Artearen Historia: Inpresionismotik Pop Artera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,11 KB
Inpresionismoa
Manet: Kolore argien erabilera, argi-itzal klasikoaren bazterketa, konposizioen sinpletasuna eta, batez ere, landutako gaien aldaketa. Gaiak anitzak ziren: erretratuak, eguneroko eszenak, paisaiak eta natura hilak. Teknikak ere ugariak dira: olioak, pastelak, marrazkiak eta grabatuak.
Monet: Garrantzia bera eman zien objektuei eta islei (bere lanik ezagunena den Inpresioa, eguzkia ateratzen (egunsentia) pintura-lanean ikus daitekeen moduan). Bere lanetan, objektua ez da gardenki ikusten, ingurumena ez da oso ondo markatzen. Kolore puruz egindako pintzelada azkarrak eta txikiak dira, amaitu gabeko sentsazioa sortzen dutelarik. Oinarrizko koloreak osagarrien ondoan indartzen dira eta, aldi berean, kontrasteak sortzen dituzte. Kolore argi eta azkarrez egindako estiloa zuenez, bere obrek bizitasun eta bat-batekotasun sentsazio betea lortzen zuten. Gai beraren inguruan koadro-sailak (serieak) egiten zituen. Inpresionisten lehen erakusketan parte hartu zuen. Izan ere, bere Inpresioa, eguzkia ateratzen (egunsentia) koadroak eman zion izena mugimendu berri honi.
Renoir
Degas: Garrantzia gehiago eman zion formari koloreari baino. Barrualdeetan modu artifizialean argituta zeuden motiboak aukeratu zituen bere koadroetarako. Bere lanetan bat-batekotasuna jaiotzeagatik egin zen ospetsu. Lerroetan eta kolore-mantxa harmonikoetan oinarritzen da. Ajenjo edaleak eta Dantza gela dira bere lanik ezagunenak. Zaldi-lasterketak, dantza, emakume-eszena intimoak, etab. pintatu zituen, mugimendu mota desberdinak adierazteko.
Postinpresionismoa
Gauguin: Helburua barne-sentsazioak adieraztea zen. Indigenen kultura eta gizartea inspirazio-iturri hartu zituen. Primitibismoak eta adierazpen askatasunak sekulako eragina izan zuten bere lanean. Teknikoki, olioak, eskulturak, tapizak, grabatuak eta beiraz tratatutako erliebeak egin zituen.
Cézanne: Helburua sinplifikatzea zen, "Naturaren arkitektura" erakutsiz. Izadia sinplifikatu eta geometrizatu zuen.
Van Gogh: Sentimenduen indarra adierazi zuen. Trazu lodi eta zabalak, paisaia irrealak, kolore puruak eta olio teknika erabili zituen. Bere helburua kolorea zen, artistaren subjektibitatearen adierazpiderik argiena.
Espresionismoa
Munch: Gizakiaren larridura adierazi zuen. Natura mugagabe, zabal eta hotzaren aurrean sentitutako bakardadea transmititu zuen. Larritasuna eta beldurra adierazteko egin zuen obra hau. Horretarako, paisaia lotzeko kolore irrealak eta bortitzak erabili zituen, eta erdian pertsona bat pintatu zuen jarrera etsigarrian.
Kubismoa
Gai urriak erabili zituen.
Picasso: Gizakiaren kezkak, beldurrak, lotsak eta mitoak adierazi zituen.
Fauvismoa
Mugimendu piktorikoa izan zen.
- Kolore bizi-biziak eta lauak erabili zituzten, nahasketa eta ñabardurarik gabeak.
- Errealitatea era idilikoan irudikatzen zuten (adib.: zaldia berdea izan zitekeen).
- Natura baztertzen zuten edo arbitrarioki erabiltzen zuten.
- Imajinatzea nahi zuten, ez irudikatzea.
- Sakontasun sentsazioak saihestu eta bolumenak pintzelkada gogorrez nabarmentzen zituzten.
- Helburua barneko sentimenduak, artisten bizipenak azaleratzea zen.
- Ez zuten programa artistiko zehatzik.
- Ez zuten kontzepzio teorikorik, ezta eskola osatzerik ere.
- Inpresionisten gaiak garatzen zituzten: paisaiak, pertsonaiak geletan eta natura hilak.
Matisse: Gairik gogokoena giza irudia zuen, eta kolorea sentsazioa zen berarentzat.
Futurismoa
Bizitza aldatu nahi zuten.
- Pinturaren teknika klasikoen kontra zeuden.
- Etorkizunaren ideia suspergarria eta loriatsua zela pentsatzen zuten.
- Hirietako kulturatik atera zituzten gaiak.
- Aldi berean gertatzen ziren une bateko sekuentziak eta fenomenoak irudikatu zituzten dinamismo handiz, objektuen errepikapena erabiliz.
- Originaltasuna goraipatu zuten.
Boccioni: Hiriguneetako kulturaren inguruko gaiak landu zituen, dinamismoa adieraziz. Giza irudiaren mugimendua indar handiz irudikatu zuen, irudiaren ingerada zurrunak hautsiz.
Abstrakzioa
Pintura independentea da.
Abstrakzio geometrikoa
- P. Mondrian: Pintore holandarraren lanean, forma geometrikoak eta oinarrizko koloreak nagusitzen dira. Haren hizkuntzaren sinpletasunak eragin erabakigarria izan zuen XX. mendeko diseinuan. Lanak: Konposizioa.
- K. Malevich: Pintura guztiz abstraktuak egin zituen, forma geometrikoak nagusi direlarik. Lanik aipagarriena Karratu beltza hondo zurian izan zen.
Espresionismo abstraktua
- Antoni Tàpies: Pintore kataluniarra espresionismo abstraktuaren korrontean sar genezake. Tàpiesen kasuan, sarritan materialak (zerrautsa, txapak, hondarrak, ehunak,...) bihurtzen dira protagonista. Mezua materia bera da. Arte-lanak: Zehinua eta materia.
Kandinsky (Abstrakzioa):
Espresionismoan aritu ondoren, abstrakziora pasatu zen. Konposaketak oso lirikoak dira, lerro eta koloreen konbinaketa erabiliz. Amaierako efektua koloretsua eta alaia da, bizitzaren ikuspegi positiboa islatuz. Geometriari lotutako konposizio arrazionalagoak ere egin zituen.
Dadaismoa
Lehen Mundu Gerra garaian sortutako protesta-mugimendua izan zen.
Duchamp: Helburua eskandalua eta probokazioa sortzea eta artearen inguruan gogoeta eginaraztea zen. Adibidez: Gioconda.
Surrealismoa
Lehen Mundu Gerraren ostean sortu zen. Gizartearen absurduari absurdu pertsonalaz erantzutea eta probokazioa bilatzen zituen.
- Abstraktua (ez figuratiboa): Joan Miró zen artista nagusia.
- Joera figuratiboa: Salvador Dalí.
Joan Miró: Artista katalan honen obretan, memoria eta subkontzientetik ateratako gaiak agertzen dira, fantasia eta irudimen handiarekin. XX. mendeko originalenetarikoak dira.
Dalí: Salvador Dalík metodo paranoiko-kritikoa osatu zuen. Marrazki oso zehatzak eta kolore distiratsuak erabiltzen zituen. Olioz eta mihisez egindako obra da. Xehetasun handiz margotutako paisaia batean, paisaia hotz eta isolatuan, erloju bigun batzuk eta forma organiko bat agertzen dira. Irudimenaren munduari dagozkion gauzak dira, ametsen irrazionaltasuna agertzen da, naturala denetik urrun.
Pop Artea
AEBetan espresionismo abstraktuaren aurka sortutako joera figuratiboa da. Eguneroko objektuen irudietan izan zuten inspirazio-iturria, hiritar bizimodua islatu nahian. Bi joera zeuden: konformista eta kritikoa.
Andy Warhol: Marilyn Monroe, Lata.
60. hamarkadaren bukaeran, Pop Artearen distirarekin batera industria-herrietan, artearen garapenean aldaketa kualitatiboa suposatzen zuen joera-sail bat gorpuztuz joan zen: Minimal Art, Arte Povera, Land Art, Body Art, etab.