Arrazakeria eta Diskriminazioa: Definizioa eta Motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB
Arrazakeria eta Diskriminazioa
Zer da Arrazakeria?
Arrazakeria pertsona bat bere jatorri etniko, kultura eta larru-kolorearengatik diskriminatzea da. Casaus-ek arrazakeria honela definitzen du: "Benetakoak eta ustezkoak diren ezberdintasun biologiko ala kulturalen balorapen orokor eta behin-betikoa da, talde baten probetxurako eta beste baten kalterako, eraso bat eta menderatze bat baieztatzeko asmoz". Jarrera arrazistak jarrera, praktika ala ideologia arrazisten bidez adieraz daitezke, eta gizarte osora hedatzen dira, irudipen kolektiboaren zati bat bilakatuz. Klase sozial, talde etniko, mugimendu komunitario, erakunde batetik ala estatutik etor daiteke; azken kasu horretan, estatu-arrazakeriaz hitz egin behar da.
Arrazakeriaren Bilakaera
Arrazakeria ez du soilik ideologia batek elikatzen, baizik eta bere hala-nahikotasuna eta bere alde anitza agerikoak dira balorapen eta adierazpenetan, baita praktikan jartzen duten pertsonengan ere. Nahiz eta 1930eko hamarkadan Alemanian instituzionalizatua izan eta Europako herrialde gehienetara hedatu, beherakada bat ezagutu du Bigarren Mundu Gerra ostean. Hala ere, autore batzuek erakutsi dute gertakizun hori ez dela desagertu eta modu lozorroan bizi dela. Krisi-egoeretan agertzen denez, mugatzeko asmoz desagertaraztea zaila baita, botere publikoek legeak eta politika publikoak sortu dituzte.
Arrazakeria Kulturala
Ikerlari batzuek erakusten dute nola, geroz eta gehiago, arrazakeria kulturalak arrazakeria biologikoa ordezkatzen duen. Balibar-ek dio: "Gaur egungo arrazakeria, arrazarik gabeko arrazakeria baten barruan kokatzen da". Arrazakeria horren gai nagusia ez da oinordetza biologikoa, baizik eta kultura-ezberdintasunen ezin bilduzkotasuna. Arrazakeria horrek ez du, itxura batean, talde ala herri batzuen nagusitasuna aurreratzen, baizik eta mugen desagerpena kaltegarria dela dio, eta bizimodu eta tradizioen arteko uztartze-eza aurreratzen du, arrazakeria ezberdintzaile batera eramanez. Arrazakeria honetan, kultura izaera bat bezala dabil, bereziki gizabanakoak eta taldeak aldez aurretik genealogia batean sartzen direlarik eta aldaezina den jatorri batean kokatzen direnean. Itxura batean, hierarkiaren ideiari ez bazaio agertzen, hierarkia hori berriz eraikitzen da irakaspenaren erabilpen praktikoan eta kulturak ikusteko zein bereizteko erabiltzen diren irizpide-motetan. Arrazakeria biologikoa eta kulturala jarreretan kokatzen bada, harreman sozial, instituzional eta interpertsonaletan gauzatzen da eta, bereziki, aurreiritzietan agertzen da.
Arrazakeria eta Diskriminazioaren Arteko Lotura
Arrazakeria eta diskriminazioa bi gauza ezberdin badira, erabat lotuta daude, batak bestea gordetzen baitu eta bata bestearen oinarrizko osagaia baita. Diskriminazio kontzeptua zentzu askotakoa da, eta aniztasun hori diskriminazio-motetan agertzen da. Gizarte-zientzietan, diskriminazioak ezberdintzea, bereiztea eta banatzea esan nahi duen bitartean, zuzenbidean, arraza, kultura ala erlijio-arrazoiengatik pertsona eta talde bati jasanarazten zaion beheratasun-tratamendua adierazten du. Diskriminazioa pertsona eta talde zehatz batzuen aurkako jarrera zuzengabea da. Diskriminatzea pertsona ala talde bat besteek gozatzen dituzten eskubiderik gabe uztea da.
Diskriminazio Motak
Zuzenbide-definizioez gain, diskriminazioa, bizi sozialaren alor ezberdinetan, talde baten tratu ezberdina da ezaugarri baten ala askorengatik, eta talde nagusiaren arabera ezberdintasun ezkorrak bezala eraikita dago. Diskriminazio-mota asko daude:
Lan-diskriminazioa
Enpleguaren alorrean, hiru maila bereiz daitezke. Lehen mailan, diskriminazio instituzionala dago; esan nahi baita arau publikoak eta praktika instituzionalak planteatzen dituela, eta, hori dela eta, diskriminazio instituzional kokaleku batez hitz egin daiteke. Bigarren mailan, lan-merkatuan gertatzen den egitura-diskriminazioa dago, eta zeharkako diskriminazio-argibideak eskaintzen ditu, batzuetan, agerikotasun estatistikoen bidez. Egitura-diskriminazioa lan-merkatuaren disposizio orokorretan gertatzen da, nahiz eta lan-merkatuan suertatzen diren ezberdintasun guztiak ezin zaizkion diskriminazioari egotzi. Hirugarren mailan, enpresan adierazten den diskriminazioa mota askotan ager daiteke. Maiz ez da diskriminazio argi bat, eta ez da nahita egindakoa bezala agertzen, baizik eta eragile askok egiten duten diskriminazio indibidual bezain ireki bat da. Europar Batasuneko Kontseiluaren erabaki berriek enpleguaren tratu-berdinerako kokaleku orokor bat ezarri dute, enplegua lortzerako orduan arraza ala etnia-jatorriak ezin direlarik diskriminatzaileak izan.
Diskriminazio Instituzionala
Beste estatu eta eskualdeetara lan egitera doazen pertsonak batez ere hunkitzen ditu, eta harrera-testuinguruekin lotu behar da. Bere kokaleku eta eginkizun instituzionala ezberdina da, baikorra talde batzuekin, ezkorra ala neutrala besteekin. Espainian, diskriminazio instituzionalaren adibideak daude etorkinen aurka: zuzenbide-tresnen erabilpen diskriminatzailea ala arauen gauzatze mugagarria.