Aro Modernoaren Hastapena: Aurkikuntzak, Ekonomia eta Boterea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Aurkikuntzen Ondorioak

Herri berriekin harremanak sortu ziren (hauek mesedegarriak izan ziren europarrentzat eta kaltegarriak natiboentzat). Portugalek eta Gaztelak bi inperio eraiki zituzten (Tordesillasko Itunarekin mundu ezaguna banatu zuten haien artean). Mundu osoan europarrak nagusitu ziren, eta ahalik eta lur gehien konkistatzeko lehian, kolonizazioa hasi zen. Zientzien aurrerapen handia eman zen: lurrak, itsasoak... Aurkikuntza haiek gure planeta hobeto ulertzeko aukera ziren.

XV. mendeko Hazkunde Ekonomikoa

XIV. mendearen krisia gainditu zuten, eta XV. mendean (eta XVI. mendean) oparotasun garaia bizi izan zuten. Merkataritza errazten zuten banku eta ordainketa-metodo hobeak garatu ziren. Merkataritzarekin batera hiri batzuen boterea handitu zen.

Gizarte Aldaketak

Hiru estamentuen gizarte-eredua mantendu zen: nobleziaren eta kleroaren pribilegioak mantendu ziren, haienak baitziren kargu politiko nagusiak. Baserritarren bizimodu gogorra mantendu zen (gehienak pobreak ziren). Baina aldaketa nabarmenak ere egon ziren: zenbait lekutan, burgesiaren gorakada nabarmena egon zen, eta familia dirudun batzuen boterea asko handituz joan zen; haien diru-laguntza behar zuten monarkietatik pribilegio handiak lortu zituzten.

Monarkia Autoritarioa

Errege-erreginek euren boterea sendotzen jarraitu zuten, eta, beharrezkoa izanez gero, gogor zapaldu zituzten haien arerioak. Haien nahia inposatzeko neurriak hartu zituzten:

  • Burokrazia profesionala eta zentralizatua antolatu zuten.
  • Haien zerbitzura zeuden armada boteretsuak sortu zituzten.
  • Zerga berriak etengabe sortzen zituzten.
  • Diplomazia-sarea antolatu zuten.

Gerrako konkisten bidez eta errege familien arteko ezkontza-itunei esker, oso erresuma handiak sortu ziren Europan.

XV. mendeko Aurkikuntzen Garaia

XV. mendean europarrek ezagutzen zuten mundua txikiagoa zen; esate baterako, Asiaren berri zuten (Marco Poloren bidaiak zirela eta), baina ez zekiten beste askoren ezer, edota gauza handirik. Baina aldi honetan, itsas espedizio askori esker, haiek ezagutzen zuten munduko mugak handituko ziren.

Zergatik Aurkikuntzak?

Bi arrazoi ditugu:

  1. Politikoa: Otomandar Inperioak Mediterraneoko ekialdea kontrolatzen zuenez (1453an Konstantinopla turkiarrek konkistatu zuten) eta Asiara joateko lurreko bideak itxi ziren europarrentzat.
  2. Teknikoa: Mapa berriak garatu ziren (portulanoak). Nabigatzeko tresna berriak gehiago erabiltzen zituzten (iparrorratza…). Itsasontzi mota hobeak garatu ziren (erabiliena karabela izan zen).

Espedizioak

Portugaldarrak

Mendearen hasieratik Afrika inguratzeko bidaiak egin zituzten (helmuga India zen). Monarkak (batez ere Henrike Nabigatzailea) asko inplikatu zen. Bartolomeu Diasek Esperantza Onaren lurmuturra igarotzea lortu zuen (1488).

Gaztelauak

Mendebalderantz jo zuten, eta Atlantikoan sartzera ausartu ziren (ordura arte ezezaguna zen). Ekimenaren protagonista Kristobal Kolon genovarra izan zen (1492). Kolon Amerikara lau aldiz joan zen, eta Indiara heldu zela sinetsita hil zen. Lurralde haiek beste kontinente bat zirela ulertu zuen lehenengoa Ameriko Vespuzio izan zen (horregatik deitzen da Amerika).

Entradas relacionadas: