Arte Neoklasikoa eta Erromantikoa: Ezaugarriak eta Adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,61 KB

Arte neoklasikoa XVIII. mendearen amaieran garatu zen, Napoleonen garaian. Aldaketa politiko, ekonomiko eta sozial batzuek amaiera eman zioten Erregimen Zaharrari. Industria Iraultzak, Ilustrazioko pentsamoldeak eta Frantziako Iraultzarekin batera, Europan arte estilo berriak agertu ziren. Neoklasizismoak Ilustrazioaren arrazionalismoa eta zientzia (entziklopedia) ezarri zituen artean. Antzin Aroko artea bultzatu zuten, XVIII. mendean sortu ziren Akademiak eta Saloiak, non ilustratuek arteari buruz eztabaidatu zuten. Gainera, Neoklasizismoak arte klasikoari garrantzia eman zion aurkikuntza arkeologikoen bidez (Ponpeia). Bestalde, Aristokraziaren eta arte rokokoaren aurka jo zuen. Erroman sortu arren, gune nagusiak Britainia Handia, Alemania eta Washington izan ziren arkitekturan eta Frantzia, berriz, pinturan. Eskulturaren gunea Erroma izan zen.

Neoklasizismoaren ezaugarri nagusiak:

  • Kurben ordez, lerro zuzenak.
  • Konplexutasunaren ordez, erraztasuna.
  • Emozioaren ordez, arrazoia.
  • Eraikuntza horizontalak eta estatikoak.
  • Lanak: ospitaleak, museoak, monumentu oroigarriak (ez elizak, ezta jauregiak).

Arkitektura neoklasikoa:

Ezaugarri orokorrak:

  • Eredu klasikoen ikerketa egiten zuten.
  • Fatxadak garai klasikoko tenpluen ereduak: orden doriarra, zutabeen garrantzia, frontoietan estatuak, kupulak...
  • Kurbarik gabe, horma leunak.
  • Proportzioak, oreka, neurriak eta horizontaltasuna zaintzen zuten.
  • Arkitektura erlijiosoa eta zibila.
  • Oinplano erregularrak eta zentralizatuak.
  • Materiala: marmola eta harlanduak.
  • Argitasuna.
  • Nazioarteko estiloa.

Europako herrialdeetako hainbat proiektu eta arkitekto garrantzitsu:

  • Frantzian: Vignon: La Madeleine Eliza; Soufflot: Saint Geneviève Eliza.
  • Alemanian: Langhans: Brandenburgoko atea.
  • Espainian: Juan de Villanueva: Prado Museoa.
  • Bilbo: Plaza Berria eta Atxuriko ospitalea.

Arte Erromantikoa

Sarrera:

Mugimendu kultural bat izan zen. Ezaugarri nagusiak: indibidualismoa, nazionalismoa, malenkoniaren sentimenduak, intimitatea eta paisaiaren adierazpen subjektiboa. Mugimendu honek iraultzaileekin identifikatzen zen eta askatasunaren ideia artera eraman zuen.

Pintura erromantikoa:

Ezaugarri orokorrak:

  • Pintura barrokoaren baloreak hartu zituen.
  • Artistaren niari garrantzia ematen dio, sentimenduak kanporatzea, emozioa...
  • Koloreari marrazkiari baino garrantzia handiagoa ematen zaio.
  • Irudiek keinu dinamikoak, dramatikoak eta aztoratuak dituzte.
  • Gaiak: paisaia, iraultza politikoak eta naturaren hondamendiak dira.
  • Frantzian eszena historikoak eta Alemanian eta Ingalaterran paisaiak landu ziren.

Europako herrialdeetan hainbat pintura garrantzitsu margotu ziren:

  • Frantzian:
    • Géricault: La Meduseko almadia (1819): Margolana manifestu bat da, naufragoak salbatu ez zituen gobernuari zuzendua. Dramatikoa eta sentimentala da.
    • Delacroix: Askatasuna herria gidatzen (1830): Herrikoia eta hunkigarria.
  • Ingalaterran: Industria Iraultza dela eta, paisaiek eragin handia izango dute.
    • L.W. Turner: Euria, lurruna eta abiadura: Fenomeno atmosferikoei trataera berezia ematen die.
  • Alemanian:
    • C.D. Friedrich: Ibiltaria hodei-itsasoaren ondoan (1810) eta Fraide kaputxinoa itsasoaren ondoan (1818).

Pintura historikoa:

1808ko maiatzaren 3a edo Moncloako fusilamenduak (Prado Museoa, Madril):

Erregimen afrantsesatuarekin lan egin arren, abertzale kutsuko tamaina handiko bi koadro margotu zituen Goyak. 1808ko maiatzaren 2koak frantsesen kontrako madrildarren matxinada adierazten du eta Maiatzaren 3koak, berriz, frantses soldaduek matxinatutako zibilak exekutatu zituztela. Koadroaren protagonista espainiar herri etsitua da.

Argiaren bidez antolatzen da. Funtzio dramatikoa du. Argiak, lurrean jarritako linterna batetik datorrenak, sinbolikoki banatzen ditu argiztatutako zonaldea eta ilunpekoa. Matxinatutako baten alkandora zuriak koadroaren argi guztia bereganatzen du eta adierazpen eta sinbolismo handia du.

Militarren pelotoiak, aurpegi barik eta fusilak prest daude tiro egiteko. Aurpegiak estaliz, margolariak despertsonalizatu nahi ditu eta hiltzeko makinak direla adierazi. Hiritar anonimoen fisionomiak, aitzitik, duintasuna ematen die. Heriotzaren aurrean jarrera ezberdinak agertzen dira: batzuk eskuez estaltzen dute aurpegia. Ondoan hildakoak daude, hauen odola lurrean itsasten da eta oso adierazkorra da. Alkandora zuria duen gizonak besoak altxaturik ditu. Jarrerak Kristo gurutzean gogorarazten du. Gainera, eskuetan iltzeen markak ditu. Ezkerraldean, emakume batek altzoan ume bat du, Jesus eta Ama Birjinaren aipamena eginez. "Gerraren irrazionaltasunaren kontrako oihua" da, Jainkoaren eta Historiaren errukia eskatzen da. Koloreak mugatzen ditu (okrea, beltza, gorria), eskortzo dinamikoak (irudiak okertzen dira); eskuen lengoaiaren bidez, pintzelada solteagoak, kolore-orban ugariak dira argi-kontrastea sortzeko, patetismoa nabaria da.

Ur-Jauziaren Etxea (Frank Lloyd Wright):

Landare eta iturburuz betetako baso baten erdian dago. 1937an amaitu zen eta, ordutik aurrera, XX. mendeko arkitektura ulertzeko lagungarri izan da. Wrighten lanetatik agian ezagunena da, estilo internazionalaren kontra, arkitektura organikoaren adibide argia izanik. Wrightek errazionalismo funtzionalistari eta estilo internazionalari aurre egin nahi zion, "arkitektura organikoa" proposatuz, arkitektura eta natura integraturik.

Materialak:

Hormigoia, harri naturala, burdin margotua, beira eta aluminioa dira.

Egilea:

1928tik 1935era, Wrightek lan arloan une txarrak bizi izan zituen. Ia 70 urte zituela, Ur-Jauziaren etxea egin zuen eta bigarren garai bati hasiera eman zion, arrakasta internazionala izan zuen garaiari. Amaieran New Yorkeko Guggenheim Museoa eraiki zuen (1957-59).

Kanpoaldea:

Ingurunea arkitektoaren esanetara dago. Hiru solairutako etxebizitza da eta desnibelari aurre egiteko mailakatuta dago. Beheko solairua haitz naturalaren gainean dago, tximiniaren oinarria ardatz bertikala izanik. Hormigoizko terraza handi bat ur-jauziaren gainean dago, eta etxebizitzan integratzen da; barnealdetik ur-jauzia sortzen dela dirudi. Goialdeko pisuan beste terraza bat dago. Bolumen-joko ortogonal honek itxura berezia ematen dio. Hormetako harri naturalak errekako harria gogorarazten du. Aluminiozko eta beirazko leiho handiak terrazetara zabaltzen dira, barnealdeko espazioa luzatuz eta kanpoaldearekin bat eginez.

Barnealdea:

Beheko solairuan egongela handia eta sukaldea daude, eta goian logelak. Barne-banaketa guztiz askea da. Arkitektura japoniarraren eragina nabari da (espazio apalak, funtzionalak eta gutxi konpartimentatuak). Ez zen existitzen ez hormarik, ez eskema geometrikorik, ez simetriarik, ez perspektiba-puntu egokirik. Arkitektoaren kezka nagusiena etxebizitza kolektiboa eta ez pribatua izan zen. Wright oso indibidualista eta independentea zenez, hasieratik familia bakarrerako etxebizitzaren planak egin zituen. Naturaren erdian, Sullivanengandik urrunduz. Espazioak barrutik kanpora sortu zituen eta honen adibide ona Ur-Jauziaren Etxea da. Hormigoizko plano horizontal handiak eta harrizko horma bertikalak elkartu ziren. Barne- eta kanpoaldeko espazioen arteko interkomunikazioa erabatekoa da.

Entradas relacionadas: