Arkitektura eta Pintura: Gaurko Artearen Ikuspegiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,06 KB

Kaufmann Etxea, F.L. Wright Aurrean daukagun arkitektura, Kaufmann Etxea deitzen da, F.L. Wright egindakoa. Kanpoko fatxada bat da eta funtzio zibila, bakar batentzako etxebizitza delako. (AZTERKETA FORMALA) Oinplantari dagokionez, librea da, ez dauka forma geometriko konkretu bat. Harria, hormigoia, kristala eta aluminioa erabiltzen dira etxea eraikitzeko. Konbinatzen ditu elementu bertikalak eta horizontalak; elementu bertikalak harrizkoak izango lirateke (hormak eta tximiniak), zehazki harri harlanduzko bloke irregularrekin. Harlanduzko hori, erdiko tximinian konbinatzen da aluminiozko egitura batekin, aldi berean, kristala ere sartzen duena. Beste elementu horizontalak, hegal-terrazak dira, hormigoizkoak. Guzti honek, eraikinari ematen dio barrutik kanporantz ateratzen den mugimendu bat. Etxe honek 3 solairu ditu; lehenengo arkaitzean bermatutako pilare inklinatu batzuk eusten dute, eta horrela ur-jauzia etxe barrutik ateratzen delaren sentzazioa ematen du. Hegal-terrazek egiten dute paralelo eta perpendikular joko bat. Balore plastikoak, asimetria eta naturalismoa. Dekorazioa, ez dago elementu bereizirik; eraikina bera da eskultura erraldoi bat izango balitz bezala. (TESTUINGURUA) Helburu batekin egin zen, giza habitata eta naturaren arteko harmonia lortzea, nahi zuten naturan bizi baina erosotasunari uko egin gabe. Organizismoak jasotzen ditu funtzionalismoaren aurrerapenak, oinplanta libre, material berrien erabilpena, funtzioaren nagusitasuna; baina, garrantzia ematen dio norberaren ongizateari. Ondorioz, sortzen dira eraikin batzuk, dituena forma konplikatuagoak seriean egiteko zailagoak, elementu bakoitza kokapen zehatz batera moldatu behar delako, eta azkenean, garestiagoak. New Yorkeko Guggenheim Museoa egin zuen.

Guggenheim Bilbao Museoa, Frank O. Gehry Aurrean daukagun arkitektura, Guggenheim Bilbao Museoa deitzen da, Frank O. Gehry egindakoa. Kanpoko fatxada bat da eta funtzio zibila, aisialdirako. (AZTERKETA FORMALA) Materiala dagokionez, kristala, kare-harria eta titanioko xaflak. Oinplanta irregularra eta librea. Bi forma motak, batzuk karratuak harrizkoak direnak, eta beste batzuk kurbatuak, uhinduak titaniozko xaflex estalita. Aipagarria da jolas honetan, atrioaren atzekaldean zabaltzen den behirate bat, horma inklinatuekin eta zutabe erraldoi batek eusten duen markesina kurbati bati. Itsas aderretik ikusita destakatzen da, forma luze batzuk eta hor daude galeria handiak, eta horrek itsasontzi forma ematen dio. Dekorazioa, eraikin bera eskultura erraldoi bat da. Balio plastikoak, guztiz asimetrikoa, titanioz estalita dagoen guztia kurboak direnez, dinamismoa eragiten du, eguzkia han ematen denean. Bere forma kaotiko bezala dago, dena pentsatuta dago hori emateko. (TESTUINGURUA) ARTISTIKO: Dekonstruktibismoa, 1980ko hamarkadan sortutako mugimendua, eraikin zatikatu egiten da, zati bakoitza lantzen da propio izango balitz bezala, eraikinaren zatiak distorzionatu egiten dira, eraikin kaotiko bat baina oso pentsatuta dagoena. Ikuspegia era bat aldatzen da, jakiteko nola den hainbat lekutik ikusi behar duzu. DE LA ARKITEKTURA: 1997. urtean inaguratu zen, museo honek izan duen eragina Bilboren berreskurapenean. Bilbo pasatu da industria astuna izateagatik, turismo zerbitzu hiri bat izatera modu arrakastatsuan, eta Guggenheim museoari esker Bilbo kokatu zen nazioarteko turismoaren zirkuituan. (Guggen efektua, bigarren sektoretik hirugarren sektorera) (AMAIERA/ONDORIOA) Museoa aldatu du Bilboren ikuspegia, 1.000.000 bisitari jasotzen ditu.

Dantza-klasea, Edgar Degas Aurrean daukagun pintura, Dantza-klasea deitzen da, Edgar Degas egindakoa. Mihise gaineko olio pintura da eta ohitura eszena. (AZTERKETA FORMALA) Konposizioa diagonal batek egituratzen du kuadro osoa, beheko ezkerrean hasi eta goiko eskuman bukatzen da, bertan kokatzen dira pertsonai nagusiak. Perspektiba linealaren erabilpena, lurzorua gorantza egiten du eta sabaia beherantz, sakontasun handia emanez; horretaz gain, nesken tamaina txikitzen doaz hurrundu ahala, ispilua lehioa islatzen du eta beraz kanpotik sartzen den argia, konposizio irekia. Argia eskumatik sartzen da, ez oso bortitzak, ez ditu formak desegiten, eta eragina du dantzarien tutuetan. Kolore nagusiak zuriak, berdeak eta gero ditugu kolore primarioak eta osagarriak. Aldentzen da inpresionismotik, alde batetik, marrazkia zaindua delako, bolumena emateko; beraz, pintzelkada soltea izan arren, marrazkia hainbat lekutan sartuta dago eta enpastatuta. Bestetik, nahiago du argi artifiziala, natura edo eguzkia ematen duena baino. Espresioari dagokionez figuratiboa, naturalista idealizazio gabe. Dantzarien Leit-motiv lantzen zuen eta enkuadre ausarta. (TESTUINGURUA) XIX. mendearen bukaeran, inpresionismoaren helburuak, objektuak, pertsonak, formak desegin, argi baldintza ezberdinetan, koloreen teoria, pintzalkada soltea.

Pentsalaria, Rodin Aurrean daukagun eskultura, Pentsalaria deitzen da, Rodin egindakoa. Mukulu biribila, eserita, gai alegoria, brontze eta teknika molde-galdaketa. (AZTERKETA FORMALA) Konposizioa bakuna, irudimenezko borobil batean sartu daiteke, barrurantzako sentzazioa ematen du (zentripeto), harreman gutxi kanpo ikusleekin. Aldi berean, eskulturuak bai apurtzen du ikuspuntu bakarrarekin eta horretarako egiten du pertsonaiaren eskumako besoa eusten du ezkerreko hankan, eta horrek sortzen du emborrena mugimendu birakari bat, ematen dio eskulturari dinamismo leun bat, eserita egon arren. Akabera ez da leuna, zimurtzua, sartune eta irnetune ugariekin, horrek argi efektu nabariak sortuko ditu gorputzean, ematen du handiago dela, eta eserita dagoen harrian ia landugabe. Espresioari dagokionez figuratiboa da, errealista nahiz eta desproportzioak egon, eskuak, oinak handiegiak dira, adierazkortasuna handitzeko; horri gehitzen zaio gorputz osoa tentsioan dagoela, pentsatzea ariketa fisiko baten bezala irudikatzen, esfortzu fisiko bat dela esanez. (TESTUINGURUA) Obra hau pentsatuta zegoen ate monumental barruko eskulturua gisa izateko. Jatorriak talde eskultura izango zen. Gaur egin 20 bertsio daude, originala Rodin museoan dago, Parisen. / Egilearen beste lan→ Calaisko burgesak. Miguel Angeleren David inspiratuta (eskuak eta hankak handiak).

Gernika, Picasso Aurrean daukagun pintura, Gernika deitzen da, Picasso egindakoa. Mihise gaineko olio pintura da eta gai historikoa (salaketa-politikoa) da. (AZTERKETA FORMALA) Konposizioa 3 zatietan, erdian piramide bat, oinarrian soldadu hila eta emakume ihes dagoena eta erpinean kandelabrua, alboetan bi zati bertikalak figurak kokatzen direla, eskumatik ezkerrera mugimendua sugeritzen du. (3 animali eta 6 gizaki). Zaldiaren burua bolumena dauka, besteak lauak, beraz perspektiba ez dago landua. Marrazkia garrantzitsua da, marrazkia ez dago deseginda, kolorea monokromatismoaren joera du. Argi iturri daude, kandil, lehioa, bombila, baina ez dute argitzen, ez daude argi ilun itzalik. Nola ez dago argi iturri, ez dago itzalik, ez dauka bolumenik. Espresioari dagokionez figuratiboa da, ez errealista, abstraziotik oso hurbil. Hiru mugimenduen sintesia da, alde batetik, kubista, pertsonaiak daude zatituta planoetan; beste alde batetik, expresionista, formak deformatuta adierazkortasun gehiago transmititzeko, eta azkenik, surrealismo ezaugarriak, figura arraroak, subjektiboak, sinbolikoak dira. (TESTUINGURUA) Sinbolismoz hitzegiteaz: zezena→ faxismoa ordezkatzeko, Espainia tradizionala; Saldia→ herri zauritua; Usua→ bakea; Espata apurtua lorearekin→ itzarpena. Inspirazio iturriak: eskuma, dagoen figura Goya egindako fusilamenduko kuadroa eta ezkerrean, Pietate kuadroa. 1937. urtean egin zen, gobernuaren enkargu bat izan zen. Urte horretan Parisen nazioarteko erakusketan jartzeko. Picasso esan zuen Momako arduradunek babestuko zutela, Espainan demokrazia eduki arte, 1981. urte arte. Picasso egunkariaren tonalitateak erabiltzen ditu koadro hau egiteko, bonbardaketaren berriak albisteen bidez ikusten zituelako, horregatik imitatzen ditu koloreak (zuria, grisa eta beltza). (AMAIERA/ONDORIOA) Picassoren kuadro ezagunena, kuadro honek gainditu ditu Espainaren mugak, eta gerraren kontrako ikur bat bihurtu da.

Entradas relacionadas: