. Gizarte maila ertaina eta baxua aristokraziak menperatzen zuen sistema politiko-sozialaren kontra agertu zen. Beraz, arte neoklasikoak Europan garrantzia irabazten joan zen burgesiaren boterearekin batera. Neoklasizismoaren bidez aristokraziaren kontra joan ziren. Estilo berria, Neoklasikoa, Napoleonen garaira arte luzatu zen. Erroman sortu arren, gune nagusiak Britainia Handia eta Alemania izan ziren arkitekturan eta Frantzia, berriz, pinturan. Eskultura neoklasikoaren gune, ordea, Erroma izan zen.

Arkitektura

Fatxadak eta kanpoaldeak egiteko Greziako eta Erromako tenpluen ereduari jarraitzen diote. Greziar orden doriarra estriadun fusteaz erabili ohi da. Zutabeak lehen zuen garrantzia du eta estatuaz beteriko frontoiak berriro ohikoak dira. Erroman erabilitako kupula ere askotan egiten da.

Arrazoiaren arkitektura:

  • Eraikuntza soilak dira, ia kontraste eta kurbarik gabeak.
  • Ornamentazioak baztertzen dira.
  • Balore estetikoak: neurria, proportzioa, oreka eta horizontaltasuna.
  • Oinplano gehienak erregularrak eta zentralizatuak dira.
  • Marmolak eta harlanduak erabiltzen dira.
  • Argitasun handikoak dira.
  • Boterearen apologiarako balio dute.
  • Estilo nazioarteko bihurtzeko asmoa dute.

Frantzia

SOUFFLOTek Parisko Sainte Geneviève elizan klasizismo grekoerromatarraren elementuak erabili zituen eta P. VIGNONek Parisko La Madeleine eliza korintiarra egin zuen.

Alemania

LANGHANSen (1733-1808) Berlingo Brandenburgo Atea.

Espainia

Barrokoak arrakasta handia zuenez, Neoklasizismoak oztopoak eduki zituen. JUAN DE VILLANUEVA Pradoko Museoa izan zen. Eraikin honetan monumentaltasun klasikoa, modernitatea eta funtzionaltasuna.

Euskal Herria

J.A. OLAGIBEL (Gasteizko Plaza Berria), SILVESTRE PEREZ (Mutrikuko eliza eta Donostiako Udaletxea), A. ETXEBARRIA (Gernikako Juntetxea eta Bilboko Plaza Berria).

Erromantizismoa

Erromantizismoa izeneko mugimendu kulturala sortu zen. Nazionalismoa, herriaren goraipamena, herrien independentzia, indibidualtasuna, norberaren sentimenduak, intimitatea eta paisaiaren adierazpen subjetiboa bultzatu ziren. Parisera Europa osoko artistak joan ziren. 1819an Gericaultek La Meduseko almadia erakutsi zuen, eta kontserbadoreek kritikatu zuten. Erromantikoek neoklasikoen sistema goitik behera aldatu zuten. Askatasunaren ideia artearen arlora eramatea izan zen erromantizismoa.

Pintura

Arlorik gogokoena, sentimenduak eta natura adierazteko bitarteko egokiena. Baztertu egin zituen konbentzionalismo neoklasikoak eta pintura barrokoaren baloreak hartu zituen. Artistaren nia kanporatzea zen garrantzitsuena, ikusleari emozioa edo sentimendua helarazteko.

  • Kolorea marrazkia baino gehiago interesatzen zitzaien.
  • Kolorearen sentiberatasuna, emozioa eta ahalmen iradokitzailea.
  • Irudiek keinu dinamikoak, dramatikoak eta aztoratuak zituzten.
  • Paisajea irudikatzeko zaletasun handia zuten.
  • Artista erromantikoak bere nia kanporatzen zuen, gogo-aldartea pintura-lanean adieraziz.
  • Gai exotikoak, iraultza politikoak eta naturaren hondamendiak ere.

Frantzia

Gai konprometituak. GERICAULT (1819an La Meduseko almadia). Koadro-manifestua da, itsasontzi honetako naufragoak salbatu ez zituen gobernuari eginiko eraso zuzena da, dramatismoa eta asaldura ikus daitezke, sentimendua bizi. DELACROIX: Erromantizismoa loraldira eraman zuen (Sardanapaloko Heriotza), gai orientalak eta musulmanak azpimarra daitezke.

Ingalaterra

Oso goiz azaldu zen. Olerkilari eta pentsalariekin batera, irrazionaltasuna eta inkontzientea aztertu zituzten. JOSEPH W. TURNER: esperimentuak, fenomeno atmosferikoei trataera berezia egiten zien (Euria, lurrina eta abiadura).

Alemania

C.D. FRIEDRICH, naturaren pintoreen artean garrantzitsuena (Fraide kaputxinoa itsasoaren ondoan).

Maiatzaren 3a

GOYA: errejimen afrantsesatuarekin lan egin arren, abertzale kutsuko tamaina handiko bi koadro margotu zituen. 1808ko maiatzaren 2koak frantsesen kontrako madrildarren matxinada adierazten du eta Maiatzaren 3koak, berriz, frantses soldaduek matxinaturiko zibilak exekutatu zituztela.

  • Koadroaren protagonista espainiar herri etsitua da.
  • Argiaren bidez antolatzen da konposaketa eta funtzio dramatikoa du.
  • Argia, lurrean jarritako linterna batetik datorrena, sinbolikoki banatzen ditu argiztatutako zonaldea eta ilundutako zonaldea.
  • Matxinaturiko baten alkandora zuriak koadroaren argi guztia bereganatzen du eta adierazpen eta sinbolismo handia du.
  • Militarren pelotoiak, aurpegirik gabe, ikuslea pelotoitik eszena ikustera behartzen du.
  • Fusilak prest daude tiro egiteko, aurpegiak tapatuz, margolariak despertsonalizatu nahi ditu eta hiltzeko makinak direla adierazi nahi du.
  • Hiritar anonimoen fisonomiak, aitzitik, duintasuna ematen die.
  • Heriotzaren aurrean jarrera ezberdinak: eskuez estaltzen dute, izkutatzen dira.
  • Ondoan hildakoak daude, hauen odola lurrean itsasten da eta oso adierazkorra da.
  • Alkandora zuria duen gizonak besoak altxaturik, bere jarrerak Kristo gurutzean gogorarazten du.
  • Emakume batek altzoan ume bat du. Jesus eta Birjinaren aipamena.
  • Koloreak mugatzen ditu (okrea, beltza, alkondararen zuria eta odolaren gorria).
  • Eskortzo dinamikoak egiten ditu (irudiak okertzen dira).
  • Pintzelada solteagoak egiten ditu.
  • Azkenik, kolore mantxak ugariak dira argi kontrastea sortzeko.

Ur-jauziaren etxea

FRANK LLOYD WRIGHT: landare eta iturburuz betetako baso erdian dago etxea. 1937an amaitu zen eta ordutik aurrera, XX. mendeko arkitektura ulertzen lagundu zuen. Wrighten lanetatik agian ezagunena, Kaufmannen etxea deitua. Estilo internazionalaren kontra, arkitektura organikoaren adibide argia izanik. Wrightek razionalismo funtzionalistari - estilo internazionalari- aurre egin nahi zion, arkitektura eta natura integraturik.

Materialak: Ormigoia, harri naturala, burdin margotua, beira eta aluminioa dira.

1928tik 1935era, Wrightek lan arloan une txarrak bizi izan zituen. Ia 70 urte zituela, Ur-jauziaren etxea egin zuen eta bigarren garaiari hasiera eman zion, arrakasta internazionala izan zuen garaiari. Garai honen amaieran New Yorkeko Guggenheim Museoa eraiki zuen.

Kanpoaldea

  • Ingurunea arkitektoaren esanetara dago.
  • Hiru solairutako etxebizitza da eta desnibelari aurre egiteko mailatatuta dago.
  • Beheko solairua haitz naturalaren gainean eraikia da eta azken hau tximiniaren oinarria da - ardatz bertikala-.
  • Ormigoizko terraza handi bat ur-jauziaren gainean dago, etxebizitzan bertan.
  • Barnealdetik ur-jauzia sortzen dela dirudi.
  • Goiko pisuan beste terraza bat dago.
  • Hormetako harri naturalak errekako harria gogorarazten du.
  • Aluminiozko eta beirazko leiho handiak terrazetara zabaltzen direnak barnealdeko espazioa luzatzen dute kanpoaldearekin bat eginez.
  • Beheko solairuak egongela handia eta sukaldea biltzen ditu; goian logelak daude.
  • Solairu bakoitzaren barne banaketa guztiz askea da.
  • Barne espazioa kanpoalderantz hedatzen da.

Eraikin bakoitzak funtzioaren araberakoa izan behar zuela pentsatzen zuen; baita ingurunearen eta erabilitako materialena ere.

Arkitektura japoniarraren eragin etengabea du (espazio apalak, funtzionalak eta gutxi konpartimentatuak).

Ez zen existitzen ez hormarik, ez eskema geometrikorik, ez simetriarik, ez perspektiba puntu egokirik.

Arkitektoaren kezka nagusiena etxebizitza kolektiboa eta ez pribatua izan zen arren, Wright oso indibidualista eta independentea zenez, hasieratik familia bakarrerako etxebizitzaren planak egin zituen.

Barne eta kanpoaldeko espazioen interkomunikazioa ziurtatuta dago.

Ur-jauziaren etxean ura, zuhaitzak, haitzak, zerua eta natura etxebizitzan elkartzen dira.

Arkitektura organikoan eraikina ez da lan itxia, bizia eta alda daitekeena da.

Goi maila sozialekoek baino ez zuten arkitektura organikoaren etxerik eduki.

Entradas relacionadas: