Arkitektura Modernoaren Monumentaltasuna: Candela, Fisac eta Dieste (1950-1968)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,22 KB

Monumentaltasuna: Candela, Fisac, Dieste (1950-1968)

Monumentasun apala → herriarentzat (agian ez hain teknikoa). Herri kultura nahiko tradizionala zen orduan. Monumentu bat aipatzean → eliza.

Testuingurua

Egileen biografia eta kezkak

Felix Candela

Madrildar arkitektoa (1935), Torrojarekin hormigoi armatuan murgiltzen da (1936). 1939an, gerran ingeniari kapitain gisa burrukatu ondoren, Mexikora doa eta han Eladia Martínekin ezkontzen da (1963+) eta mexikarra egiten da (1941). Akapulkon lan egin ondoren, 1950ean “Cubiertas Ala” enpresa sortzen du (Fernández Rangel anaiekin 1953ra arte, Antonio bere anaiarekin 1976ra arte), “aterki estalkia” eta paraboloide garbiak hormigoi armatuan eginez. 1968ko Mexikoko Olinpiadetako “Kirol Jauregia” egin zuen. 1968an Dorothy Daviesekin ezkondu eta EEBBtara emigratu zuen (1971).

  • Militarra, ingeniari gisa egin zuen lan.
  • Espainiatik ihes egin zuen eta Mexikora joan zen.
  • Han ikasten duena da tresna sinple eta eskulan ez espezializatuarekin, arkitektura nahiko ona egiten.
  • Material ez tradizionalekin sistema formal oso sinpleak diseinatzen ikasten du. Teknikoki oso ingeniosoak.
  • Enpresa bat sortzen du 1950ean. Materialen optimizazio maximoa biltzen du.
  • Enpresa honekin jarraitzen du eta paraboloide hiperbolikoko oskolekin lan egiten du (hormigoi armatua).
  • Oskol hauek kofratzeko errazak dira (lerro zuzenetan oinarritzen dira) eta erresistentzia handitzen dute forma kurboen bidez (paraboloide hiperbolikoa) material gutxirekin.
  • Bere azken etapan, obra konplexuagoak egiten ditu (1968), non Mexikoko Kirol Jauregia egiten duen.

Hormigoi armatuzko “aterki estalkia”, arina, erdiko zutabetik drainatuta. Paraboloide hiperboliko baten zatia. Oina karratua. Eraikitzeko oso erraza. Kofraduraren aztarna geratzen da hormigoian testura emateko. Lodiera oso txikiarekin erresistentzia oso handia lortzen zen. Bere beste obra konplexuagoetan, monumentaltasuna edo sinpletasuna apurtzen da.

Miguel Fisac

Arkitektoa (1942) sasoiko arkitekturarekin ez zetorren bat. “Habe-hezurra”ren asmatzailea (hormigoi aurrefabrikatua). Wrighten eragina, eta 1949an Suediara joanez, Asplunden eta organismoaren eragina (paisaia eta arkitektura herrikoia). CSICentzat hainbat lan, etxebizitza sozial industrializatuak eta elizak. Opusen sartuta zegoen (1936-55). 1957an Ana M. Badellekin ezkondu, “Cerro del Aire”ra doa eta hormigoi aurrefabrikatuko piezekin lan egiten hasten da. Humanista, arkitektura jendearen poztasunerako ulertzen zuen (“Bizikidetasun Hiria”). 2006an hil zen. 2003an Opus Deik boikot moduko bat egin zuen bere kontra, bere eraikin bat botatzen.

  • Gerraostean nahiko lotuta Opus Deira → eliza nahiko klasizistak.
  • 1949an, Wrighten eragina aztertzen hasten da. Elementu estandarizatuak, errepikakorrak.
  • Suediara joan zen organismoarekin kezkatuta.
  • Hormigoi aurrefabrikatua egiten zuen CSICn lanean hasi zenean. CSIC → modernitatearen ikonoa Espainian. Hemen, apurtzen du bere iragan klasikoa.
  • Etxebizitza sozial eta industrializatuaz kezkatzen da. Bere kezka sozialagoa izatera pasatzen da.
  • Bere etxea egin zuen, handikeriarik gabe, oso arrazionala → Cerro del Aire. Hormigoi aurrefabrikatuarekin.
  • Arkitekto humanista bat izan zen. Pentsatzen zuen arkitektura edo gizarte poztasunarentzat egiten zela. Sozialki konprometituta.
  • Hiri ideala ere planteatu zuen.

“Habe-hezurra”ren asmatzailea (hormigoi aurrefabrikatua). Fisac: “Heldu naiz ondorio honetara: soluzio teknikoak dira interesgarriak izan daitezkeen soluzio formalak sortzen dituztenak”. Bere asmakuntza → habe-hezurra. Pieza aurrefabrikatuak hainbat lekutan erabili ahal izateko. Seriatua. Brutalista ez, baina hormigoiaren poesiaren sortzailea.

Eladio Dieste

1932an MOMAren “Nazioarteko Estiloaren” erakusketan (Henry Russell-Hitchcock eta Phillip Johnson) “Mugimendu Modernoaren” purutasuna (forma ortogonalak, azalera zuriak, beira eta altzairua, hegalak, Seagramen eraikinaren modukoak). Le Corbusierren kezka berriak:

  • Monumentaltasuna
  • Gizarterako funtzionaltasuna
  • Adierazpena

Forma eta azalera kurbak lantzen hasten da. Uruguayen figura nazionala. Obra oso irregularra dauka. Sasoiko teoriko bat izan zen. Arkitekturaren teoriaz kezkatuta zegoen. Mugimendu modernoaren modeloa izango zen Seagramen eraikina. Adreiluzko ganga armatuak: “Antxeta” (gaviota). Candelaren paraboloide hormigoian eta Diesteren gangak KUB eraikinean edo “la Gaviotan” adreiluz eginda. Antxeta → Gaviota. Erresistentzia lortzen zuen kurben bidez. Candelaren inbentoaren antzekoa. Materiala → bere inguruko merkeena. Adreilu normala, gogorra,... Adreilu ingelesa. Hau Uruguayen zertarako? Itsasontzietan etortzen ziren lastre moduan, itsasontziak ez joateko hutsak, hobeto joateko itsasoan. Adreilua + altzairua + hormigoia = egitura oso sendoa, arina eta gehien bat oso merkea lortu zuen. Ez ziren geratu hain monumentalak. Forma hauek kofratzeko ez ziren hain errazak. Erabili ziren batez ere jolasteko ekipamendu publikoetan gehien bat. Autopisten kasetetan, gasolindegietan,... etab.

Sasoiko arkitektura, influentziak, aldeak

Clorindo Testa (1939-2013)
  • Banco de Londresen egoitza (Buenos Aires)
  • Nazioarteko Estiloaren bukaera
  • Brutalismoaren adierazkortasuna
  • Eraikin dekonstruitua: hiri espazioa barne
  • Potere berriaren arkitektura aulikoa
  • Material “pobreen” duintasuna

Europan Brutalismoa ondo iritsi zen. Hego Amerikan Brutalismoa izan zen sekulakoa. Normalean pentsatzen dugunaren baino lehenago egin ziren eraikinak dira. Hau Brutalismoa Espainiara beranduago heldu zelako da. Monumentalismo eskultorikoa. Gainera, material oso merkea → hormigoia. Dekonstrukzio kontzeptua sartzen da. Aldizkarian argazki batzuk ateratzeko adibidez. Atalka. Handikeriiaz jantzitako arkitektura baten hasiera da hau. Potere finantzieroekin lotutakoa. Hemendik garatzen da gaur egun ezagutzen dugun finantza arkitektura nagusia.

Alvar Aalto (1898-1976)
  • Helsinki University of Technology (Finlandia)
  • Material arrunta (hormigoia, adreilua) modu poetikoan
  • Ez “beton brut”: pintatuta, argia
  • Forma sinple baina adierazkortasuna eta organikoa. (Riolako eliza, 1978, sahieskiak)
  • Bolumen apurtuak.

Pieza errepikatu batzuekin jolastuko du. Materialak: adreilu merkea, hormigoia. Hormigoiaren akaberarekin jolastuko du → pinturarekin. Forma organiko eta bigunak. Pieza kurbatu hauek erabiliko ditu ere bere azken obran → Riolako elizan.

Luis Barragán (1902-1988)
  • Capuchinas Sacramentarias komentua (Mexiko)
  • Azalera irregularrak (laukiak) kolorearekin apurtuta
  • Material arruntak (adreilua, zura) eta argia
  • Obra monumentala eta apala.

Ikuspuntu artistikoarekin, errekurtso sinple batzuetan oinarrituta. Kolore potenteak arkitekturan (kolore primarioak). Obra osoaren argazkirik ez, argazki potenteak espazio txikietan edo zatietan. Barragánen obrak intentzio artistiko edo poetikoan oinarritzen dira. Materialen aldetik, oso soilak → adreilua eta zementu pintatua. Kolorea eta argiaren dramatismoarekin espazioa bihurtzen du espazio eszenografikoetan. Hau ikusiko dugu Fisacen obran, Le Corbusierren obretan ez. Barragánentzat espazio bakoitza izan behar zen espazio landua. Arkitektura sinplea. Zatikoa hautemateko arkitektura da.

Javier Carvajal (1926-2013) eta Jose M. García de Paredes (1924-1990)
  • Aingeruen Andra Mari (Vitoria-Gasteiz)
  • Adierazkortasuna
  • Ohiko materialak (adreilua, arbela) eta sinbolikoak (Forjas Alavesaseko altzairuzko zertxak, ikuspuntu soziala)

Espainian garai honetan, ikuspuntu sozial falangista bat dago. Mugimendu obreroentzat. Sortzen dira hainbat auzo (poblados de absorción) etorkinak bertan bizitzeko. Hamarkada honetan, auzo horiek diseinatzen dira duintasun formal eta konstruktibo batekin. Nahiz eta material oso pobreekin eginda. Propaganda politikoa. Aingeruen Andra Mari elizan. Honelako ekipamendua behar zen. Identitate puntu batekin edo karga sinboliko batekin egiten da. Forjas Alavesasek egindako zertxa sistemak → bertako jendea horrekin identifikatzeko modukoa. Monumentaltasuna. Arbela, sasoi hartan nahiko merkea. Zura, beira… merkea. Monumentaltasuna topatzen da forma espresionistan. Forma geometrikoki sinpleak baina plastikoki oso potenteak → adierazkorrak. Ronchampeko espiritua kopiatua.

Jose Antonio Corrales (1921-2010) Ramón Vázquez Molezún (1922-1993)
  • Eskola (Herrera de Pisuerga)
  • Melnikoven Pariseko pabiloia (1925) eta Lubetkinen eraikin desmuntagarriaren (1926-29) antzerako estalki sistema.
  • Bertako langileekin egindakoa, piezak errepikatzen

Sasoi horretako ekipamendu baten adibidea. Herri txiki batean egiten da eskola nazionala. Egiteko planteamendua: monumentala izatea eta oso sinplea eraikitzeko (herrikoak auzolanean egiteko). Planteatzen da kopiatzea soluzio tekniko nahiko kuriosoa, Pariseko pabilioiaren zertxak. Hauekin, argi zulo batzuk lortzen dira. Eraikin modularra: piezaka eginda. Oso soziala, herriko monumentua (eliza bat izango balitz bezala).

Obraren balorazioa

Obraren aurkezpena eta deskribapena

Félix Candela
  • Lomas de Cuernavacako kapera (Mexiko)
  • Guillermo Rosell eta Manuel Larrosa arkitektoekin
  • Aulki-formako paraboloide hiperbolikoaren ikerketa
  • 4cm-ko lodiera = arintasuna
  • 30m argi eta 21 altuera

Pieza oso sinplea. Bi arkitektoekin egin zuen lan. Hauek lan bikaina integratzeko testuingurua + gurutzea. Paraboloide hiperbolikoa 4cm-ko lodierarekin. Oso arina.

Obraren balorazioa

Balore estrukturalak

Candela: “Forma masa baino gehiago aprobetxatzea da kontua erresistentzia eta egonkortasuna lortzeko”. Horma kurboak = egonkortasuna. Teknikoki ez da batere konplikatua baina bai oso okurrentea. Ideia ona aprobetxamendu maximoa lortzeko.

Eraikin eta teknika baloreak

  • Materialtasuna
  • Hormigoi lehorra eta armatua sinplea (4cm-ko lodiera)

Ez dira behar espezialistak hau eraikitzeko. Kofratuen bidez eta gero ondo hormigonatu. Monumentaltasuna dago konplexutasunik gabe.

Espazio eta teknika baloreak

  • Espazio libre bakarra
  • Barrua/kanpoa libre, altarean izan ezik
  • “Bozgorailu” efektua

Barne espazioan beste bi arkitektoen eskua sartzen da, espazioa ondo amaitzeko. Espazioa apur bat konplikatua geratzen da. Barru-kanpo jokuari erantzuna eman behar zioten. Espazioa aldetik → konplexua, artistikoa.

Balore estetiko-konpositiboak

  • Zurezko kofratu sinpleak (lerro zuzenak) eta ebaketa landuak
  • Batasuna eta kontrastea, itzalekin lortuta
  • Mugimendua, forma kurboekin
  • Simetria. Hierarkia “aulki formak” sailkatutako konposizioarekin
  • Proporzio eta oreka, geometria lehorraren eskuz (moldagarritasuna)

Ez da konplikatua. Zurezko kofratu sinpleekin lortu zuen emaitza ona. Lortzen da mugimendua. Nahiko klasikoa da: simetria, hierarkia,... Balore historikorik ez.

Balore sinbolikoak

  • Paisaiaren integrazioa eta direkzionalitatea:
    • Forma gogorrak, isolatuak, paregabekoak
    • Sarrera zuzena, argia, irekia, inguruko lurra landuz
  • Argiarekin jokoa: barne misterioa (eguzkia/iluntasuna/beiratearen argia)
  • Gurutzea hito gisa, aparte (kanpaitorrearen irudia)
  • Eskailerak eta horma leku santura hurbiltzeko (esfortzua, eskututasuna)
  • Olibondoak eta mendia

Honegatik bai dela monumentua. Lautada brutala eta atzean mendi kate potentea. Pieza geratzen da paisaiara sartzeko zulo beltza modukoa. Joko sinbolikoa. Elizak deitzen du barrura sartzeko. Biziaren eta heriotzaren alegoria bat sortzea izan zen intentzioa (kanpoko argia eta barneko zulo beltza edo. Hil, sartu zulo beltzean eta pasa zure bigarren bizitzara → paisaia). Gurutzea, angelu zorrotzekin eginda eta lerro zuzenekin eginda, kontrastea bilatuz paraboloide hiperbolikoarekin. Honek esaten duena da zulo beltza leku espiritual katolikoa dela. Bi elementuen arteko espazioan olibondoen basoa aurkitzen da. Kristau sinbologian, olibondoen mendia da ikonoa, non Jesukristo joan zen pentsatzera. Oinez bakarrik hurbildu zaitezke elizara. Autoa eskaileren beheko aldean utzi behar da. Behin eskailerak igota hasten zara jaisten (heriotzara) eta bapatean bailaran agertzen zara (bigarren bizitza).

Obraren aurkezpena eta deskribapena

Miguel Fisac
  • Koroatze Andra Mari eliza (Vitoria-Gasteiz)
  • Vatikanar II. Kontzilioak inspiratuta
  • A. de la Sotaren beste diseinu bat
  • Argiak forma definitzen du

Egitura nahiko sinplea. Eskultura bat da. Forma arraro edo berezia dauka. Trinkoa. Materialekin lortzen du testura, kolore eta kontraste oso plastikoa. Le Corbusierren Ronchampen influentzia hartu zuen. Harrizko horma uzten du bistan, ez du estaltzen. Jolasten du ere teilatuarekin. Le Corbusierrek estalki oso lodia eta Fisacek era negatiboan egiten du, moztuz. Kanpai-dorre eskultorikoa + harrizko eliza hotza. Argi, material eta koloreekin lortzen du espazio nahiko berezia. Altarearen atzean, biziaren ebokazioa ikusten da. Ronchampeko elizaren berrinterpretazio txikia. Ez hain harroa. Langileentzako auzo eliza.

Obraren balorazioa

Balore estrukturalak

Ekialdeko murru leuna, kurboa, gilbordura sahiesteko (altuera). Mendebaldekoa, hautsia eta lerro zuzenekin, kapera, sakristia eta bulegoa gordetzeko. Egitura aldetik Ronchampen ebokazioa → teilatuan (barnetik hutsa). Zertxa metalikoak buelta emanda, zintzilikatuak. Teknikoki ez du konplikaziorik baina bisualki oso garbia eta sinplea da. Horma kurboak erabiltzen ditu ere (alde batean) hemen Ronchampen moduan, eta beste aldean forma oso poligonalak.

Eraikin eta teknika baloreak

  • Material sinple eta tradizionalak (hormarriak, metalezko teilatu arina) baina forma poetikoekin
  • Lehio txiki eta aldizkakoak, lehiobururik ez erabiltzeko

Eraikuntza sistema oso arrunta. Gaur egun harrizko horma egiteko oso garestia baina sasoian inguruko materialak ziren. Argi zulo txikiak hasiera batean planteatu ziren batzuk handiagotan eta beste batzuk txikiagotan (Ronchampen moduan) baina gero kargarengatik ezin izan zen egin. Hormigoi armatuzko habea uzten du bistan (kapera). Teilatuan joko handiagoa, baina material berezirik gabe ez teknika berezirik gabe. Monumentaltasuna ez da balore honetan nabaritzen.

Espazio eta erabilera baloreak

  • Espazio libre bakarra
  • Entzuleen kokapenaren kezkatuta
  • Zerbitzu espazioak alde baten bilduta (sakristia, kapera eta baptisterioa)

Balore estetiko-konpositiboak

  • Proporzio oreka lauki zuzen eta bere diagonalean oinarritutako forma, kurba batekin konbinatuz
  • Batasuna forma garbi eta bolumen trinkoekin
  • Mugimendua, forma kurboekin
  • Simetria puskatua. Hierarkia dinamikoa

Balore historikorik ez.

Balore sinbolikoak

  • Prozesio baten irudia, apaiza aurrean eta perspektiba konika batekin (triangeluarra)
  • Murru bi: bata leuna eta zuria aldarrara bideratzen (murru “dinamikoa”) eta bestea iluna, harrizkoa, baina zulatuta, “sugarrekin” (“murru estatikoa”)
  • Iparraldeko argia aldarean (egonkorra, Kristo flotatzailea) eta mendebaldekoa horman (aldakorra, jendea)

Obraren aurkezpena eta deskribapena

Eladio Dieste
  • Kristo Langilearen eliza (Uruguay)
  • Diesten kutunena
  • Lauki zuzenen oina eta teilatu laua, kurbeekin erresistentzia
  • Xehetasunen aberastasuna

Eragina

Ondorio positiboak: eredutzat hartu dituzten obrak

Santiago Calatrava
  • Printzipe Felipe Zientzia Museoa (Valentzia)
  • “Hezur-habe”ak
  • Forma zatiketa errepikatzailea: materialak formak sortzen
  • Adierazkortasuna, argia

Ondorio negatiboak: gaizki ulertuak eta ezusteak

Vincent Callebaut
  • Koroatze Arrezife proiektua (Haiti)
  • “Matrix and Plug In”
  • Ikuspuntu soziala
  • Errepikapenaren alienazioa
  • “Ekologismo” agresiboa
  • Formaren zatiketa

Entradas relacionadas: