Artearen Historia: Erromanikotik Pizkundera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 26,79 KB
Arkitektura eta Arte Erlijiosoaren Bilakaera: Erromanikotik Gotikora
Arkitektura Erromanikoko Elementuak
Latindar Gurutzedun Oinplanoa: Latindar gurutzea neurri ezberdineko bi segmentuk osatzen duten gurutze bat da. Arkitekturan, nabea eta transeptuaren intersekzioak gurutze formako oinplanoa eratzen du.
Oinplano Borobila: Oinplano arkitektonikoaren tipologia bat da, eraikin baten barneko espazioa biribilgunean kokatzen duena. Ondoriozko solairuak simetria puntuala izaten du, edo eredu geometriko horretara hurbiltzen da.
Zinborrioa: Gurutzadura estaltzeko eraikitzen den dorre zilindriko edo oktogonala da.
Absidea: Eliza baten burualdean dagoen zatia da. Orokorrean, oinplano erdizirkularrekoa izaten da. Estalkia gangatua izaten da. Sinpleak izan daitezke edota oso konplexuak.
Absidioloak: Absidean edo girolan irekitako kaperek hartzen duten izena da. Gutxi gorabehera, abside baten itxura dute, baina txikiagoak dira.
Girola edo Deambulatorioa: Arkitektura erromanikoaren elementu bereizgarria da, gero gotikora zabaldu zena. Herri-debozioko lekuetara jende asko joaten zenean sortu zen haren erabilgarritasuna.
Transeptua: Transeptua, arkitektura erlijiosoan, elizetako nabe nagusia zabaletara gurutzatzen duen nabea da. Transeptua presbiterioaren eta luzetarako nabearen edo nabeen artean egon ohi da, bi espazio horien banaketa-gune gisa.
Clunyko Ordena: Cluny ordenaren aurrekaria beneditar ordena da, San Benedikto Nursiakoak VI. mendearen hasieran sortu zuen ordena. 910ean, Eliza Katolikoaren barnean, ordena monastikoak eraberritzeko borondatea sortu zen. Eraberritze hau aipaturiko Benedikto Nursiakoaren Araua oinarri hartuz gertatu zen, monjeen bizitzak nolakoa izan behar duen zehazten duen araudi bat.
Klaustroa: Patio baten inguruko ibiltoki estalia da, alde batean kolomadia duena eta, sarritan, elizen alboan edo monasterioen barnean eraikia.
Ganga: Arku itxura duen eraikuntza-elementua da, bi hormen edo hainbat zutaberen arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du indarra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko.
Kanoi Ganga: Eliza erromanikoetan ohikoa zen elementu arkitektonikoa da. Erdi puntuko arkuen lerrokatzeaz sortzen zen. Batez ere, espazio luzeak estaltzeko erabili izan da.
Ertz Ganga: Elementu arkitektoniko gangaduna da, lau angeluko espazioak estaltzeko erabiltzen dena; perpendikularki gurutzatzen diren bi kanoi-gangaren elkargunetik ateratzen da.
Janbak: Arkitekturan, arkuari eusten dioten elementu bertikaletako bakoitza da.
Fajoi Arkuak: Kanoi ganga barruan dagoen egiturazko elementu bat da eta kanoi ganga indartu egiten du.
Arku Formeroak: Arkitektura elementu kurbatu bat da, nabe bateko luzerako ardatzarekiko paralelo jarria. Bere funtzioa egitura bateko goiko aldeko hormak eustea da.
Arkitektura Erromanikoko Beste Elementu Batzuk
Kontra-Hormak: Arkitekturan, murru baten errefortzu gisa erabiltzen den elementu bertikala da.
Tribunak: Erlijio-arkitekturan, tribuna esaten zaio tenpluen alboko nabeen gainean altxatutako galeriari.
Portadaren Txaranbeldua: Ate edo leiho bat eratzeko modu bat da eta hutsunearen zabalera pixkanaka handitzean edo gutxitzean datza.
Dintela: Egitura-elementu horizontala da, bi euskarriren arteko hutsarteak igaro eta goiko elementuak eusteko erabilia.
Arkiboltak: Arku baten bihurgunearen inguruan, arkuaren kanpoaldean, apaingarri gisa jartzen den moldura-multzoa, arku zentrokidez osatua da.
Tinpanoa: Frontoi bateko ataburuaren eta alboetako bi erlaitzen artean dagoen gunea da, triangelu edo zirkuluerdi formakoa, askotan eskulturaz apaindua izaten dena.
Parteluz edo Mainela: Elementu arkitektoniko sostengatzailea da, zutabe edo pilare itxurakoa, eta arku baten baoaren erdian kokatzen da.
Xake Dekorazioa: Arkitektura erromanikoan, XI. mendean eta ondorengoetan, garatutako harrizko apaindura mota bat da. Frisoak eta arkiboltak apaintzeko erabiltzen da.
Irudikapen Erlijiosoak Erromanikoan
Pantokratorra: Pantokrator atributua, greziar mitologian, Zeus jainkoari egokitu zitzaion izendapena da. Kultura kristauan, Jesukristo irudikatzeko erabiltzen da. Arte bizantziar eta erromanikoan, Pantokrator hitza, Ahalguztiduna, Aita eta Seme, hau da, Sortzailea eta Askatzailea izendatzeko erabilia izan da.
Mandorla: Hitzak italierazko mandorla hitza du jatorri, eta arbendola esan nahi du. Obalo edo arbendola itxura du.
Tetramorfoak: Errepresentazio ikonografiko bat da, lau elementuz osatuta dagoena. Erabilera hedatuena kristautasunekoa da.
Kristo Maiestatean: Kristoren irudia da, jargoi batean jesarrita munduaren agintari gisa, beti aurrez aurre ikusita antolaketaren erdigunean, eta, sarritan, beste irudi santuak aldamenean dauzkala.
Antinaturalismoa: Erromanikoaren apaingarria da. Arkitektura-espaziora igotzen da kapiteletan eta portadetan, eta vacui beldurra du.
Pintura Teknikak
Ohol Gaineko Pintura: Zura euskarri piktoriko gisa erabiltzen duen lana da, eta ez da bereizten erabilitako teknikaren arabera. Taula marko barruko zurez gainean aurkeztu daiteke.
Horma-Pintura: Sabaian edo bestelako euskarri finko eta egonkor baten gainazalean itsasten edo marrazten den artelana da.
Tenple Teknika Pintura: Pintura azkar lehortzen den margolaritza teknika iraunkorra da. Uretan disolbatzen den aglutinatzaile baten bidez lortzen da, gehienetan arrautzen gorringoa.
Estilo Gotikoko Ezaugarriak
Estilo Zistertarra: Zistertar artea, XII. mendetik aurrera, monje zistertarrek beren abadiak eraikitzean garatutako artea da.
Arku Zorrotza: Arku gotikoa izenez ere ezaguna, itxura ugariko arku mota bat da; bi atalez osatuta dago eta erdialdean, giltzarrian, angelu zorrotza osatzen du.
Gurutze Ganga: Egitura funtzioa duten arku edo nerbioz osaturiko ganga mota da. Nerbioen arteko tarteak betegarriz estaltzen dira.
Plementoa: Betegarria edo horma atal multzoa harriz edo dobelaz osatutako elementua da eta gurutze-ganga baten nerbioen arteko gunea estaltzen du.
Arbotanteak: Bereziki katedral gotikoen kanpoaldeko egitura elementu bat da; arku erdiko forma du eta gangaren behe aldeko presioak jaso, eta tentsio indar horiek horma-bularrari ematen dizkio.
Pinakuluak: Elementu arkitektoniko bat da, apaingarri eta egitura-funtzioa duena, batez ere, arkitektura gotikoan erabilita.
Pilare Faszikulatuak: Arkitekturan, pilare faszikulatu deritzo erdiko nukleo batek, gehienetan lodia eta sendoa, osatutako pilareari, zeinak inguruan baketoi atxikien sorta bat baitu.
Arrosa-Leihoa: Leiho zirkular sartu bat da, beirateez hornitua dagoena eta bere trazeria, ohi, modu erradialean jarria duena.
Beirateak: Beirazko atalez egindako apaindura-lana da. Atal hauek gardenak, zuriak edo koloretakoak izan daitezke.
Estilo Gotikoaren Etapak
Gotiko Lineala edo Franko Gotikoa: Lehen estilo piktorikoa, XIII. mendean garatuz. Frantzian jaio zen. Ezaugarriak: irudiaren garrantzia, inguruak oso markatuak, kolore biziak, modelatu sinplea, gaiak naturalismo tolesgabean, arte idealizatua. Miniaturetan, batik bat, eta beirateetan.
Italo Gotikoa: Italian garatu zen XIII. mendean zehar, XIV. mendean Europara zabalduz. Gero, bere jarraipena izan zuen berpizkundean. Ezaugarriak: sakontasuna, anatomia eta psikologia erlazionatu keinu eta jarreren bidez, argia baloratu, koloreak antizatu, sentimenduaren errepresentazioa.
Nazioarteko Gotikoa: Estiloa Alemania aldean sortu zen XIV. mendean eta XV. mendearen lehen erdian zabalpena izan zuen. Estilo lineal eta italo gotikoaren arteko nahaste bat da. Ezaugarriak: anekdotikoaren balorazioa, irudien luzapena, kurbotasunaren garrantzia, teknika zehatza, zehaztasunak, kolore argi eta distiratsuak, joera naturalista gaietan.
Gotiko Flamendarra: XV. mendean, Herbeheretan eta Borgoinan lan egin zuten maisu holandar eta flandestarren estiloen bilakaeraz jaio zen arte hau. Olioa erabiltzen da, kolore gama aberastuz. Pintoreei “primitivos flamencos” izenaz ezagutzen zaie.
Beste Elementu Arkitektoniko Gotiko Batzuk
Gabletea: Bi lerro zuzenek eta erpin zorrotz batek eratutako hiruki formako frontoi peraltatu erakoa da.
Lonjak: Merkataritza-transakzioak egiten diren eraikin edo barrutia da. Beraz, merkatu zentralak ziren, eta XV. mendean garrantzi eraikitzailea hartu zuten.
Gargolak: Teilatuetako euri-ura kanporatzeko erabiltzen den irtenunea da, sarritan animalia edo munstro itxuraz zizelkatua dagoena.
Horror Vacui: Horror vacui esaera, artearen historian, bereziki margolaritzaren kritikan, arte lan bateko espazio huts oro, nolabaiteko diseinu edo irudiren batekin betetzea deskribatzeko erabiltzen da.
Doselete: Errezel edo sabai txikia da, eta apaingarri gisa jartzen da fatxada bati edo hilobi bati atxikitako estatuen gainean.
Mensula: Horma bateko irtenune bat da, arku, balkoi edo kideko baten euskarri dena.
Erretaulak: Aldare atzean ezartzen den atal bat da, margolanez eta eskulturez osatua.
Trazeria: Harlan apaingarria da, elementu geometrikoz osatua eta, batez ere, arkitektura gotikoko baoetan erabilita.
Olio-Teknika: Pigmentu eta olioz osatutako nahastea darabilen margolaritza teknika da. Teknikaren hastapenetan, linazi-olioa erabili ohi zuten.
Eskultura Erromanikoaren Ezaugarriak
- Eskultura, pintura bezala, arkitekturaren menpe zegoen eta bertan erabat integratuta. Beraz, eskultura monumentala da, marko arkitektonikoari egokitua (kapiteletara, arkiboltetara…).
- Elizetako portadak (arkiboltak, mainela, tinpanoa eta kapitelak) eta klaustroetako arkuterien kapitelak eskulturaren berezko guneak ziren.
- Eskultura erromanikoak, pintura bezala, helburu didaktikoa zuen; hori zela eta, helburua ez zen errealitatea irudikatzea. Honela, elizak harrizko bibliak bilakatu ziren.
- Ikonografiari dagokionez, gehien errepikatzen zen gaia Kristoren irudia Azken Epaiketan (Pantokrator) zen. Kristo bere tronoan jesarrita, mandorla batez markoztatua eta tetramorfoz inguratuta. Tetramorfoa lau ebanjelarien sinboloa zen: San Markos, lehoia; San Joan, arranoa; San Mateo, aingerua; eta San Lukas, zezena. Bestalde, Kristo Maiestatetsuaren hieratismoa eta zurruntasuna. Beste gai batzuk: Ama Birjinarena, esaterako. Animalia fantastikoak zein errealak sarritan irudikatzen ziren.
- Konposizioek simetria-printzipioa jarraitzen zuten. Eta perspektiba erreala ez zen existitzen, bakarrik perspektiba hierarkikoa: irudiak handiagoak edo txikiagoak ziren.
- Estilo antinaturalista zen, pintura bezala. Bizantziar ereduari jarraitzen zion: formak luzatu eta desitxuratzen ziren (gorputz luzatuak, esku eta begi handiak...), irudi zurrunak, haien artean erlazionatu gabe, talderik osatu gabe, hieratikoak, bolumenik gabe eta frontalak (aurrez irudikatuta).
- Artista erromanikoari ez zitzaion interesatzen irudi errealak errepresentatzea, baizik eta Historia Sakratuaren mezua igortzea. Eskulturaren helburu didaktikoa.
- Erromanikoaren bi mendeetan zehar (XI-XII), eskultura etengabe eboluzionatu zen. Eboluzio hau aspektu guztietan ikus dezakegu: arropetan, bolumenetan, espresioetan...
- Konkor biribileko eskulturan, bi gai nagusitzen ziren: A) Kristo gurutzean: zurrun, lau iltzez gurutzean lotua, sufrimendu espresiorik gabe, jantzirik eta begi irtenekin. B) Ama Birjina: frontala, jesarrita, Umea belaunetan eta harekin komunikaziorik ez.
Sainte Chapelle (Paris)
Pierre de Montreuilek egin zuen, oso denbora laburrean eraiki zen, hain zuzen, 1242. eta 1240. urteen artean.
- Oinplanoak estilo gotikoaren bi ezaugarri elkartzen ditu: bertikaltasuna eta argia. Jainkoa argia da.
- Luis IX.a erregeak agindu zuen eraikitzea, Jauregiaren barnean, helburu bikoitzarekin eraikiz: Errege Kapera gisa eta Lurralde Santutik ekarritako Pasioaren erlikiak gordetzeko.
- Tipologia erlijiosoa da eta Ile de la Cite uhartearen inguruan kokatuta dago, Sena ibaiaren bi besoetako banaketak inguratzen duen uhartean.
- Eraikinak bi solairu edo kapera ditu: herriarentzako beheko kapera iluna da eta zutabedun hiru nabetan banatzen da, ertz-gangaz egina, eta dekorazioan, Lis lorearekin, Frantziako errege-etxeari dagokiona da. Eskailera estu batetik Kaperara iristen da, errege familiarentzat eta bere altueragatik eta bere argitasunagatik hunkitzen dituen funtzionario handientzat erreserbatua.
- Arku zorrotzak edo ojiba-arkuak eta gurutze-gangak ditu. Gangaren plementuak urdin koloreko materialez eta izar urreztatuz estalita daude, eta zeruko gangara ematen dute. Gangaren pisua nerbioetara eta zutabeei atxikitako baketoietara eramaten da, eta kanpoko kontrahormen bidez indargabetzen da. Ez du arbotanterik.
- Beirateen ikonografiak Itun Zaharreko eszenak jasotzen ditu eta, aldi berean, Frantziako erregearen subiranotasuna eta monarkiaren izaera sakratua legitimatzen ditu.
Sant Climent de Taüll
Aurrez aurre dugun irudia Lleidako Tahulleko San Klemente elizan dauden horma-pinturetako bati dagokio. Abside batean daude eta 1123an margotuak izan ziren, Santa Maria de Tahullen aurkitzen direnekin batera, Erromanikoko horma multzorik interesgarrienetako bat osatuz.
- Konposizioari dagokionez, sinplea da, garai hartan ohikoa zen egitura jarraitzen du: irudien antolamendu simetrikoa, ordenazio geometrikoa zentro markoztatu baten arabera.
- Forma almendratu baten bidez, eta pertsonaiak erregistroetan kokatuz. Itxia da, estatikoa, eta gaiari erantzuten dio, haren argitasuna bilatuz, bai eta irudien hierarkizazioa ere, eraikinaren zatiei dagokienez. Hondoa honela ebazten da: kolore desberdinetako erregistroak, beti lauak eta biziak. Espazioarekiko eta sakonerarekiko erabateko interesik eza dago; pintura plano bakar batean garatzen da. Kolorea funtsezkoa da, bizia da, eta tinta lauez aplikatzen da, ñabardurarik gabe; horma-atalen tolesturetan baino ez dago mailaketa kromatikoko saiakera bat, baina oso modu kontrastatuan egina, irudien erritmo linealak are gehiago nabarmentzen dituena eta nolabaiteko bolumen-sentsazioa ematen diena.
- Mandorlaren bi aldeetan eta bi erregistrotan"tetramorfoa" ditugu. Lau ebanjelisten sinboloen irudikapena, San Joanen Apokalipsiaren liburua. Kasu honetan, behealdean bi Eraztunak zezenari eta lehoiari (San Lukasen eta San Markosen sinboloak, hurrenez hurren) eusten diete bi aingeruk; goikoan, gorputz osoko bi aingeru, bat San Mateo irudikatzen du, eta, besteak, arrano bat darama, San Joanen ikurra.
- Pantokratorraren irudia irudikatzen duen tipologia erlijiosoko pintura baten aurrean gaude, gizakien bekatuak epaitzen dituena. Bere inguruan, ebanjelariak (tetramorfoak) sinbolizatzen dituzten lau aingeru daude, honela jarriak: Pantokratorraren eskuinaldean, arrano bat daraman aingeru bat dago, eta, beraz, San Joan sinbolizatzen du; honen azpian, San Lukas irudikatuta egongo litzateke (zezena). Ezkerrean, goikaldean, San Mateo irudikatzen duen aingeru bat agertzen da. Eta, azkenik, haren azpian, San Markosen irudia, lehoi batez lagunduta.
- Pintura honek dituen ezaugarri formalen seriea dela eta (marrazki lodia, kolore garbia, perspektiba bisuala bertan behera uztea, irudi lauak sortzen dituen argi naturalistarik eza, ondoko konposizioak, isocefalia, hieratismoa, frontaltasuna, paisaiarik eza eta izaera sinbolikoa), Pantokrator baten irudikapena izateaz gain, pintura erromanikoaren lagin baten aurrean gaudela ondorioztarazten digu. Garai historikoa dela eta, feudalismoaren goraldian, masen kontrol ideologikoa oso garrantzitsua zen.
Sant Climent de Taüll-en Garrantzia
Honegatik, garai honetako adierazpen artistikoak, gizakiak epaitzen dituen Jainkoaren beldurra transmititzean eta biztanleria izutzen zuten munstrozko izakiz betetako infernu baten etengabeko ideian oinarritzen ziren. Honek erreprimitu egiten zituen, eta etengabe gogorarazten zien zein garrantzitsua zen ez pekatzea gabezia hauetatik libratzeko, nobleei eta agintariei mesede egiten ziena, horrela populazioa kontrolpean mantentzen baitzuten. Pantokratorraren irudiak elizaren mezu negatiboa indartzen zuen.
San Climenten margolan hauek Kataluniako eliza txikietan hainbeste abside apaindu zituzten pintura erromaniko muraletako garrantzitsuenak eta ezagunenak dira. Lehenik eta behin, kontserbazio-egoera onagatik (ez bakarrik esfera-estalkira mugatuta, baizik eta ia abside osora, irudiak arku simulatuen artean dituela), eta, bigarrenik, artistak, marrazkigintzan benetako maisuak, Pantokratorraren aurpegian lortutako adierazkortasunean, koloreen erabilera egokian erabilitako teknika garbiagatik.
Bildots Mistikoaren Adorazioa (Van Eyck Anaiak)
Hubert eta Jan van Eyck anaiek 1432. urtean olioz margotutako erretaula bat da. 3 metro luze eta 2 metro zabal da eta, gaur egun, Gante hiriko San Bavon katedralaren aldare nagusian dago kokatuta. Obra honen gai nagusia Bibliako narrazioa da. Ganteko erretaulak historia material konplexua du, artelan oso gutiziatua baita, eta hainbat eraso eta, gutxienez, sei lapurreta jasan ditu. Ondorioz, hainbat aldiz banandu dira taulak, eta elkarrengandik bananduta egon dira denbora luzez.
Erdi Aroko azken lantzat eta Errenazimentuko lehen pinturatzat hartzen da, gainera, historiako lehen olio-koadro handiena da.
Ezaugarri Nagusiak
- Erretaula honetan deigarriak dira: alde batetik, kolorea, olioaren teknika berriaz lortua, eta, bestetik, argitasuna.
- Katedralak eskumatara bi leiho altu ditu eta horietatik argi naturala sartzen da, erretaulari argitasun berezia emanez. Lanaren panel guztiek aipatutako argia jasotzen dute.
- Objektu guztiak errealismo handiz adierazten dira. Hau arroparen detaileetan, belarraren detaileetan eta Adan eta Evaren ilean ikusten da.
- Poliptikoa, normalean, itxita agertzen zen, ateen kanpoaldeko eszena txikiekin, baina, festetan, irekitzen zuten, orduan, bere irudi, eszena eta kolorerik onenak agertzen ziren.
Poliptiko Itxia
Poliptikoak, leihoak itxita dituenean, hiru nibeletan bereizten da.
Goiko Nibela
- Ezkerraldean, Eritrea Sibilia eta Zacarias profeta agertzen dira.
- Eskuinaldean, Kumanako sibila eta Mikeas profeta.
- Irudi guzti hauek zentzu bat dute poliptoan agertzen diren gainontzeko irudiekin. Bi sibilek Kristoren jaiotza irudikatzen dute, baina, batez ere, Kumanako sibilak. Emakume hau jantzi berde batekin agertzen da eta eskua sabelaldean du Ama Birjinari begiratzen dion bitartean, keinu honekin Mariaren haurdunaldia iradokitzen du.
- Zacarias eta Mikeas profetak, aldiz, Karel moduko batean irudikatuta daude, eta behera begira, markotik ateratzen diren liburuekin.
Erdiko Nibela
- Deikundearen eszena irudikatzen da bertan eta Gabriel goiaingerua eta Ama Birjina agertzen dira.
- Gabriel ile hori eta hegoekin irudikatzen da eta bere eskuetan liliak dituela ikus daiteke, hau birjintasunaren sinboloa da eta Ama Birjina agurtzen dabilela dirudi.
- Ama Birjina, aldiz, zuriz jantzita agertzen da bere irakurketa gelditu eta eskuak bular gainean gurutzatzen ari dela dirudi, bere buru gainean Espiritu Santuaren ikur den uso bat pausatzen den bitartean.
- Leihoetatik ikusten den ikuspegia Van Eyck anaiek momentu hartan ikusten zutenaren berdina da eta Ama Birjina dagoen gelak eliza irudikatzen du eta ez dira oso proportzio errealak.
Beheko Nibela
- Ertzetan Joos Vijd merkatari eta epaitegiko funtzionarioa eta Isabelle Borluut senar-emazteak agertzen dira.
- Hauen bien artean, Santu babesleak agertzen dira eskultura bidez irudikatuta, San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria, hain zuzen.
Poliptikoa Zabalik
Poliptikoa zabalik dagoenean, bi nibeletan bereizten da:
Goiko Nibela
Adan eta Eva
- Muturretan, ezkerretara, Adan, lehen gizona, eta, eskuinetara, Eva, fruta bat eskuan duen lehen emakumea.
- Bien buruek errealismo handia dute. Ile bakoitza pintzelez egina da eta handitzen duen lente baten bidez ilearen trazatua segi daiteke; azalean, zimurrak eta zainak nabari daitezke, aurpegiari espresioa emateko begiaren ninia baino ez dugu, mantxa gris zehatza eginez.
- Eskumaldetik argia sartzen da eta itzal ezberdinak ematen ditu sudurrean, masailean, lepoan eta adatsean eta belarriaren atzealdean.
- Bere garaian eragin handia izan zuten bolumen handiko bi irudi, ez bakarrik biluzik zeudelako, baita tratamendu anatomikoan zuten perfekzio teknikoagatik ere.
- Bi irudi hauek, horma-hobi banatan markoztatuak agertzen dira, non, goialdean, Kain eta Abelen grisallazko bizitzako bi pasarte irudikatzen dituen: bien eskaintzak eta Abelen hilketa, Kristoren Sakrifizioa aurrez irudikatuz.
Aingeru Abeslari eta Musikariak
- Aingeru kantariak ezkerreko taulan kokatzen dira, musikariak eskuineko taulan agertzen diren bitartean.
- Aingeruen adierazpen ezberdinak bost emozio jainkotiarren isla dira: Gaudentia (Jainkoaren handitasunaren aurrean poza), Spes (Jainkoaren eskuzabaltasunarekiko itxaropena), Pietas (Jaunaren graziarekiko deboziozko maitasuna), Timor (galtzeko aukeraren aurrean) eta Dolor (errukia aldarrikatzen duen bekatuaren aurrean).
Deesis
: Goiko paneletako erdiko hiru irudiek deesiaren forma ikonografikoa adierazten dute. Ikonografia hau bizantziar arteari dagokio, eta Ama Birjina eta Joan Bataiatzailea ezker-eskuin dituen maiestatezko edo pantokratozko Kristo bat erakusten du. /Beheko nibela: Bildots mistikoaren adorazioa: Uhinak dituen landa berde batean garatzen da eszena, basoak daude, zerua urdina da eta Izpiritu Santuaren izpiak urre kolorekoak dira. Azken muturrean hiria dago. Landareen erdian, aldare gorria dago eta hamalau aingeruk inguratzen dute. Eszenaren erdian aldarearen gainean bildotsa dago. Bularraldetik odola dariola dago eta odol honekin kaliza betetzen da, Kristoren irudia sinbolizatu nahi da, gurutzean Kristok egindako sakrifizioa.Kalizeko odola gizakiak berpizteko da. /Gainean Izpiritu Santua irudikatzen duen usoa dago. Aingeru batzuk inguruan daude, batzuk Pasioaren tresnekin (gurutzea, zutabea eta iltzeak), beste aingeru batzuek airea inzentsarioen bidez usainarazten dute. Erdiko taldearen aurrean, behealdean, brontzezko iturri bat dago. Bizitzaren iturria da, bertatik ura dario behin betiko bizitza ematen duena. Bataioaren erreferentzia da eta bide batez Kristautasunera bihurtzeko bidearen erreferentzia. /Aldarean eukaristiaren erreferentziaren azpian, kaliza odolez beteta dago. Iturriaren inguruan belauniko dauden pertsonek semizirkulu bat osatzen daute, gurtzeko prest daudela adieraziz: ezkerretara hamabi profetak eta eskuinetara hamalau apostoluak. Hauen atzean, ezkerretara Patriarkak daude. Eskumatara, Aita Santuak eta apezpikuak adierazten dira. Azkenik, basotik ateratzen santu martirrak, gizonak eta emakumeak daude. Azken hauek martirioaren palmak daramatzate./Bidezko epaileak eta Kristoren zaldunak: Erdiko panelaren ondoan, pertsona taldeak irudikatzen dituzten alboko panelak daude. Ezkerreko panelek Bidezko Epaileak eta zaldun kristauak erakusten dituzte. Eskuinean, ermitauak eta erromesak daude, bidaiarien patroia den San Kristobal erraldoiarekin batera./Paisaiak zeruko Jerusalem irudikatzen du. Zeruertzean muinoak, mendiak eta hiriak ikusten dira, eta antza denez, atzean dagoen dorreak Utrechteko kanpandorea irudikatzen du.
DELIZIEN LORATEGIA: Delizien lorategiaren egilea El Bosco da, 1510-1515 urteen artean egin zen eta haren estiloa pintura flamenkoa da. Erabilitako teknika ohol gaineko olio deritzo (óleo sobre tabla) eta obra honek 220 cm-ko altuera du. /Argi ikusten denez, obra hiru zatitan banatzen da. -Eskuineko taula Adan eta Evaren sorrera eta bekatuaren jatorria-Erdiko taula plazer eta lizunkeriazko mundu bat -Ezkerreko taula infernuko zigorra/Erdiko eszena hiru mailatan zatitzen da altuerari erreparatuz. Erdiko taularen goiko zatian lau ibai ikus ditzakeguz. Ibai bakoitzari eraikuntza ezegonkor bat dagokio./Akrobatak ere agertzen dira. Erdi Aroan pertsonaia hauek, juglareekin batera, sexualitatearen erreferente argiak dira, eta, horregatik, sarritan, elizak kondenatu egiten ditu./Erdiko taularen erdialdean, gizon batzuk animali desberdinen gainean ageri dira urmael (estanque) baten inguruan biraka. Urmael horren barnean, emakumeak ikusten ditugu bainua hartzen. Badirudi gizon batek ez diola tentazioari eusten eta uretara botatzen da emakume baten bila. Taula honek adierazten duena desira da, gizonek emakumenengan duten desira./Erdiko taularen azpialdean plazerarekin lotutako landareak eta frutak agertzen dira.
/Gainera, munduko elementuak alderantziz ikus daitezke, absurdoa dirudi, hala nola txorien edo arrainen tamaina./Eskuineko eszena paradisu bezala ezagutzen da. Paradisuan gauza bitxi asko ikus ditzakegu, eta gaitza hasten da: jaten diren animaliak, tximino bat (lizunkeriaren sinboloa) elefante zuri batean montatuta (errugabetasuna), zezen batek (pasioaren sinboloa) unikornio bat jazartzen hasten da (garbitasunaren sinboloa). Irudiaren eskuinaldean ere bi hanka dituen txakur bat eta jabali amorratua ikus ditzakegu eta azkenik, ezkerrean ikusten ditugun arroka aurpegi baten antza du./Ezkerreko panelean agertzen dira bekatuen zigorrak, lizunkeria, zikoizkeria, harrokeria, musikaren sentsualitatea eta klerikoen ohitura eta bizioak. Multzoa hainbat mailatan antolatuta dago. Infernua bezala ezagutzen da./Koloreak oso garrantzitsuak dira lan honetan:-Paradisuan tonu horiak eta berdeak dira nagusi -Erdiko taulan kolore horiek mantentzen dira, eta gorputz zuri eta biluzietatik datorren argia, gainerakoetatik horrela nabarmentzen dena, kolore gorria sartzen da pasioaren sinbolo gisa.- Infernuan beltza eta gorria dira kolore nagusiak/Esanahia: kritikariren batentzat koadroa plazeren goraipamena litzateke, baina logikoagoa dirudi gizartearen bizioak aurkezteko zentzua eta, beraz, zigorra funtzio moral bat./Margolana Felipe II.aren gogokoenetako bat izan zen eta gaur Prado Museoan dago./El Boscoko beste lan batzuk El carro de Heno eta Pecados capitales dira, azken hau ere Felipe II.ak erosi zuelarik.