Arte Ederren Azterketa: Maraten Heriotza, Bidaiaria Hodei-Itsasoaren Aurrean, Batllo Etxea eta Gau Izartsua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

Maraten Heriotza

Daviden Maraten Heriotza mihise gaineko olio-pintura da, gai historikoa duena. Konposizio deigarria du, hondo sakon gabekoa, baina bainuontziak kuadroaren erdia hartzen du. Eszena beheko aldean dago, lerro horizontal eta bertikalen kontrastearekin; eszena estetikoa eta itxia da. Argi-ilunak nabariak dira, Marat-en aurpegia eta eskuan duen luma argitzen ditu, eta gainerakoa ilunean uzten du. Marrazkia kolorearen gainetik dago, zehatza eta objektuak profilatzen dituena. Kolore mugatuak erabiltzen ditu, beroak eta hotzak txandakatuz.

Espresio figuratiboa da, baina idealizatua; ez da gorputzeko gaixotasunik ageri, baina kuadroa errealista da, xehetasunak benetakoak dira. Adierazkortasun handia du, azken hatsa botatzen ariko balitz bezala, baina beti lanean Frantziako Iraultzaren alde. Ikonografia erlijiosoa, iraultzaren zerbitzura. Iraultzaren martiri bat. Kazetaria zen, eta bere aldizkarian iraultzaren aurkako pertsonak salatzen zituen. Jakobinoek atxilotu eta gillotinara eraman zuten. Terrorearen garaia. Hiltzailea Charlotte Corday izan zen, pertsonaia krudela: «Herriaren haserrea naiz».

Bidaiaria Hodei-Itsasoaren Aurrean

Friedrich-en Bidaiaria Hodei-Itsasoaren Aurrean mihise gaineko olio-pintura da, paisaia gisa. Konposizio piramidala du, pertsonaia eta harkaitzen artean. Pertsonaia nagusian, lerro bertikal bat da nagusi, estatikotasuna adierazten duena, baina paisaian diagonalak daude, mugimendu bizia sortzen dutenak. Sakontasuna aireko perspektibarekin eta kolorearen erabilpenarekin lortzen da: atzean kolore hotzak, eta aurrean bero ilunak. Pintzelkada askea hondoan, eta zehatza lehen planoan, marrazkian sartzen dena. Argia nahiko uniformea da.

Elementu ez-formalak ditu, figuratiboa eta errealismotik hurbil. Gizona bizkarrez marraztu zuen naturari garrantzia eman nahi ziolako, eta ez bere aurpegiari. Ikuslearen posizioan jartzen zaitu. Melankolia eta intimitatea transmititzen ditu. XIX. mendeko Alemania.

Batllo Etxea

Gaudiren Batllo Etxea eraikin zibil baten kanpoko fatxada da. Oinplan laukizuzena du, eta harriz egina dago, kolore ezberdinetako azuleju zatiz estalia (trencadis teknika). Eraikuntza sistema dintelduna da solairuetan, baina ganbaran gangaduna (katenaria ganga). Sei solairu ditu: lehenengoa, nagusia, Batllo familiak bizi zuena, lehio uhinduak ditu; beste lau solairuak alokatuta zeuden, eta goikoa zerbitzurako zen. Goiko aldean, dorre zilindriko bat dago kupula batekin, eta gainean gurutze bat.

Teilatuak dragoi baten itxura du, eta asimetria ematen dio. Bertikaltasuna sujeritzen du, baina forma kurboek mugimendua ematen diote, eta argi-ilun efektuak sortzen dituzte. Dekorazio aberatsa eta organikoa du, landare-motiboekin, eta onirikoa ere bada, balkoiak antifaz modukoak direlako. Kolorea ere dekorazio gisa erabiltzen da.

Bi mendeen arteko trantsizioan eraiki zen (1901-1906), Gaudiren bigarren etapan, historizismotik naturalismora igarotzean. Modernismoaren ezaugarriak nabarmentzen dira: kutsu neogotikoa, arte ezberdinen fusioa, dekorazio organikoa eta teknologia eta material berriak.

Gau Izartsua

Van Gogh-en Gau Izartsua mihise gaineko olio-pintura da, paisaia gisa. Konposizioa bi zati sasihorizontaletan banatuta dago: lurra eta zerua. Zeruak zatirik handiena hartzen du, eta bi zatiak zuhaitzekin lotzen dira. Planoen artean ez dago perspektibarik. Beheko partea estatikoa eta lasaia da, eta goikoa, zerua, da protagonista, hodei, ilargi eta izarrekin. Pintzelkada laburragoa da behean, forma geometrikoekin, eta luzeagoa eta solteagoa goian.

Oro har, pintzelkada luzea, azkarra eta ohoretsua da. Kolore hotzak dira nagusi, batez ere urdina, eta kontrasteak bilatzen ditu. Espresio figuratiboa du, baina ez errealista, artistaren emozioetatik sortua. Ez da paisaia konkretu baten isla.

Van Gogh-ek bere hizkuntza artistiko propioa sortu zuen, eta eragin handia izan zuen hurrengo belaunaldietan, batez ere pintzelkadaren erabileragatik. Postimpresionismoa: kolore biziak, eguneroko paisaiak, pintzelkada soltea eta ikuspuntu subjektiboa.

Entradas relacionadas: