Arte Gotikoa: Arkitektura, Eskultura eta Pintura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB
Arte Gotikoa
ARTE GOTIKOA
Giorgio Vasarik, Michel Angeloren ikasleak, lehenengo aldiz gotiko hitza erabili zuen Godoen artea zela adierazteko, alemaniarrek asmatuta. XIX. mendean ideia hori gainditu egin zen eta ojiba artea izendatzen hasi ziren.
Edozein kasutan, ez zen korronte mistikoa edota sormen intelektualaren ondorioa izan, baizik eta Zistertar monjeek bilakaturiko iraultza teknikoa erromaniko eskolen barruan.
Kronologia ikuspuntutik, XII. mendeko amaieratik Berpizkunde estilora arte luzatu zen.
Bere garaiko Europako ekonomia, politika eta gizarte aroko bilakaeren adierazpen nabariena bihurtu zen. Gurutzadei esker Ekialdetik, nahiz Mendebaldetik espainolen konkistei esker hedatzea lortu zuen.
Faktore Garrantzitsuak
Arte gotikoa hainbat eragilek ukitua izan zen:
- Hirietan izandako garapenarekin lotura izan zuen. Garaiko burges birsormenaren ikurra izan zen.
- Erregeen boterearen hazkundea eman zen.
- Unibertsitateen sormenarekin Elizatik askatzen zen kultura sekularizatuaren emaitza izan zen.
- Ezaguera zientifikoa, merkataritza eta industriaren gainean oinarritu zen aberastasun berriaren agerpena.
- Guztien ahalegin ekonomikoek hiri bakoitzeko katedralen eraikuntza erraztu zuten.
Erdi Aroan lehenengo aldiz eraikuntza erlijiosotik aparte eraikin zibilak ere egin zituzten, hala nola, jauregiak, udaletxeak eta merkatari lojak.
Espainiar lurraldeetan sakonki sustraitu zen, Berpizkunde estiloari ezartzea kostatzeko moduan eta horregatik beste herrietan baino denboran beranduagora arte luzatu zen.
Elementu Gotikoak
GOTIKOA
Gurutze ganga Zutarriak Arrosetoia
Arbotante Beirateak Tinpanoa Leiho Handiak Dorreak Kontrahorma
Eskultura Gotikoa
Eskultura
Gaiak
Santuen bizitzak Birjinaren eszenak
Apostoluak Kalbarioak
Pintura Gotikoa
Pintura
Ezaugarriak
Oholaren gaineko pintura eta miniatura
Perspektiba lantzen hasi nahi da
Kolorearekiko interesa eta naturalismoz betetako espresibitatea
ARKITEKTURA GOTIKOA
Arkitektura gotikoa erromanikoarekin alderatuta oinarrizko hiru elementuei esker iraultza teknikoa izan zen:
- Gurutze ganga
- Arbotantea
- Arku zorroztua
Eraikinek altuera handiakoak dira eta barne aldeko argia gehitzea bilatzen dute.
Materialak
Harria izan zen materialik erabiliarena.
Batzuetan beharrizanak zirela eta harri pobrea eta aparejo irregularra erabili behar zuten.
Eraikitzeko Elementuak
- Gurutze ganga: arku zorroztuek edo ojiba erakoek osotutakoa. Elkar gurutzatzen dira eta harrizko egitura bat eratzen dute eta bere barneko plementuak harri arinagoarekin eraikitzen dituzte.
- Arbotante: Gangaren hasierako bultzada eusten duen kanpo aldeko arkua.
- Kontrahorma: nabearen murrua eusteko hormaren lodiera edo irtenunea pinakuluetan erremataturik.
- Pilareak: faszikultauak edo sortakoak eta itsatsitako zutabeekin batera euskarriaren oinplanoa korapilatsua geratzen da.
Beste Elementu Batzuk
- Beirateak: bao handiak zabaltzen dira, horma lodiak eta sendoak ez dituztelako behar eta berunaren bitartez loturiko kolorezko beirazko leiho zabalak dira.
- Tinpanoa: atarietako arku zorrotzaren menpean dagoen tartea da.
- Arrosetoia: fatxadetan dagoen bao handia da, non beirateen bitartez arrosa edo eguzkia sinbolizatzen duen.
- Leihatea: barnealdeari argia ematen dion alboetako hormetatik.
- Dorreak: altuak izaten dira. Frantzian terrazetan bukatzen dira, baina hortik aparte orratzak edota txapitelak izaten dituzte bertikaltasuna eta honen bitartez espiritualtasuna adierazteko.