Antzinako Greziako Eskulturaren Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

Aro Arkaikoa (K.a. VII-VI. mendeak)

Ezaugarriak

  • Edertasunaren bilaketa: proportzioa eta kanona.
  • Naturalismo idealizatua.
  • Giza gorputzaren azterketa anatomikoa.
  • Materialak: marmola, brontzea.
  • Polikromatuak (margotuak).
  • Mendeetan zehar eboluzionatu zuen.

Kouroi

Kouros eskulturek mutilak edo gizon gazteak irudikatzen zituzten. Guduan edo kirolean lortutako arrakastagatik eskerrak emateko edo jainkoei eskaintzeko lantzen ziren.

  • Indarra nabarmentzen zen eskulturan. Gorputz sendo eta osasuntsua zuten.
  • Kouros zaharrenetan, formak modu estereotipatuagoan lantzen ziren, eta bolumenak geometrizatzeko joera nabarmendu zen (Dedalikoa).
  • Eskulturak ia erabat simetrikoak eta frontalak ziren.
  • Adierazkortasun eza (irribarre arkaikoa izan ezik) da eskultura hauen beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat.

Kore

  • Nesken edo emakume gazteen irudiak dira (Korai pluralez).
  • Eskaintzaile jarreran aurkezten ziren gehienetan.
  • Jonian eta Atikan sortu eta zabaldu ziren batez ere.
  • Kore-en trataera atseginagoa zen, irribarre arkaikoarekin.
  • Jantzita ageri dira beti, jantzien tolesdurak lantzeko aukera emanez.

Aro Klasikoa

Garai Zorrotza (K.a. 500-450)

  • Joera naturalistak bizkorrago bilakatu ziren, zurruntasun arkaikoa gaindituz.
  • Kontrapostoa agertzen da:
    • Gorputz-adarrak kontrako egoeran jartzea (hanka bat tentsioan, bestea lasai; eta alderantziz besoekin).
    • Zurrunatsuna arintzen du eta mugimendu potentziala iradokitzen du.
  • Eskulturaren ikuspuntu nagusia frontala izaten jarraitzen du.
  • Ezaugarriak: formen soiltasuna, bolumenen irmotasuna eta adierazpen serio eta lasaia ('ethos').

Lehen Klasizismoa (K.a. 450-404)

  • Periklesen mendea bezala ezagutzen da.
  • Naturalismo idealizatua gorenera iritsi zen. Edertasun perfektuaren bilaketa.
  • Gizonezkoen irudietan, gorputz gihartsu, atletiko eta orekatuak lehenetsi zituzten.
  • Eskultore nagusiak:
    • Miron: Mugimendua eta une erabakigarriaren harrapaketa (adib. Diskoboloa).
    • Polikleto: Proportzioaren eta kanonaren maisua (adib. Doriforoa, 7 buruko kanona).
    • Fidias: Partenoiko eskulturen zuzendaria. Anatomiaren ezagutza, dotorezia eta jainkotasuna adierazteko gaitasuna. 'Oihal bustien' teknika garatu zuen.

Bigarren Klasizismoa (K.a. IV. mendea, 404-323)

  • Politikaren arloan oso garai nahasia izan zen (Peloponesoko Gerraren ondorioak).
  • Kanon klasikoa malgutzen hasi zen, eskulturak lirainagoak bihurtuz.
  • Sentimenduak eta espresibitatea ('pathos') agertzen hasi ziren, 'ethos'-aren ondoan.

Praxiteles

  • Gorputz sentsualagoak eta errealistagoak landu zituen.
  • 'Praxitelesen kurba': Keinu dotore eta sentsualez kurbatzen den konposizio-eskema.
  • Lan ezagunenak: Knidoko Afrodita (lehen emakumezko biluzi monumentala), Apolo Sauróktonos, Hermes Dioniso Haurrarekin.

Lisipo

  • Oso eskultore emankorra izan zen.
  • Kanona luzatu zuen (8 burukoa), irudiak lirainago bihurtuz.
  • Eskulturak espazioan ireki zituen, ikuspuntu anitzak bultzatuz.
  • Alexandro Handiaren eskultore kuttuna eta ofiziala izan zen; enperadoreari erretratu ugari egin zizkion, bere izaera islatuz.
  • Eskultura ezagunena: Apoxiomenos.

Aro Helenistikoa (K.a. 323 - K.a. I. mendea)

Alexandro Handiaren heriotza (K.a. 323) izan zen Helenismoaren hasiera, eta Erromak Grezia konkistatzearekin batera (K.a. I. mendean) amaitu zen. Ekialdeko kulturekiko harremanaren eta Greziar kulturaren hedapenaren ondorioz, arte-zentro berriak sortu ziren (Pergamo, Rodas, Alexandria) eta gustu aniztasuna nagusitu zen. Molde klasikoen aldeko joerak bizirik iraun zuen arren (neoklasizismoa), adierazkortasunaren, dramatismoaren ('pathos'), mugimenduaren eta errealismoaren bilaketa areagotu zen. Gai berriak agertu ziren: haurrak, zaharrak, eguneroko eszenak, erretratu errealistak, talde eskultoriko konplexuak (adib. Laokoonte eta bere semeak, Pergamoko Aldarea).

Entradas relacionadas: