Argazki kameraren funtzionamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,67 KB
6. ARGAZKI-KAMERA. DESKRIBAPENA. ESKEMA: NOLA ERATZENDIREN IRUDIAk
-Kamera zer motatako sistema optikoa den adieraztea (lente konbergentea).
-Eskema: nola eratzen diren irudiak.
ARGAZKIKAMERA
Argazki-
kamera irudiak atzemateko tresna optiko bat da. Sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoa (OBJEKTIBOA), objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua hartzailearen gain proiektatzeaz arduratzen da.
ARGAZKI-KAMERARENELEMENTUAK
•Gorputza: funtsean kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzizkoa eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra ipintzen da.
• Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da.
Kasurik sinpleenean lente konbergente bakarra da. Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera objektuak aldi berean fokatu ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.
•Bisorea: honekin irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den zatia filmean inpresionatuta gera dadin.
•Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea.
•Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da, eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, eta, ondorioz, filmera iristen den argi kantitatea.
•Kliskagailua: kliskatzean, argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez ireki egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.
FUNTZIONAMENDUA
Argazki kameraren eta giza begiarenaren funtzionamendua antzekoak dira. Objektiboak begiaren kristalinoaren funtzioa betetzen du, diafragmak irisarena, kamera ilunak esklerotikarena eta film sentikorrak erretinarena. Baina argazki kamerak irekiera-angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, eta horri esker, ikusi-eremu handiagoa hartzen du
Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu egin behar da, argazkia egin nahi zaion objektuaren irudia film sentikorrean eratzeko moduan.
Kameran sartzen den argi kantitatea, argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren irekieraren bitartez erregulatzen da.